119. ALDIZKARIA - 2016ko ekainaren 21a

1. NAFARROAKO FORU KOMUNITATEA

1.5. ESTATUTUAK ETA LAN HITZARMEN KOLEKTIBOAK

AKATS ZUZENKETA, Politika Ekonomiko eta Enpresarialaren eta Lanaren zuzendari nagusiaren martxoaren 31ko 21C/2016 Ebazpenarena. Horren bidez, Alesbesko Agropecuaria San Fermín SL enpresaren hitzarmen kolektiboa erregistratu, gorde eta Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratzea erabaki zen.

Ebazpen horretan (2016ko 86. Nafarroako Aldizkari Ofiziala, maiatzaren 5ekoa) akats bat dagoela oharturik, bidezkoa da zuzenketa egitea.

Bertan, 31101032012016 zenbakia ageri da hitzarmenaren kode gisa, baina 31101052012016 da benetan aplikatzekoa.

Iruñean, 2016ko maiatzaren 6an.–Politika Ekonomiko eta Enpresarialaren eta Lanaren zuzendari nagusia, Izaskun Goñi Razquin.

Iragarkiaren kodea: F1605707