2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA
2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK
NOAIN (ELORTZIBAR)
Udalaren 2015eko ekitaldiko aurrekontu luzatuko aldaketen espedienteak. Behin betiko onespena
Noain Elortzibarko Udalak, 2016ko maiatzaren 10ean egin osoko bilkuran, hasiera batean onetsi zuen udalaren 2015eko ekitaldiko aurrekontu luzatuan aldaketak egiteko espedientea.
Erabaki hori 2016ko 99. Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu zen, maiatzaren 24an.
Legez ezarritako epea iragan denez inork haren kontra erreklamaziorik eta/edo alegaziorik aurkeztu gabe, behin betiko onetsi da.
1. espedientea.–Kreditua, 3.630,00 eurokoa, gastuetako 6. kapituluko ("Inbertsio errealak") kontu-sail bateko diru-sarreren bidez sortua, eta diru-sarreretako 7. kapituluko ("Kapital transferentziak") kontu-sail batetik 3.630,00 euro aterata finantzatua.
Noain Elortzibarren, 2016ko ekainaren 9an.–Alkate udalburua, José Ignacio Erro Lacunza.
Iragarkiaren kodea: L1607258