118. ALDIZKARIA - 2016ko ekainaren 20a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

OTEITZA

Aldaketa, Oteitzako Udal Planeko UO-6 exekuzio unitatearen mugaketan, bi unitatetan banatzeko. Hasierako onespena

Udaleko alkate udalburuak, Alkatetzaren 2016ko ekainaren 8ko ebazpenaren bidez, hasiera batean onetsi zuen aldaketa Oteitzako HAPOko UO-6 exekuzio unitatearen mugaketan, bi unitatetan banatzeko.

Lurraldearen Antolamenduari eta Hirigintzari buruzko 35/2002 Foru Legearen 76. artikuluan eta arlo horretan indarrean diren gainerako xedapenetan ezarritakoari jarraituz, espedientea jendaurrean egonen da hogei egun baliodunean, Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta biharamunetik hasita.

Proiektua Udalaren bulegoetan aztertzen ahalko da, eta bertan aurkeztuko dira egokitzat jotzen diren alegazioak.

Oteitzan, 2016ko ekainaren 8an.–Alkate udalburua, Tirso Salvatierra Martínez de Eulate.

Iragarkiaren kodea: L1607286