119. ALDIZKARIA - 2016ko ekainaren 21a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

OLORITZ

Udal ordenantza, Orbaibar alderdian Udalaren etxeko laguntza egiteko zerbitzuen prezio publikoak arautzen dituena. Hasierako onespena

Olorizko Udalak, 2016ko ekainaren 9an egin osoko bilkuran, Orbaibar alderdian Udalaren etxeko laguntza egiteko zerbitzuen prezio publikoak arautzen dituen udal ordenantza onetsi zuen, 2016. urterako.

Erabaki horrek berretsi egiten du Tafalla aldeko Gizarte Zerbitzu Oinarrizkoen Udalen arteko Batasunak onetsitako ordenantza, eta batasun horren burutza daukan Udala (Tafalla) arduratuko da tramitatzeaz ordenantza hori eta hartan egin daitezkeen aldaketak. Hortaz, udal hau Tafallako Udalak espedientea tramitatzeko argitaratzen dituen iragarkiak jartzera mugatzen da.

Argitara ematen da, orok jakin dezan.

Oloritzen, 2016ko ekainaren 9an.–Alkate udalburua, José Francisco Aoiz Aranguren.

Iragarkiaren kodea: L1607300