118. ALDIZKARIA - 2016ko ekainaren 20a

3. ESTATUKO ADMINISTRAZIOA

EBROKO UR KONFEDERAZIOA

Iragarki oharra. Erreferentzia: 2016-P-297

Gregorio Miguel Echeverría Donázar lur azpiko uren aprobetxamendu baten titularra da, putzu batean, Bidondopea alderdian (14. poligonoa, 160. lurzatia) Berriobeitiko udal mugapeko Berriogoitin (Nafarroa), 1,2 hektarea ureztatzeko. Aprobetxamenduaren bolumena 1.668 m³-koa da urtean, eta batez besteko emari baliokidea 0,1 l/s-koa kontsumo handieneko hilabetean. Ur Erregistroko B atalean, 49. liburuan eta 168. orrian inskribaturik dago. Titular horrek lur azpiko ur publikoen aprobetxamendu bat eskatu du, ezaugarri hauek dituena:

Administrazio baimena, inskribatutako putzutik ura hartzeko, 1,06 hektarea ureztatzeko (14. poligonoko 167. eta 160. finkak); 3.059 m³-ko bolumena du urtean eta 0,24 l/s-ko batez besteko emari baliokidea kontsumo handieneko hilabetean. Aprobetxamendurako, funtsean, putzu bat erabiliko da, 67 m-ko sakonera eta 0,15 metroko diametroko sekzio zirkularra duena; behar den emaria ur azpiko 1,5 ZP-ko ponpa batekin (elektroponpa) aterako da; ponpa horrek 1,8 l/s-ko emaria jasotzeko gaitasuna du.

Aditzera ematen da orok jakin dezan eta eskaera honek kalte egiten diela uste dutenek beren erreklamazioak Ebroko Ur Konfederazioari idatziz aurkezteko aukera izan dezaten, hogeita bost egun balioduneko epean, iragarki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratzen denetik hasita. Eta, horretarako, espedientea ikusgai egonen da Ebroko Ur Konfederazioan (Sagasta pasealekua 26-28, Zaragoza). Eta espedientearen fotokopiak eta dokumentazio teknikoa Iruñean egonen dira ikusgai (Serafín Olave, 7), bulego orduetan.

Zaragozan, 2016ko maiatzaren 16an.–Ur komisarioa, eskuordez, komisario albokoa, Francisco José Hijós Bitrián.

Iragarkiaren kodea: E1606483