118. ALDIZKARIA - 2016ko ekainaren 20a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

OLAZTI

Herrilurretako aprobetxamenduaren esleipena

Honen bidez aditzera ematen da Olaztiko Udalak, 2016ko ekainaren 7an bigarren alkateordeak emandako ebazpenaren bidez, Olaztiko herrilurretako baratzeetako laborantzaren eta belar-soroen aprobetxamenduak esleitzeari buruzko erabakia hartu duela, herritarrendako zuzeneko esleipenaren bidezko aprobetxamendu motan; hona hemen:

Ikusirik Udal honetako herrilurretako baratzeetako laborantzaren eta belar-soroen aprobetxamenduak esleitzeko beste deialdi publiko bat egin behar dela.

Kontuan hartuz Olaztiko herrilurretako aprobetxamenduak arautzen dituen udal ordenantzaren 48. artikuluan eta ondorengoetan xedatua, bidezko da aipatutako aprobetxamenduen deialdia egitea eta epe bat ematea, aipatu ordenantzan ezarritako beharkizun eta baldintzak betetzen dituzten bizilagunek eskabideak aurkez ditzaten.

Aintzat hartuz Nafarroako Toki Entitateetako Ondasunen gaineko Erregelamenduaren 180. artikulua eta ondorengoak, urriaren 18ko 280/1990 Foru Dekretuaren bidez onetsi baitzen.

Ikusirik Nafarroako Toki Administrazioari buruzko uztailaren 2ko 6/1990 Foru Legearen 8.2 eta 29. artikuluetan, Toki Araubidearen Oinarriak arautzen dituen apirilaren 2ko 7/1985 Legearen 47.2.i) artikuluari dagokionez, xedatua,

EBATZI DUT:

1. Espedientea abiaraztea, Olaztiko herrilurretako baratzeetako laborantzaren eta belar-soroen aprobetxamenduak esleitzeko, herritarren arteko zuzeneko esleipenaren bidez.

2. Deialdi publikoa irekitzea, hamabost egun balioduneko epea emanda, iragarki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta biharamunetik kontatzen hasita, Olaztiko herrilurretako aprobetxamenduak arautzen dituen udal ordenantzan ezarritako beharkizun eta baldintzak betetzen dituzten bizilagunek epe horretan eskabidea aurkezten dezaten, eskatzen den dokumentazioarekin batera, aipatu ordenantzaren 16.1 eta 17. artikuluei jarraikiz.

3. Ebazpen honen berri ematea Udalaren Osoko Bilkurari, egiten den hurrengo bilkuran, hark berrets dezan.

4. Ebazpen hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratzea eta Udalaren ediktu oholean nahiz ohiko tokietan paratzea, interesdunek eskabidea aurkez dezaten.

5. Alkatetzari, edo legez haren ordezkoa denari, baimena ematea erabaki hau aplikatzeko eta garatzeko behar diren ebazpenak eman ditzan.

Olaztin, 2016ko ekainaren 7an.–Ordezko alkatea, Ibai Barandiaran Albiztur.

Iragarkiaren kodea: L1607237