2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA
2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK
ARAITZ
Plantilla organikoa 2016. urterako. Behin betiko onespena
Hasierako onespena 2016ko 94. Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu zen, maiatzaren 17an, eta jendaurreko epean inork ez du erreklamaziorik aurkeztu; beraz, hemen jarraian argitaratzen da, Nafarroako Aldizkari Ofizial honetan, Araizko Udalaren plantilla organikoaren eta langileen zerrendaren behin betiko onespena. Hori guztia Nafarroako Toki Administrazioari buruzko 6/1990 Foru Legearen 235. artikuluan, Nafarroako Administrazio Publikoen zerbitzuko Langileen Estatutuaren Testu Bategina onesten duen abuztuaren 30eko 251/1993 Legegintzako Foru Dekretuaren 19 eta 20. artikuluetan, Nafarroako Toki Ogasunei buruzko 2/1995 Foru Legearen 202. artikuluan eta aplikatzekoak diren gainerako xedapenetan ezarritakoa betetzeko.
LANPOSTUEN ZERRENDA
Funtzionarioa
Lanpostua: 1 zenbakikoa. Araitz eta Beteluko Udalen Batasuneko idazkaria. Buru den udalerria: Araitz. Maila: A. Sarbidea: oposizio-lehiaketa. Lanpostuko osagarria: %35 + 3,72. Berariazko betebeharra: euskaraz jakitea nahitaezkoa. Egoera administratiboa: hutsik.
Lan-kontratudunak
Lanpostua: 2 zenbakikoa. Garbitzailea. Maila: E. Sarbidea: oposizio-lehiaketa. Lanaldi partziala, %52,86koa (18,5 ordu astean). Mailako osagarria: %15. Lanpostuko osagarria: %3,21. Berariazko betebeharra: euskaraz jakitea nahitaezkoa. Egungo egoera: jardunean.
Lanpostua: 3 zenbakikoa. Administrari-ofiziala. Maila: C. Sarbidea: oposizio-lehiaketa. Lanaldi osoa. Mailako osagarria: %12. Lanpostuko osagarria: %10 + 3,36. Berariazko betebeharra: euskaraz jakitea nahitaezkoa. Egoera administratiboa: jardunean.
LANGILEEN IZENEN ZERRENDA
Aldi baterako administrazio-kontratudunak
Joanes Aleman Ollo. Araitz eta Beteluko Udalen Batasuneko idazkaria. Lanaldiaren erdia Araizko Udalean eta beste erdia Betelukoan. Maila: A. Lanpostuko osagarria: %35 + 3,72. Antzinatasuna: 2013ko irailaren 2tik.
Lan-kontratudun finkoak
Saloa Sarasa Tolosa. Garbitzailea. Lanaldi partziala, %52,86koa (18,5 ordu astean). Maila: E. Mailako osagarria: %15. Lanpostuko osagarria: %3,21. Antzinatasuna: 2008ko maiatzaren 21etik.
M.ª Concepción Cruz Liciaga. Administrari-ofiziala. Lanaldi osoa. Maila: C. Mailako osagarria: %12. Lanpostuko osagarria: %10 +3,36. Antzinatasuna: 2007ko apirilaren 10tik.
Euskararen erabilera arautzen duen abenduaren 15eko 18/86 Foru Legearen 15.2 artikuluan ezarritakoari jarraituz, eta kontuan hartuz Araizko egoera linguistikoa eta Araizko Udalbatzak onartutako UEMA Mankomunitateak eginiko txostena, euskaraz jakitea nahitaezko baldintza izanen da: idazkariaren eta administrari-ofizialaren lanpostuetarako (1 eta 3. lanpostuak), EGA, C-1 edo ofizialki haren baliokide den titulazioa, euskara maila eskatuko da; garbitzailearen lanposturako (2. lanpostua), Ahozkoan B2 eta Idatzizkoan A2, edo ofizialki haren baliokide den titulazioa, euskara maila eskatuko da.
Araitzen, 2016ko ekainaren 9an.–Alkatea, Jose Manuel Zubillaga Muguerza.
Iragarkiaren kodea: L1607247