1. NAFARROAKO FORU KOMUNITATEA
1.7. BESTELAKOAK
223/2016 FORU AGINDUA, maiatzaren 4koa, Eskubide Sozialetako kontseilariak emana, “Aurretiko hitzorduaren fitxategia” izeneko fitxategi informatizatua sortzen duena.
Ogasuneko eta Administrazio Publikoetako Ministerioak, Informazioaren eta Komunikazioen Teknologien Zuzendaritzaren bidez, garatua du aurretiko hitzordua kudeatzeko aplikazio bat, Estatuko Administrazio Periferikoan zenbait tramitetarako erabiltzen ari dena. Aplikazio horrek bide ematen du aurretiko hitzorduaren esleipena kudeatzeko, dela bertara joanez, dela telefono bidez, dela Internet bidez.
Estatuko Administrazio Orokorrak eta Nafarroako Foru Komunitateak lankidetza hitzarmen bat izenpetu dute eta, bertan, aurretiko hitzorduaren aplikazioa erabiltzeko baldintzak ezarri dira.
Hitzarmen horren indarrez, fitxategia tratatzeko arduradun izendatu da Informazioaren eta Komunikazioen Teknologien Zuzendaritza, hitzarmen horren III. eranskinean azaltzen diren baldintzen arabera.
Datu Pertsonalak Babesteko abenduaren 13ko 15/1999 Lege Organikoak 20. artikuluan xedatzen duenez, Administrazio Publikoen fitxategiak sortu, aldatu eta kentzeko modu bakarra dago, alegia, xedapen orokor bat Estatuko Aldizkari Ofizialean edo kasuan kasuko aldizkari ofizialean argitaratzea.
Datu Pertsonalak Babesteari buruzko Lege Organikoa garatzen duen Erregelamenduak, abenduaren 21eko 1720/2007 Errege Dekretuaren bidez onetsiak, 52. artikuluan xedatzen duenez, titulartasun publikoko fitxategiak xedapen orokorren edo erabakien bidez sortu behar dira eta horiek Estatuko Aldizkari Ofizialean edo kasuan kasuko aldizkari ofizialean argitaratu behar dira; 53. artikuluak, berriz, berariazko legeria betetzeko agintzen du, autonomia erkidegoen esku dauden fitxategiei dagokienez. Fitxategia sortzeko xedapenak edo erabakiak izan behar duen edukia erregelamendu horren beraren 54. artikuluan azaltzen da.
Uztailaren 26ko 143/1994 Foru Dekretuak Foru Komunitateko Administrazioko eta haren erakunde autonomoetako organoen menpe dauden datu pertsonalen fitxategi informatizatuak arautzen ditu. Foru dekretu horren 2. artikuluak ezartzen du, fitxategien ezaugarriak aldatzeko, baita fitxategiak sortu eta kentzeko ere, fitxategiaren ardura duen unitatea zer departamenturen menpe edo zer departamenturi atxikirik dagoen, hango kontseilariaren foru agindua beharko dela.
Espedienteko txostenen arabera, beharrezkoa da foru agindu honetan azaltzen diren ezaugarriak izanen dituen fitxategi informatizatu bat sortzea, datu pertsonalak bilduko dituena.
Horrenbestez, Nafarroako Gobernuari eta Lehendakariari buruzko abenduaren 3ko 14/2004 Foru Legearen 41.1 artikuluak ematen dizkidan eskudantziak erabiliz,
AGINDU DUT:
1. “Aurretiko hitzordua” izeneko fitxategi informatizatua sortzea, jarraian adierazi bezalakoa:
a) Helburua eta aurreikusitako erabilerak: Nafar Lansare-Nafarroako Enplegu Zerbitzuko Agentzien erabiltzaileen hitzorduak jaso eta kudeatzea.
b) Datuen jatorria: aplikazioaren erabiltzaileengandik zuzenean bilduko dira datuak.
c) Fitxategiaren egitura: fitxategi erabat informatizatua.
d) Ukitutako jendea eta taldeak: Nafarroako Foru Komunitateko, Estatuko, Europar Batasuneko eta Europar Batasunetik kanpoko herritarrak.
e) Datuak biltzeko prozedura: erabiltzaileak informatika aplikazioan erregistratzea, Interneteko web-orria baliatuz; enpleguko teknikariek, erabiltzailea aurrean dutela; edo telefono operadoreek, erabiltzaileak deituta.
f) Fitxategiaren oinarrizko egitura eta hartan jasotzen diren datu pertsonalak:
–NANa, AIZ edo pasaportea.
–Izen-abizenak.
–Jaioturtea.
–Nazionalitatea.
–Harremanetarako telefonoa.
–Harremanetarako helbide elektronikoa.
g) Fitxategiak ez ditu bereziki babestutako datuak jasoko.
h) Aurreikusitako datu komunikazioak: ez daude aurreikusita.
i) Datuei buruz aurreikusita dauden nazioarteko transferentziak: ez daude aurreikusita.
j) Fitxategiaren ardura duen organoa: Orientaziorako, Enplegua Sustatzeko eta Enpresentzako Zerbitzuetarako Zerbitzua.
k) Fitxategia tratatzeaz arduratzen den organoa: Ogasuneko eta Administrazio Publikoetako Ministerioa, 2016ko apirilaren 19an izenpetu lankidetza hitzarmenaren III. eranskinean adierazitako baldintzen arabera.
l) Datuak ikusi, zuzendu eta ezabatzeko eta haien aurka jotzeko eskubidea zein zerbitzu edo unitatetan erabili: Nafar Lansare-Nafarroako Enplegu Zerbitzuko Orientaziorako, Enplegua Sustatzeko eta Enpresentzako Zerbitzuetarako Zerbitzua (Tomás Caballero parkea 1, 2. solairua, Printzearen Gotorlekua II eraikina, 31005, Iruña).
m) Segurtasun maila, Datuak Babesteko Lege Organikoaren Erregelamenduaren VIII. tituluaren arabera: oinarrizko maila.
2. Foru agindu hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratzea.
3. Foru agindu hau Nafar Lansare-Nafarroako Enplegu Zerbitzuko Orientaziorako, Enplegua Sustatzeko eta Enpresentzako Zerbitzuetarako Zerbitzura igortzea, behar diren ondorioak izan ditzan, bai eta Datuak Babesteko Espainiako Agentziara ere, Datuak Babesteko Erregistro Orokorrean inskriba dadin.
Iruñean, 2016ko maiatzaren 4an.–Eskubide Sozialetako kontseilaria, Miguel Laparra Navarro.
Iragarkiaren kodea: F1605958