119. ALDIZKARIA - 2016ko ekainaren 21a

3. ESTATUKO ADMINISTRAZIOA

EBROKO UR KONFEDERAZIOA

Iragarki oharra. Erreferentzia: 2016-LIST-15

Honako datu eta ezaugarri hauek dituen baimena eskatu du:

Eskatzaileak: Corellako Ureztatzaileen Elkartea eta Cintruenigoko La Nava y Alhama Ureztatzaileen Elkartea.

Xedea: Cañeteko erretenean uhatea egiteko lanetarako baimena.

Koordenatuak: ETRS89; UTM-30; X: 598203; Y: 4659323.

Ur-ibilgua: Alhama ibaia.

Udalerria: Cintruénigo (Nafarroa).

Egin beharreko lanak memoria honetan jasotakoak dira: “Memoria baloratua: uhatea paratzea Cañeteko erreteneko hargunearen obran”; J. Carlos Bosque Peralta bide, ubide eta portuetako ingeniariak izenpetu zuen memoria hori 2015eko irailea. Hauek dira lanak:

–Hondeatze lanak erretenaren kutxetan eta zolatan.

–Zeharkako pareta egitea hormigoi armatuaz, 8 m x 2,5 m x 0,5 m neurrikoa, uhatea bertan paratzeko.

–Torlojuzko uhatea paratzea, 1’4 m x 2’5 m-ko neurrikoa.

–Paretatik uretan behera zaldain bat paratuko da.

Aditzera ematen da orok jakin dezan eta eskaera honek kalte egiten diela uste dutenek beren erreklamazioak Ebroko Ur Konfederazioari idatziz aurkezteko aukera izan dezaten, hogeita bost egun balioduneko epean, iragarki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratzen denetik hasita. Eta, horretarako, espedientea ikusgai egonen da Ebroko Ur Konfederazioan (Sagasta pasealekua 26-28, Zaragoza). Eta espedientearen fotokopiak eta dokumentazio teknikoa Iruñeko bulegoan egonen dira ikusgai (Serafín Olave, 7), bulego orduetan.

Zaragozan, 2016ko maiatzaren 19an.–Ur komisarioa, eskuordez, komisario albokoa, Francisco José Hijós Bitrián.

Iragarkiaren kodea: E1607287