119. ALDIZKARIA - 2016ko ekainaren 21a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

BARAÑAIN

Alkatearen eginkizunak lehen alkateordearen esku uztea

Barañaingo Udaleko alkate udalburuak, 2016ko ekainaren 1ean, ondotik osorik ematen den ebazpen hau eman zuen:

540/2016 Ebazpena, ekainaren 1ekoa, Barañaingo Udaleko alkate udalburuak emana. Honen bidez Alkatetzaren eginkizunak José Ignacio López Zubicaray lehen alkateordearen esku utzi dira.

Barañaingo Udaleko alkate udalburu Oihane Indakoetxea Barberíak,

Kontuan harturik alkate-udalburuaren baja medikoa, berarekin dakarrena aldi baterako kargua bete ezina eta karguak eskatzen duen arreta ez ematea, egoera horrek dirauen bitartean, eta kontuan harturik, halaber, gero amatasun baimena hartzeko asmoa duela, zeinak, era berean, berarekin ekarriko baitu alkatetzak berezko dituen eginkizunetarako ordeztu behar izatea, denbora horretarako.

Ikusirik Toki Araubidearen Oinarriak arautzen dituen apirilaren 2ko 7/1985 Legearen 23.3 artikuluak ezartzen duela alkateordeek ordezkatuko dutela alkatea, betiere haien izendapenaren ordenaren arabera, hura herritik kanpo edo eri dagoenean edo kargua hutsik gelditzen denean.

Kontuan harturik Barañaingo Udaleko alkate udalburuaren ekainaren 19ko 626/2015 ebazpenean, ekainaren 29ko 651/2015 ebazpenean eta apirilaren 29ko 413/2016 ebazpenean, Barañaingo Udaleko alkateordeak izendatzen dituen haietan, ezarritako determinazioak.

Kontuan hartuz Toki Entitateen Antolaketaren, Funtzionamenduaren eta Araubide Juridikoaren gaineko Erregelamendua onesten duen azaroaren 28ko 2568/1986 Errege Dekretuaren 47.1 eta 2 artikuluan ezarritako aginduak.

Aurrekoak hala izanik eta Toki Araubidearen Oinarriei buruzko Legearen 21. artikuluak eta Antolaketaren eta Funtzionamenduaren gaineko Erregelamenduaren 44.1 artikuluak (aplikatzekoa aipatutako legearen 47.2 artikuluaren bidez) Alkatetza honi ematen dizkioten eskumenez baliatuz,

EBATZI DUT:

Lehena.–Alkatetza honen eginkizunak eskuordetzea titularra bajan den bitartean, baita gero ere, amatasun baimenak irauten duen bitartean, hain zuzen ere José Ignacio López Zubicaray alkateordearen esku uztea, zeinak karguak berezko dituen eginkizunak beteko baititu, nire ordeztea bere gain hartuz, esleiturik ditudan eginkizunak bereganatuz aipatutako denboran, aldi horretan karguaren berezko eginkizunak bete ezin ditudanez.

Bigarrena.–Aurreko ebazpenaren ondoriozko eskuordetzeak baja egoerak eta amatasun baimenak irauten duen denboran bakarrik izanen du indarra; eta egungo legeriak ezartzen dituen mugak ezarriko zaizkio.

Hirugarrena.–Azaroaren 28ko 2568/1986 Errege Dekretuaren 44.2 artikulua dela medio, ebazpen hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean eta Barañaingo Udalaren ediktuen oholean argitaratzea.

Laugarrena.–Ebazpen hau interesdunari jakinaraztea eta hurrengo osoko bilkuran haren berri ematea, organo horrek egiten duen hurrengo bilkura arruntean.

Argitara ematen da, orok jakin dezan.

Barañainen, 2016ko ekainaren 7an.–Jarduneko alkatea, José Ignacio López Zubicaray.

Iragarkiaren kodea: L1607158