119. ALDIZKARIA - 2016ko ekainaren 21a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

OLORITZ

Aurrekontuko 1/2016 aldaketa. Hasierako onespena

Olorizko Udalak, 2016ko ekainaren 9an egin osoko bilkuran, erabaki zuen hasiera batean onestea aurrekontuan egin 1/2016 aldaketa, kreditu gehikuntzaren bidezkoa, karriketarako eta kontzeju etxerako maileguen amortizazio aurreratua egiteko.

Beraz, erabaki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean eta Udalaren iragarki oholean agertuko da, eta 15 egunean jendaurrean egonen da aldizkari horretan argitaratzen den egunetik aitzina, herritarrek eta interesdunek, beharrezkoa iruditzen bazaie, egokitzat jotzen dituzten alegazio, kexa edo oharrak aurkez ditzaten. Epe hori iraganik alegaziorik jaso gabe, 2016ko aurrekontuan egin 1. aldaketa behin betikoa bilakatuko da.

Horren guztiaren gaineko espedientea interesdunen eskura egonen da Udal Idazkaritzan, azter dezaten.

Oloritzen, 2016ko ekainaren 9an.–Alkate udalburua, José Francisco Aoiz Aranguren.

Iragarkiaren kodea: L1607301