119. ALDIZKARIA - 2016ko ekainaren 21a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

ZARRAKAZTELU

2016ko ekitaldirako tarifen, tasen, prezio publikoen eta zerga-tasen aldaketa. Behin betiko onespena

Zarrakazteluko Udalak, 2015eko azaroaren 26an egindako osoko bilkuran, erabaki zuen hasiera batean onestea 2016ko ekitaldirako aldaketa, tarifa, tasa eta prezio publikoetan. 2016ko 21. Nafarroako Aldizkari Ofizialean eman zen argitara, otsailaren 2an.

Nafarroako Toki Administrazioari buruzko uztailaren 2ko 6/1990 Foru Legearen 325. artikuluan xedatuari jarraikiz, maiatzaren 31ko 15/2002 Foru Legeak aldatu baitzuen, eta jendaurrean egoteko epea iraganik inork alegaziorik aurkeztu gabe, ordenantza behin betiko onetsi eta osorik argitaratzeko agindu da, behar diren ondorioak izan ditzan.

Zarrakaztelun, 2016ko maiatzaren 23an.–Alkate udalburua, Javier Igal Iguaz.

2016KO TARIFAK, TASAK, PREZIO PUBLIKOAK ETA ZERGA-TASAK

–Hirilurreko ondasunen gaineko kontribuzioa: 0,270.

–Landalurreko ondasunen gaineko kontribuzioa: 0,457.

–Ibilgailuen gaineko zerga: legeak ezartzen dituen tarifak.

–Eraikuntzen gaineko zerga:

  • %3,32, proiektua duten lizentzia eskaerak.
  • %4,90, proiekturik gabeko lizentzia eskaerak.

–Jarduera ekonomikoen gaineko zerga: %38.

–Lurren balio igoeraren gaineko zerga: %13,75.

–Ordenantzak:

1.–Kirol instalazioak:

  • Igerilekuak:
  • Helduen abonamenduak: 57 euro.
  • Abonamenduak, 12 urtetik beherakoendako: 30 euro.
  • Abonamenduak, 12tik 16 urte bitartekoendako: 41 euro.
  • Abonamenduak, 65 urtetik gorako herriko erretiratuendako: 30 euro.
  • Hamabostaldiko abonamenduak: 36 euro.
  • Sarrerak, helduendako: 5 euro.
  • Sarrerak, txikiendako: 3 euro.
  • Sarrerak, herriko erretiratuendako: 3 euro.
  • Familia larriak, pentsiodunak eta desgaitasunak dituztenak: %20ko deskontua.

Denboraldiko abonamendu bat baino gehiago eskuratzen dituzten familia-unitateetan, lehenbiziko abonamendua ezarritako prezioan izanen da; bigarrena %10 merkeagoa izanen da; hirugarrena, %20 merkeagoa, eta laugarrena %30 merkeagoa, eta horrela gainerakoak.

Familia-unitatean, eskuratu –eta merkatu– beharreko lehen abonamenduak helduenak izanen dira; familia-unitatearen abonamendu guztiak aldi berean eskuratu beharko dira gero merkatzeak aplikatu ahal izateko.

Familia ugariek hautara izanen dute bi aukeren artean komenigarriena zaiena.

  • Kiroldegia:
  • Pistak erabiltzea, 16 urtetik gorakoek: 18,75 euro.
  • Pistak erabiltzea, 16 urtetik beherakoek: 6,75 euro.

2.–Lokalen erabilera lagatzeko ordenantza.

1. Eskola Ekintzen Aretoa:

1.a) 30 euro egunean, erabileraren helburua denean bilerak, hitzaldiak, erakusketak eta beste edozein ekitaldi publiko egitea, eta aurreikusten den jende kopurua 200 lagun bada gehienez.

1.b) 125 euro egunean, erabileraren helburua denean ekitaldi pribatuak egitea, eta aurreikusten den jende kopurua 200 lagun bada gehienez.

  • Larunbatetako erabilera ordutegia igandeko 02:00ak artekoa izanen da gehienez, eta behar bezain garbi utziko da igandeko edo jaieguneko 10:00etarako.
  • Igande eta jaiegunetan, ordutegia 22:00ak artekoa izanen da gehienez, eta behar bezain garbi utziko da ordu horretarako.
  • Betiere, instalazioetako eskola-patioan bakarrik dago baimendua janak prestatzea.

2. Udalaren karpa:

2.a) 50 euro egunean, erabileraren helburua denean ekitaldi, ospakizun eta festa publikoak egitea, eta aurreikusten den jende kopurua gehienez ere legez ezarritakoa bada.

2.b) 125 euro egunean, erabileraren helburua denean ekitaldi pribatuak egitea, eta aurreikusten den jende kopurua gehienez ere legez ezarritakoa bada.

  • *Aurreikusten da ospakizun bat baino gehiago izan daitezkeela aldi berean, eta halakoetan instalazioa partekatu eginen da (biek ere eskubide eta betebehar berberak izanen dituzte).

3. Erabilera anitzeko gela - liburutegia:

50 euro egunean, erabileraren helburua denean bilerak, hitzaldiak, erakusketak eta beste edozein ekitaldi publiko egitea, eta aurreikusten den jende kopurua 50 lagun bada gehienez.

4. Udalaren zinema-aretoa:

4.a) 125 euro egunean, erabileraren helburua denean bilerak, hitzaldiak, emanaldiak eta beste edozein ekitaldi publiko edo pribatu egitea, janik eta edaririk kontsumitu gabe, eta aurreikusten den jende kopurua gehienez ere legez ezarritakoa bada.

5. Taberna-aretoa, udal igerilekuak:

50 euro egunean, erabileraren helburua denean ikastaroak, dastatzeak eta erakustaldi publikoak egitea, eta aurreikusten den jende kopurua toki honetarako gehienez ere legez ezarritakoa bada.

6. Udalaren Osoko Bilkuretarako Aretoa:

30 euro egunean, erabileraren helburua denean ospakizunak, ezkontzak edo beste edozein ekitaldi zibil edo pribatu egitea.

7. Kiroldegia:

7.1. Goiko aretoak:

Tasetan ezarritako zenbatekoa, erabileraren helburua denean ikastaroak eta kirol jarduerak egitea, baldin toki entitateak antolatuta ere ordaindutako monitorearekin gauzatzen badira, eta erabiltzaileek horretarako kuota pagatzen badute.

7.2. Erdiko pista:

150 euro egunean, erabileraren helburua denean ikastaroak, jarduerak edo josteta eta kirol jarduerak egitea, alde batera utzita tasetan jasotakoak.

8. Gizarte Etxea:

50 euro egunean, erabileraren helburua denean ikastaroak, dastatzeak, erakusketak edo proiekzioak egitea, ekimen pribatuak sustatuta.

9. Mojen ikastetxea:

Tasetan ezarritako zenbatekoa, erabileraren helburua denean ikastaroak egitea, baldin edozein toki entitatek antolatuta ere ordaindutako monitorearekin gauzatzen badira, eta erabiltzaileek horretarako kuota pagatzen badute: 3,85 euro/ordua.

3.–Erabilera publikoko lurretan zangak irekitzea edo zoladuran nahiz espaloian edozein mugimendu egitea:

  • Zangak irekitzea: merkatuko balioaren prezioa, une bakoitzean.

4.–Ordenantza, herrilurretako zoru, hegalkin eta zorupeko aprobetxamendu berezietarako:

  • Zoruko aprobetxamendua:
  • Merkatu txikiak, metro lineala: 1,65 euro.
  • Azoka txikiak: 2,80 euro.
  • Ostatu-ibilgailuak: 12,50 euro.
  • Salmentako ibilgailuak: 12,50 euro.
  • Zorupeko aprobetxamendua:
  • Paraturiko biltontzi bakoitzeko: 326 euro:
  • Gasa banatzeko sare nagusien instalazio eta aprobetxamenduengatik izanen den gutxieneko kuota, metro lineal bakoitza eta urtean: 6,50 euro.
  • Karrikak okupatzea, obra hondakin eta bestelakoekin, obrak egiteko:
  • Lehenbiziko hilabetean: 0,33 euro/m².
  • Lehenbiziko hilabetetik aurrera: 0,44 euro/m².
  • Karrika moztea:
  • 6,50 euro eguneko.

5.–Zinema.

  • Helduen sarrerak: 4 euro.
  • 10 sarrerako abonamendua: 35 euro.
  • Haurren sarrerak: 3,5 euro.
  • 10 sarrerako abonamendua: 30 euro.

6.–Agiriak egiteko eta tramitatzeko tasak arautzen dituen ordenantza fiskala:

  • Ziurtagiriak egitea: 1 euro.
  • Fotokopia konpultsatua: 1,50 euro.
  • Konpultsa: 1 euro.
  • Artxiboko kontsulta: gehienez ere 15 egunean.
  • Jarduera sailkaturako lizentziak:

1. Ingurumena Babesteko Esku-hartzeari buruzko martxoaren 22ko 4/2005 Foru Legearen 4D eranskinean deskribaturiko jarduera sailkatuen proiektuen aldeko txostena edo errekerimendua (un.): Namainsak erabakitzen duena.

2. Ingurumena Babesteko Esku-hartzeari buruzko martxoaren 22ko 4/2005 Foru Legearen 4D eranskinean deskribatzen diren jarduera sailkatuen proiektuak irekitzeko lizentzia emateko adostasun txostena edo errekerimendua (un.): Namainsak erabakitzen duena.

3. Ingurumena Babesteko Esku-hartzeari buruzko martxoaren 22ko 4/2005 Foru Legearen 4 A, 4B eta 4C eranskinetan deskribatzen diren jarduera sailkatuen proiektuak irekitzeko lizentzia emateko adostasun txostena edo errekerimendua (un.): Namainsak erabakitzen duena.

4. Udalak eskatzen dituen kontsulta edo salaketen gaineko txostena (un.): Namainsak erabakitzen duena.

5. Teknikariaren ikustaldia, behar den txostena prestatzeko (un.): Namainsak erabakitzen duena.

6. Txostenak, jarduera kaltegaberako lizentzia lortzeko 4/2005 Foru Legean agertzen den prozeduraren arlokoak (un.): Namainsak erabakitzen duena.

7. Txostenak, jarduera kaltegabea irekitzeko lizentzia lortzeko 4/2005 Foru Legean agertzen den prozeduraren arlokoak (un.): Namainsak erabakitzen duena.

8. Teknikariaren ikustaldia, jarduera kaltegabearen txostena prestatzeko (un.): Namainsak erabakitzen duena.

9. Espedienteen tramitazioak egunkarietan eta aldizkarietan argitaratzea: argitalpen horren kostua.

Zarrakaztelun, 2016ko maiatzaren 23an.–Alkatea, Javier Igal Iguaz.

Iragarkiaren kodea: L1606401