119. ALDIZKARIA - 2016ko ekainaren 21a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

ZIZUR

1etik 3ra bitarteko aldaketak 2016ko aurrekontuan. Hasierako onespena

Zizur Zendeako Udalak, 2016ko maiatzaren 30ean egin osoko bilkuran, legez eskatzen den gehiengoa zuela, hasiera batean onetsi zituen 2016. urteko aurrekontu orokor eta bakarrean aldaketak egiteko espedienteak, 1/2016, 2/2016 eta 3/2016 kreditu berezienak.

Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratzen da eta Udalaren oholean paratzen, hamabost egun balioduneko epean, iragarki hau argitaratu eta biharamunetik kontatzen hasita, herritarrek eta bidezko interesa dutenek espedientea Udal Idazkaritzan aztertu eta bidezko juzgatzen dituzten alegazioak aurkez ditzaten, Nafarroako Toki Administrazioari buruzko uztailaren 2ko 6/1990 Foru Legearen 271. artikuluari jarraikiz, eta ohartarazten da ezen, aipatu epean inork ez badu erreklamaziorik aurkezten, aldaketa horiek behin betiko bihurtuko direla, Nafarroako Toki Ogasunei buruzko martxoaren 10eko 2/1995 Foru Legearen 202.1 artikuluaren arabera.

Gazolatzen, 2016ko ekainaren 3an.–Alkatea, Jesús Antonio Barricarte Sarabia.

Iragarkiaren kodea: L1607357