119. ALDIZKARIA - 2016ko ekainaren 21a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

UNTZITI

Herrilurraren desafektazioa, ondoren trukea egiteko

Untzitiko Kontzejuak, 2016ko maiatzaren 9an egin bilkuran, uztailaren 2ko 6/1990 Foru Legeak eskatutako gehiengoa bildurik eta urriaren 18ko 280/1990 Foru Dekretuaren bidez onetsitako Ondasunen Erregelamenduari jarraikiz, honako erabaki hau hartu zuen:

Lehenbizikoa.–Hasiera batez onestea Untzitiko 1. poligonoko herrilurretako 409. lurzatiaren (3.066,44 m²) desafektazioa, ondotik Javier Ibiricu Astráinena den Untzitiko 1. poligonoko 466. lurzatiarekin (1.852 m²) trukea egiteko. Xedea da lur horretan Untzitiko Kontzejuko igerilekua egitea.

Bigarrena.–Onestea baldintza-agiria, bertan zehazten baitira lortu nahi diren interes publikoko helburuak, jarduketa mota eta baldintzak.

Hirugarrena.–Espedientea jendaurrean edukitzea hilabetean, iragarki oholean paratuta eta Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratuta, bidezko alegazioak aurkeztu ahal izateko.

Laugarrena.–Jendaurreko epean alegaziorik aurkezten ez bada, erabaki hau behin betikoa bilakatuko da eta espedientea Nafarroako Gobernuari igorriko, zertarako eta haren erabilera publikoaren edo interes sozialaren deklarazioa eman dezan eta trukeari onespena eman diezaion.

Bosgarrena.–Ahalmena ematea Untzitiko Kontzejuko buruari sina ditzan eskritura publikoa eta honako truke hau formalizatzeko behar diren agiri publiko nahiz pribatuak.

Trukerako espediente hau interesdunen eskura egonen da Untzitibarko Udalaren eta Untzitiko Kontzejuaren bulegoetan, jendaurreko epean interesdunek bidezko alegazioak aurkeztu ahal izateko.

Untzitin, 2016ko ekainaren 14an.–Kontzejuko burua, Javier Linto Iriarte.

Iragarkiaren kodea: L1607391