118. ALDIZKARIA - 2016ko ekainaren 20a

3. ESTATUKO ADMINISTRAZIOA

KANTAURI ALDEKO UR KONFEDERAZIOA

Espedientearen jendaurreko informazioa.

Gaia: obrak baimentzeko eskaera.

Ibaiaren izena eta kodea: Urumea - 1.0300.

Tokia: CH Santiago.

Udalerria eta probintzia: Arano (Nafarroa).

Helburua: ubidera ura sartzeko uhatea konpontzea.

Obren azalpen laburra eta helburua:

lanak hasi baino lehen hondoko hustubideko uhatea ireki beharko da, urtegia husteko, eta presa bat eginen da hondeamakinarekin, ubideko uhateak, konpondu beharrekoak, dauden eremua lehor egon dadin.

Aditzera ematen da orok jakin dezan eta eskaera honek kalte egiten diela uste dutenek beren erreklamazioak aurkezteko aukera izan dezaten hogei eguneko epean, iragarki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta biharamunetik hasita, Aranoko udaletxean edo Kantauri aldeko Ur Konfederazioan (Ur Komisaria, Errotaburuko pasealekua 1, 8. solairua, 20071 Donostia), bertan egonen baita ikusgai espedientea.

Donostian, 2016ko maiatzaren 26an.–Idazkari nagusia. Eskuordez, Zerbitzuko burua (2004ko abenduaren 13ko Ebazpena, 2005eko urtarrilaren 11ko Estatuko Aldizkari Ofizialean argitaratua, indardun deklaratua 2008ko uztailaren 25eko Ebazpenaren bidez), Noemí López Fernández.

Iragarkiaren kodea: E1606506