1. NAFARROAKO FORU KOMUNITATEA
1.4. DIRU-LAGUNTZAK, LAGUNTZAK ETA BEKAK
Laburpena, Politika Ekonomiko eta Enpresarialaren eta Lanaren zuzendari nagusiaren ekainaren 3ko 677/2016 Ebazpenarena. Ebazpen horren bidez kluster, prekluster eta enpresei elkarlanerako proiektuen gastuetarako diru-laguntzak emateko deialdia onesten da.
Diru-laguntzei buruzko azaroaren 17ko 38/2003 Lege Orokorraren 17.3.b eta 2.8.a artikuluetan aurreikusitakoari jarraituz, argitara ematen da deialdiaren laburpena; horren testu osoa Diru-laguntzen Datu Base Nazionalean kontsulta daiteke (http://www.pap.minhap.gob.es/bdnstrans/GE/eu/index): BDNS (identifikazioa): 308754.
Oinarri arautzaileak:
http://www.navarra.es/home_es/Servicios/ficha/6290/Subvencion-de-gastos-en-proyectos-colaborativos-de-2016-a-clusteres-preclusteres-agrupaciones-de-empresas-y-empresas.
Zenbatekoa: 225.000 euro.
Eskaerak aurkezteko epea: Deialdia onesten duen ebazpena eta laburpen hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta biharamunetik 2016ko irailaren 1era arte.
Eskaera zerbitzuen katalogoko fitxaren bidez tramitatuko da, Nafarroako Gobernuaren atarian (www.nafarroa.eus).
Iruñean, 2016ko ekainaren 3an.–Politika Ekonomiko eta Enpresarialaren eta Lanaren zuzendari nagusia, Izaskun Goñi Razquin.
Iragarkiaren kodea: F1607358