2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA
2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK
EGUESIBAR
Laburpena, Ikastetxeetan jateko diru-laguntza bereziak emateko 2016-2017 ikasturterako deialdiarena
Diru-laguntzei buruzko azaroaren 17ko 38/2003 Lege Orokorraren 17.3b eta 20.8a artikuluetan aurreikusitakoari jarraituz, argitara ematen da deialdiaren laburpena; horren testu osoa Diru-laguntzen Datu Base Nazionalean kontsulta daiteke (http://www.pap.minhap.gob.es/bdnstrans/index). BDNS (Identifikazioa): 308705.
1.–Xedea eta onuradunak.
Diru-laguntza hauen xedea da prozedura juridikoa arautzea ikastetxeetan jateko laguntza bereziak emateko Eguesibarren bizi diren eta bertan erroldatuta dauden familiei, baldin eta haien umeak Haur Hezkuntzako bigarren zikloko eta Lehen Hezkuntzako ikasketak egiten ari badira, kontuan hartu gabe ikastetxearen kokalekua. Ondoko egoera hauetakoren batean dauden familiei emanen zaizkie, banakako ebaluazio araubidean, eta betiere familiako eta laneko bizitza bateratzen laguntzeko: familiako bizitza honako hauekin bateratzea:
1.1.–Gurasoak eta/edo legezko tutoreak biak lanean aritzea jantoki garaian eta ondorioz ezinezkoa dutenean etxean jaten ematea.
Deialdiaren xedea betetzen dutela ulertuko da baldin eta lanaldia egunean 4 ordukoa badute gutxienez, edo lanaldiak bat egiten badu adingabekoari eguerdian eman beharreko arreta unearekin, betiere behar bezala frogatuta.
1.2.–Iraupen luzeko ikasketak (unibertsitateko ikasketak, lanbide heziketa, ikastaro bereziak...) egiten ari direnean gurasoak eta/edo legezko tutoreak biak, helburu bakarra enplegua bilatu eta lortzea bada, eta hezkuntza jarduera horrek bat egiten badu ikastetxeko jantoki garaiarekin, ezinezkoa zaielarik haurrei etxean jaten ematea.
1.3.–Deialdi honetako diru-laguntza jasoko dute, orobat, gurasoetako bat lanean dagoenean eta bestea ikasten ari bada, aurreko ataletan ezarritako baldintzetan.
1.4.–Deialdi honetan parte hartu ahalko dute familiako eta laneko bizitza bateratzeko zailtasunak dituzten familiek, osasun arazoak direla medio. Egoera horiek behar bezala justifikaturik egonen dira eta deialdiaren indarraldi osoan iraun beharko dute.
Familiako bizitza bateratzeko zailtasuna dutela ulertuko da pertsonen osasun egoera hauek gertatzen direnean: baloratua dutenak mendekotasuna (moderatua eta/edo larria), desgaitasuna (%33koa edo handiagoa) edo bi egoerak, betiere horrek eskolako jantoki orduetan adingabea zaintzea eragozten badu.
1.5.–Jantokirako beka eskariak ere deialdiaren xede izanen dira, zerbitzua astegun guztietan erabiltzen ez badute ere. Emanen den laguntza kalkulatzerakoan kontuan hartuko da astean zenbatean joaten den.
2.–Aurrekontua.
Laguntza berezien zenbatekoa aurrekontuko lerro honi egotziko zaio: “Larrialdi sozialean dauden pertsonei eta/edo familiei diru-laguntza zuzenak eta gauzazko laguntzak emateko oinarri arautzaileak, Eguesibarko bizilagunendako”, dagokion kontu-sailean jasoa. 40.000,00 eurokoa da deialdi honetako gehieneko zenbatekoa.
4.–Eskabideak aurkezteko epea eta tokia.
Eskabideak aurkezteko epea 2016ko abuztuaren 29tik irailaren 9ra bitartekoa izanen da (biak barne). Eskaerak behar bezala betetako eskabidea aurkeztuta eginen dira, Eguesibarko Udaleko erregistro orokorrean, Oinarrizko Gizarte Zerbitzuan baitago, jendea hartzeko ordutegian, 8:30etik 14:30era, edo indarrean den araudiak legez onartutako bitartekoren bat erabiliz. Eskaerak eginen dira deialdi honi erantsitako eredua erabiliz, eta eskatzaileak sinatu beharko du.
Egiaztatuko da eskabideko atalak behar bezala beteta dauden eta erantsitako agiriak aurkeztu beharrekoak diren.
Eskaerak ez baditu betetzen deialdian ezarritako betekizunak, interesdunari eskatuko zaio gehienez ere hamar eguneko epe luzaezinean zuzen dezala, eta ohartaraziko zaio hala egin ezean eskaera bertan behera utzi duela ulertuko dela. Betiere aitzinetik ebazpena emanen da, Herri Administrazioen Araubide Juridikoari eta Administrazio Prozedura Erkideari buruzko Legearen 71. artikuluak aurreikusiarekin bat.
Deialdiaren eredua interesdunen eskura egonen da udal bulegoetan eta Eguesibarko Udalaren web-orrian (www.valledeegues.com).
Sarrigurenen, 2016ko ekainaren 7an.–Alkatea, Alfonso Etxeberria Goñi.
Iragarkiaren kodea: L1607269