3. ESTATUKO ADMINISTRAZIOA
EBROKO UR KONFEDERAZIOA
Iragarki oharra. Erreferentzia: 2016-S-401
Kasedako Sociedad Cooperativa Limitada Cerealistak ondoko datu eta ezaugarriak dituen baimena eskatu du:
Ezaugarriak:
Eskatzailea: Kasedako Sociedad Cooperativa Limitada Cerealista.
Xedea: Kasedako Cooperativa Cerealistako hondakin urak isurtzeko baimena.
Isurketa eginen den udal mugapea: Kaseda (Nafarroa).
Urtean, hondakin urek 15 m³ egiten dute, gehienez ere; hobi septikoan eta iragazki biologikoan araztuko dira, eta ondoren lurrean iragaziz aterako.
Aditzera ematen da orok jakin dezan eta eskaera honek kalte egiten diela uste dutenek beren erreklamazioak Ebroko Ur Konfederazioari idatziz aurkezteko aukera izan dezaten, hogeita hamar egun balioduneko epean, iragarki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratzen denetik hasita. Eta, horretarako, espedientea eta dokumentazio teknikoa ikusgai egonen dira Ebroko Ur Konfederazioan (Sagasta pasealekua 26-28, Zaragoza), eta espedientearen eta dokumentazio teknikoaren fotokopiak, berriz, Iruñean egonen dira ikusgai (Serafín Olave, 7), bulego orduetan.
Zaragozan, 2016ko maiatzaren 27an.–Ur komisarioa, eskuordez, komisario albokoa, Francisco José Hijós Bitrián.
Iragarkiaren kodea: E1607185