118. ALDIZKARIA - 2016ko ekainaren 20a

1. NAFARROAKO FORU KOMUNITATEA

1.7. BESTELAKOAK

134E/2016 EBAZPENA, maiatzaren 11koa, Ingurumen Kalitatearen eta Klima Aldaketaren Zerbitzuko zuzendariak emana, Tafallako udal mugapean hondakinak kudeatzeko dagoen instalazio baten Ingurumen baimen integratuaren funtzionamendu baldintzetarako eskatu den aldaketa onartzen duena. Jardueraren titularra Servicios y Suministros Saher SL da.

Instalazio horrek badu Ingurumen baimen integratua, Ingurumenaren eta Uraren zuzendari nagusiaren apirilaren 27ko 00679/2011 Ebazpenaren bidez emana.

2016ko otsailaren 22an eta 2016ko otsailaren 24an titularrak Ingurumen baimen integratuan dauden baldintzak aldatzeko eskatu du, zehazki, hondakin batzuk sartzea hondakinen transferentzia zentroan kudeatzeko.

Ingurumen Kalitatearen eta Klima Aldaketaren Zerbitzuak berrikusi du aurkeztutako eskaera, eta balorazio hau egin:

LER KODEA

DESKRIBAPENA

BALORAZIOA

030308

Papera eta kartoia sailkatzetik datozen hondakinak, birziklatzeko

Sartzen dira

080117*

Desugertzetik edo pintura eta berniza kentzetik datozen hondakinak, disolbatzaile organikoak edo beste substantzia arriskutsuren bat dutenak

Sartzen dira

100202

Tratatu gabeko zepa

Sartzen da

100210

Ijezketatiko azala

Sartzen da

100809

Beste zepa batzuk

Sartzen dira

100903

Labeko zepa (Burdinazko piezen galdaketa)

Sartzen da

101003

Labeko zepa (Burdinazkoak ez diren piezen galdaketa)

Sartzen da

120101

Burdin metalen karraka-hautsa eta txirbila

Sartzen dira. Hauts-itxurakoak ez badira

120102

Burdin metalen hautsa eta partikulak

Ez dira onartzen kudeatu beharreko hondakinen zerrendan, ondoko arrazoiengatik:

Hauts-itxurako hondakinak baldintza kontrolatu batzuen arabera behar dira metatu eta manipulatu, eta instalazioak ez du horrelakorik edo ez ditu kontuan hartu.

120103

Burdinazkoak ez diren metalen karraka-hautsa eta txirbila

Sartzen dira. Hauts-itxurakoak ez badira

120104

Burdinazkoak ez diren metalen hautsa eta partikulak

Ez dira onartzen kudeatu beharreko hondakinen zerrendan, ondoko arrazoiengatik:

Hauts-itxurako hondakinak baldintza kontrolatu batzuen arabera behar dira metatu eta manipulatu, eta instalazioak ez du horrelakorik edo ez ditu kontuan hartu.

120113

Soldadura hondakinak

Sartzen dira

120115

Mekanizazio lohiak, 12 01 14 kodean zehaztuta daudenez bestelakoak

Ez dira onartzen kudeatu beharreko hondakinen zerrendan, ondoko arrazoiengatik:

Instalazioak ez du lohia metatzeko eremurik, edo ez du halakorik deskribatu.

120117

Granailaketa edo zurrusta hondakinak, 12 01 16 kodean zehaztuta daudenez bestelakoak

Sartzen dira

120121

Erabilitako esmerilatze materialak eta harriak, 12 01 20 kodean zehaztuta daudenez bestelakoak.

Sartzen dira

140603

Beste disolbatzaile eta disolbatzaile nahasketa batzuk

Sartzen dira

150104

Metalezko ontziak

Sartzen dira

160103

Erabileraz kanpoko pneumatikoak

Sartzen dira

160106

Bizitza baliagarriaren bukaeran egonik, likido edo beste osagai arriskutsurik ez duten ibilgailuak

Ez dira onartzen kudeatu beharreko hondakinen zerrendan, ondoko arrazoiengatik:

TIB batetik zatikatze instalazio batera eraman beharreko hondakinak dira.

160112

Freno-zapatak, 16 01 11 kodean zehaztuta daudenez bestelakoak

Sartzen dira

160117

Metala ferrosoak (Ibilgailuak)

Sartzen dira

160118

Ferrosoak ez diren metalak (Ibilgailuak)

Sartzen dira

160214

Bazter utzitako ekipamenduak, 16 02 09tik 16 02 13ra areko kodeetan zehaztuta daudenez bestelakoak

Ez dira onartzen kudeatu beharreko hondakinen zerrendan, ondoko arrazoiengatik:

Eskuarki, 110/2015 EDan sartzen diren hondakinak dira, eta instalazioak ez du baimenik horiek kudeatzeko.

170503*

Substantzia arriskutsuak dituzten harriak eta lurra

Sartzen dira

170903*

Eraikuntza eta eraispenetik datozen eta substantzia arriskutsuak dituzten beste hondakin batzuk (nahasitako hondakinak barne)

Sartzen dira

190205*

Substantzia arriskutsuak dituzten tratamendu fisiko eta kimikoetako lohiak

Ez dira onartzen kudeatu beharreko hondakinen zerrendan, ondoko arrazoiengatik:

Instalazioak ez du lohia metatzeko eremurik, edo ez du halakorik deskribatu.

191201

Papera eta kartoia

Sartzen dira

191202

Burdinazko metalak (Hondakinen tratamendu mekanikoaren hondakinak)

Sartzen dira

191203

Burdinazkoak ez diren metalak (Hondakinen tratamendu mekanikoaren hondakinak)

Sartzen dira

191204

Plastikoa eta kautxoa

Sartzen dira

191207

Zura, 19 12 06 kodean zehaztuta dagoenez bestelakoa

Sartzen da

200136

Bazter utzitako ekipamendu elektriko eta elektronikoak, 20 01 21, 20 01 23 eta 20 01 35 kodeetan zehaztuta daudenez bestelakoak

Ez dira onartzen kudeatu beharreko hondakinen zerrendan, ondoko arrazoiengatik:

Eskuarki, 110/2015 EDan sartzen diren hondakinak dira, eta instalazioak ez du baimenik horiek kudeatzeko.

200140

Metalak

Ez dira onartzen kudeatu beharreko hondakinen zerrendan, ondoko arrazoiengatik:

Hiritik datozen hondakinak dira

200201

Hondakin biodegradagarriak

Sartzen dira. Kontratu bat izenpetu beharko da hondakin horren jatorrizko Mankomunitatearekin.

200301

Udal hondakinen nahasketak

Ez dira onartzen kudeatu beharreko hondakinen zerrendan, ondoko arrazoiengatik:

Hiritik datozen hondakinak dira

Onartutako aldaketak ez du eragozten instalazioaren funtzionamendu egokia ingurumenari dagokionez, eta bat dator Ingurumen baimen integratuan ezarritako gehieneko emisio mailarekin eta gainerako betebeharrekin, bai eta eskura dauden teknikarik onenak aplikatzeko irizpidearekin ere.

Kasu honetan, Ingurumena Babesteko Esku-hartzeari buruzko martxoaren 22ko 4/2005 Foru Legea garatzen duen Erregelamenduaren 27. artikuluko d) letran aurreikusitako inguruabarrak gertatzen direla iritzi da, eta, horrenbestez, bidezko da Ingurumen baimen integratuan ezarritako baldintzak ofizioz aldatzea, Ingurumena Babesteko Esku-hartzeari buruzko martxoaren 22ko 4/2005 Foru Legea garatzen duen Erregelamenduaren 28. artikuluan aurreikusitako administrazio prozedurarekin bat, eta ez da bidezkotzat jo aldaketa-espediente hau jendaurrean jartzea.

Ebazpen proposamenaren tramitazio prozesuan entzutea eman zaio instalazioaren titularrari hogeita hamar egunez, eta ez du proposamenaren aurkako alegaziorik aurkeztu.

Adierazitakoarekin bat, eta zerbitzuetako zuzendariei eskumenak eskuordetzeko Ingurumeneko eta Lurraldearen Antolamenduko zuzendari nagusiak irailaren 22an emandako 63/2015 Ebazpenaren bidez eskuordetu dizkidaten eskumenak erabiliz,

EBATZI DUT:

Lehendabizikoa.–Hein batean onartzea Tafallako udal mugapean hondakinak kudeatzeko dagoen instalazio baten Ingurumen baimen integratuan ezarritako funtzionamendu baldintzak aldatzeko eskaera. Hortaz, instalazioak eta jarduerak berak instalazioari Ingurumen baimen integratua emateko eta aldatzeko lehendik tramitatutako administrazio espedienteetan ezarritako baldintzak bete beharko dituzte, eta, horiez gainera, ebazpen honen eranskinetan adierazitako baldintzak eta neurriak. Instalazioaren titularra Servicios y Suministros Saher SL da.

Bigarrena.–Ingurumenaren eta Uraren zuzendari nagusiaren apirilaren 27ko 00679/2011 Ebazpenaren bidez instalazio horri emandako Ingurumen baimen integratuan, hondakinen produkzioari eta kudeaketari buruz, agertzen diren baimen eta inskripzioen indarraldia mantentzea, ebazpen honetan xedatutakoaren aurka ez dauden bitartean.

Hirugarrena.–Ebazpen honetan jasotako baldintzak bete ezean, Ingurumena Babesteko Esku-hartzeari buruzko martxoaren 22ko 4/2005 Foru Legearen VI. tituluan ezarritako zehapen araubidean jasotako ingurumen arloko diziplina-neurriak hartuko dira, deusetan galarazi gabe sektoreko legedian ezarritakoa, hori ere aplikatuko baita.

Laugarrena.–Ebazpen hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratzea.

Bosgarrena.–Ebazpen honek ez du administrazio bidea amaitzen eta espedientean interesa dutenek, administrazio publikoek izan ezik, gora jotzeko errekurtsoa jartzen ahalko dute, kontseilariari zuzendua, hilabeteko epean. Administrazio publikoek zilegi dute administrazioarekiko auzi-errekurtsoa jartzea, Nafarroako Justizia Auzitegi Nagusiko Administrazioarekiko Auzien Salari zuzendua, bi hilabeteko epean. Horrek ez du galarazten Nafarroako Gobernuan aldez aurreko errekerimendua egin ahal izatea, Administrazioarekiko Auzien Jurisdikzioa arautzen duen uztailaren 13ko 29/1998 Legearen 44. artikuluan ezarritako moduan eta epean. Epeak ebazpen hau jakinarazi eta biharamunetik hasita kontatuko dira

Seigarrena.–Ebazpen hau Servicios y Suministros Saher SLri eta Tafallako Udalari igortzea, behar diren ondorioak izan ditzan.

Iruñean, 2016ko maiatzaren 11n.–Ingurumen Kalitatearen eta Klima Aldaketaren Zerbitzuko zuzendaria, Pedro Zuazo Onagoitia.

Oharra: ebazpen honetan aipatzen diren eranskinak interesdunen eskura egonen dira Ingurumeneko eta Lurraldearen Antolamenduko Zuzendaritza Nagusiaren bulegoetan (González Tablas kalea, 9, behea, Iruña), Ingurumen Kalitatearen eta Klima Aldaketaren Zerbitzuan, eta Nafarroako Gobernuaren web gunean. http://www.navarra.es/home_es/Temas/Medio+Ambiente/Evaluacion+ambiental/Autorizaciones+ambientales/.

Iragarkiaren kodea: F1605963