2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA
2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK
VILLATUERTA
Aldaketa, hiri lurzoruko UI-2.1 eta UI-2.2 unitateei dagokienez, eta Hiri jarduerako plan berezia UI-2.1 eta UI-2.2 unitateen hiri lurzoru finkatuan
Villatuertako Udalak, 2016ko maiatzaren 30ean egin osoko bilkura berezian, hasiera batez onetsi zuen aldaketaren espedientea Villatuertako hiri lurzoruko UI-2.1 eta UI-2.2 unitateei dagokienez, eta Hiri jarduerako plan berezia Villatuertako UI-2.1 eta UI-2.2 unitateen hiri lurzoru finkatuan, Gráficas Estella, SLk sustaturik.
Lurraldearen Antolamenduari eta Hirigintzari buruzko abenduaren 20ko 35/2002 Foru Legearen 79 eta 74. artikuluei jarraikiz, aipatu espedientea jendaurrean egonen da Udal Idazkaritzan hilabetez, iragarki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratzen denetik aitzina, azter dadin eta bidezko alegazioak aurkez daitezen, betiere jendea hartzeko orduetan.
Villatuertan, 2016ko ekainaren 1ean.–Alkate udalburua, Asier Urra Ripa.
Iragarkiaren kodea: L1607285