118. ALDIZKARIA - 2016ko ekainaren 20a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

ATARRABIA

Deialdia, Atarrabiako Udalaren Amalur haur eskolako zuzendari izateko lanpostu bat oposizio-lehiaketa bidez betetzeko.
Izendapen proposamena

Deialdiko oinarriak 2016ko 4. Nafarroako Aldizkari Ofizialean, urtarrilaren 8an, argitaratu ziren. Atarrabiako Udalaren Amalur haur eskolako zuzendari izateko lanpostu bat oposizio-lehiaketa bidez betetzeko deialdiaren epaimahaiak, 9.1 oinarrian ezarritako betez, ondoko hau izendatzeko proposamena egin du, hura baita puntu gehien lortuta gainditu duen izangaia:

Ainhoa Ibarrola Hernandorena.

Emaitzak argitaratu ondoko 15 egun naturalen epean, proposatutako izangaiak deialdian ezarritako baldintzak betetzen dituela ziurtatzen duten agiriak aurkeztu beharko ditu Udalaren Erregistro Orokorrean, baita bertze agiri gehigarri batzuk ere, Udalak eskatzen badizkio.

Atarrabian, 2016ko ekainaren 9an.–Alkatea, Mikel Oteiza Iza.

Iragarkiaren kodea: L1607282