2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA
2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK
IZARBEIBARKO KIROL ETA OINARRIZKO GIZARTE ZERBITZUEN MANKOMUNITATEA
Aldaketa, Etxez etxeko laguntza zerbitzua arautzen duen ordenantzan. Hasierako onespena
Izarbeibarko Oinarrizko Gizarte Zerbitzuen Mankomunitateak, 2015eko abenduaren 16an egin bilkuran, hasiera batean onetsi zuen aldaketa Etxez etxeko laguntza zerbitzua arautzen duen ordenantzaren 9. artikuluan.
Espedienteko agiriak Mankomunitatearen egoitzan egonen dira ikusgai hogeita hamar egun baliodunean, iragarki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta biharamunetik hasita, bizilagun eta interesdun guztiek aztertu eta erreklamazio, iradokizun edo kexak aurkez ditzaten.
Jendaurreko aldia inork erreklamaziorik, iradokizunik edo kexarik egin gabe iragaten bada, hasiera batean onetsitako aldaketa hori behin betiko onetsitzat joko da.
Garesen, 2015eko abenduaren 21ean.–Mankomunitateko burua, Eunate López Pinillos.
Iragarkiaren kodea: L1607280