2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA
2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK
ZABALTZA
Aldaketa, Udal Planeko 1. poligonoko 213. lurzatiaren egiturazko determinazioetan. Hasierako onespena
Zabaltzako Udalak 2016ko apirilaren 28an egin bilkuran, aho batez erabaki zuen hasiera batean onestea Udal Planeko determinazio xehakatuetan Zabaltzako Kontzejuak eta Emilio Izu Aizcorbek sustatu duten aldaketa.
Aldaketa horren xedea da 1. poligonoko 213. lurzatiaren hirilurrak birkalifikatzea lurzoru urbanizaezin-oihan lurzoru gisa, malda handia duten lurrak baitira.
Lurraldearen Antolamenduari eta Hirigintzari buruzko abenduaren 20ko 35/2002 Foru Legearen 79.2. artikuluan ezarritakoari jarraituz, espedientea jendaurrean egonen da hilabetean, iragarki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratzen denetik hasita, azter dadin eta bidezko alegazioak aurkez daitezen.
Arraitzan (Zabaltza), 2016ko ekainaren 8an.–Alkatea, Marina Mejías Jimenez.
Iragarkiaren kodea: L1607232