1. NAFARROAKO FORU KOMUNITATEA
1.4. DIRU-LAGUNTZAK, LAGUNTZAK ETA BEKAK
Laburpena, Politika Ekonomiko eta Enpresarialaren eta Lanaren zuzendari nagusiaren ekainaren 3ko 310E/2016 Ebazpenarena. Ebazpen horren bidez, 2016an Nafarroan enpresa digitala sustatzeko diru-laguntzaren deialdia onetsi da.
Diru-laguntzei buruzko azaroaren 17ko 38/2003 Lege Orokorraren 17.3.b eta 2.8.a artikuluetan aurreikusitakoari jarraituz, argitara ematen da deialdiaren laburpena; horren testu osoa Diru-laguntzen Datu Base Nazionalean kontsulta daiteke (http://http://www.pap.minhap.gob.es/bdnstrans/GE/eu/index). BDNS (identifikazioa): 308291.
Lehendabizikoa.–Onuradunak.
Beharkizun hauek betetzen dituzten enpresak:
–Helbide fiskala Nafarroan izatea, eta alta emanda egotea jarduera ekonomikoen gaineko zergan (JEZ).
–Enpresak tamaina jakin bat izatea, diru-laguntzaren xedeko proiektuaren araberakoa.
Bigarrena.–Xedea.
Laguntza hauen xedea honako hau da:
–ETEek beren egitea Informazioaren eta Komunikazioen Teknologiak (IKT): web-orri berriak sortzea, merkataritza elektronikoa ezartzea eta enpresarako soluzioak cloud computing bidez hartzea.
–IKT soluzioak har daitezen sustatzea, enpresaburuen kudeaketari eta “fabrikazio aurreratuari” (Industria 4.0) aplikaturik; soluzio horiek lankidetzan garatzen dira bezero den enpresa baten eta Nafarroako IKT sektoreko hornitzaile teknologiko den enpresa baten artean.
Hirugarrena.–Oinarri arautzaileak.
310E/2016 Ebazpena, ekainaren 1ekoa, Politika Ekonomiko eta Enpresarialaren eta Lanaren zuzendari nagusiak emana eta Nafarroako Gobernuaren Interneteko atarian argitaratua.
http://www.navarra.es/home_es/Servicios/ficha/6336/Subvenciones-para-la-incorporacion-de-TIC-2016.
Laugarrena.–Zenbatekoa.
Deialdirako guztira baimendu den gastua 350.000 eurokoa da.
Bosgarrena.–Eskaerak aurkezteko epea.
Eskaerak aurkezteko epea hilabetekoa izanen da, laburpen hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta biharamunetik hasita.
Seigarrena.–Beste datu batzuk.
Proiektuak gauzatu eta diru-laguntza jaso dezaketen gastuak egiteko epea 2016ko urtarrilaren 1etik 2016ko azaroaren 15era bitartekoa izanen da.
Iruñean, 2016ko ekainaren 3an.–Politika Ekonomiko eta Enpresarialaren eta Lanaren zuzendari nagusia, Izaskun Goñi Razquin.
Iragarkiaren kodea: F1607244