119. ALDIZKARIA - 2016ko ekainaren 21a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

ALTSASUKO, OLAZTIKO ETA ZIORDIKO OINARRIZKO GIZARTE ZERBITZUEN MANKOMUNITATEA

Aldaketa, datu pertsonalen fitxategien arauketan

Altsasuko, Olaztiko eta Ziordiko Oinarrizko Gizarte Zerbitzuen Mankomunitateko buruak, 2016ko apirilaren 21ean, honako testu hau duen ebazpena eman zuen:

Buruaren 35/2016 Ebazpena, apirilaren 21ekoa, Datu pertsonalen fitxategien arauketa aldatzen duena.

Buruaren maiatzaren 15eko 6/2011 Ebazpenaren bidez, datu pertsonalen fitxategien arauketa onetsi zen Altsasuko, Olaztiko eta Ziordiko Oinarrizko Gizarte Zerbitzuen Mankomunitaterako. Ebazpen hori 2011ko 111. Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu zen, ekainaren 9an.

Uztailaren 28ko 26/2015 Legeak, Haurren eta Nerabeen Babesari buruzko Legea aldatzen duenak, ezartzen du adingabeekin harreman zuzena daukaten profesionalek Sexu delitugileen Erregistro Zentralaren ziurtagiri negatibo bat aurkeztu beharko dutela. Hortaz, entitate honetako “Langileen kudeaketa” fitxategia aldatu behar da, datu hori sartzeko, fitxategi horretan jaso beharreko datuen artean.

Espainiako Konstituzioaren 140. artikuluak Toki Administrazioari onartzen dizkion autonomia eta antolatzeko gaitasuna direla bide, eta Toki Araubidearen Oinarriak arautzen dituen apirilaren 2ko 7/1985 Legearen 21. artikuluan udal gobernua eta administrazioa zuzentzeko emandako eskudantziekin bat,

EBATZI DUT:

1. Datuak Babesteko Espainiako Agentziaren erregistro orokorrean inskribaturik dagoen “Langileen kudeaketa” fitxategian jasotzen diren datuen ezaugarriak aldatzea, eta fitxategia honela gelditzea:

FITXATEGIAN BILDUTAKO DATUEN EZAUGARRIAK

IDENTIFIKAZIO DATUAK

Izen-deiturak

NANa/IFZ

Helbidea

Telefonoa eta faxa

Gizarte Segurantzaren zenbakia

EZAUGARRI PERTSONALAK

Familiaren datuak

Jaioteguna

Jaioterria

Sexua

BEREZIKI BABESTUAK

Osasuna

Sexu delitugileen Erregistro Zentralaren ziurtagiri negatiboa

DATU AKADEMIKO ETA PROFESIONALAK

Prestakuntza/tituluak

Laneko esperientzia

ENPLEGUAREN XEHETASUNAK

Kidegoa/maila

Nominako datu ez ekonomikoak

Lanpostukoa

Langilearen historiala

DATU EKONOMIKO FINANTZARIOAK

Diru-sarrerak/errentak

Bankuko datuak

Nominako datu ekonomikoak

Zerga kenkariak

Aseguruak

Mankomunitatearen fitxategiko datu pertsonalak, atal honetan aipatu direnak, berariaz ezarri zaizkien xedeetarako baizik ez dituzte erabiliko baimena duten langileek.

2. Ebazpen hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratzeko agintzea, behar diren ondorioak izan ditzan, Datu Pertsonalak Babesteari buruzko Lege Organikoaren 1. xedapen gehigarriaren 20. artikuluarekin bat (abenduaren 13ko 15/1999 Lege Organikoa).

3. Ebazpen honen lehen atalean agertzen den fitxategiaren arauketa inskribatzea Datuak Babesteko Espainiako Agentziako Datuak Babesteko Erregistro Orokorrean.

Administrazio-egintza honen kontra, errekurtso hauek para daitezke:

–Berraztertzeko errekurtsoa, erabakia hartu duen organoari zuzendua, hilabeteko epean, ebazpen hau jakinarazi eta biharamunetik hasita.

–Gora jotzeko errekurtsoa, Nafarroako Administrazio Auzitegiari zuzendua, hilabeteko epean, ebazpen hau jakinarazten denetik hasita.

–Administrazioarekiko auzi-errekurtsoa, Administrazioarekiko Auzien Epaitegiari zuzendua, bi hilabeteko epean, ebazpena jakinarazi eta biharamunetik hasita.

Altsasun, 2016ko apirilaren 21ean.–Burua, Francisco Javier Paz Miño.

Iragarkiaren kodea: L1606433