118. ALDIZKARIA - 2016ko ekainaren 20a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

MENDABIA

Ebazpena, 2016ko ekainaren 9koa.
Alkatetza beste baten esku uztea

María Josefa Verano Elvira, Mendabiako Udaleko alkatea (Nafarroa).

2016ko ekainaren 10etik 15era udalerritik kanpo egongo naizenez, Toki Araubidearen Oinarriak arautzen dituen apirilaren 2ko 7/1985 Legearen 23.3 artikuluari eta Toki Entitateen Antolaketaren, Funtzionamenduaren eta Araubide Juridikoaren gaineko Erregelamenduaren 47. artikuluari eta horrekin bat datozenei jarraituz,

EBATZI DUT:

1. Alkatetzaren eskumenak eta eginkizunak Udaleko alkateorde Rafael Felones Morrásen esku uztea, 2016ko ekainaren 10etik 15era bitartean.

2. Eskuordetza hau alkateordeari jakinaraztea, behar diren ondorioak izan ditzan.

3. Eskuordetza honek 2016ko ekainaren 10etik aitzina izanen ditu ondorioak, eta Nafarroako Aldizkari Ofizialean eta Udalaren iragarki oholean argitaratu beharko da.

Mendabian, 2016ko ekainaren 9an.–Alkatea, María Josefa Verano Elvira.

Iragarkiaren kodea: L1607276