2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA
2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK
AGOITZ
Aldaketa plantilla organikoan. Behin betiko onespena
Agoizko Udalak, 2016ko martxoaren 2an egin osoko bilkura arruntean, besteak beste, hasiera batean onetsi zuen aldaketa Udalaren plantilla organikoan, honako honekin loturik: Udaleko funtzionario diren Andrés Aquerreta Apesteguía eta Iñaki Aróstegui Arlegui langileei lanaldiaren luzapeneko osagarria aitortzea. Jendaurrean egoteko epea iraganik (2016ko 55. Nafarroako Aldizkari Ofiziala, martxoaren 21ean) inork ez baitu aurrekontuaren aurkako erreklamazio, kexa edo oharrik aurkeztu, Nafarroako Toki Administrazioari buruzko uztailaren 2ko 6/1990 Foru Legearen 271. artikuluan 236. artikuluari dagokionez xedatuari jarraikiz, bidezko da proposaturiko aldaketa behin betikoz onetsitzat jotzea.
Agoizko Udalaren plantilla organikoko funtzionario diren Andrés Aquerreta Apesteguía eta Iñaki Aróstegui Arlegui langileei lanaldiaren luzapeneko osagarria (%10) aitortzea, eta plantilla organikoan aldaketa egitea, honela gelditu baita:
–Ofiziala, lehen mailakoa. Funtzionarioa. C maila. Lanpostuko osagarria: %21,62. Mailako osagarria: %17,16, lanaldiaren luzapeneko osagarria: %10. Sarbidea: oposizio-lehiaketa murriztua. Aquerreta Apesteguía, Andrés. Egoera: jardunean.
–Ofiziala, lehen mailakoa. Funtzionarioa. C maila. Lanpostuko osagarria: %21,62. Mailako osagarria: %17,16, lanaldiaren luzapeneko osagarria: %10. Sarbidea: oposizio-lehiaketa murriztua. Aróstegui Arlegui, Iñaki. Egoera: jardunean.
Agoitzen, 2016ko ekainaren 7an.–Alkatea, Unai Lako Goñi.
Iragarkiaren kodea: L1607206