118. ALDIZKARIA - 2016ko ekainaren 20a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

TAFALLA

Udal Erregelamendua, hizkera ez-sexistaren erabilera eta emakumeak eta gizonezkoak ikusarazteko xedea duten estatistika eta azterlanen egokitzapena arautzen dituena. Hasierako onespena

Tafallako Udalak, 2016ko maiatzaren 31n egin osoko bilkuran, hasiera batean onetsi zuen Udal Erregelamendua, hizkera ez-sexistaren erabilera eta emakumeak eta gizonezkoak ikusarazteko xedea duten estatistika eta azterlanen egokitzapena arautzen dituena.

Nafarroako Toki Administrazioari buruzko uztailaren 2ko 6/1990 Foru Legearen 325.1 artikuluan xedatuari jarraikiz, onetsitako erregelamendua jendaurrean egonen da hogeita hamar egun baliodunean, iragarki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta biharamunetik hasita, interesdunek espedientea aztertu eta erreklamazio, kexa edo oharrak aurkez ditzaten.

Jendaurreko epea alegaziorik gabe iragaten bada, erregelamendua behin betikoz onetsirik geldituko da, eta haren testua osorik emanen da argitara Nafarroako Aldizkari Ofizialean.

Tafallan, 2016ko ekainaren 9an.–Alkatea, Arturo Goldaracena Asa.

Iragarkiaren kodea: L1607253