2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA
2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK
ITZALTZU
2016ko ekitaldiko aurrekontua. Behin betiko onespena
Itzaltzuko Udalak, 2016ko apirilaren 9an egin bilkuran, erabaki zuen hasiera batean onestea 2016ko ekitaldiko aurrekontu orokor eta bakarra, eta hura betearazteko oinarriak.
Iragarkia 2016ko 79. Nafarroako Aldizkari Ofizialean, apirilaren 26an, argitaratu ondoan, jendaurrean egoteko aldia iraganda, Itzaltzuko Udalak, 2016ko ekainaren 4an egin bilkuran, erabaki zuen behin betiko onestea 2016ko aurrekontu orokor eta bakarra, eta hura betearazteko oinarriak. Hona hemen laburpena:
SARRERAK:
1. kapitulua.–Zuzeneko zergak: 8.500,00 euro.
2. kapitulua.–Zeharkako zergak: 1.000,00 euro.
3. kapitulua.–Tasak, prezio publikoak eta bertzelako diru-sarrerak: 8.930,00 euro.
4. kapitulua.–Transferentzia arruntak: 25.531,00 euro.
5. kapitulua.–Ondareko diru-sarrerak: 3.130,00 euro.
7. kapitulua.–Kapital transferentziak eta bestelako diru-sarrerak: 19.744,20 euro.
Guztira: 66.385,20 euro.
GASTUAK:
1. kapitulua.–Langileria gastuak: 5.216,00 euro.
2. kapitulua.–Ondasun arruntetako eta zerbitzuetako gastuak: 20.764,66 euro.
4. kapitulua.–Transferentzia arruntak: 19.600,00 euro.
6. kapitulua.–Inbertsio errealak: 19.744,20 euro.
Guztira: 65.324,86 euro.
Argitara ematen da orok jakin dezan eta ondorioak izan ditzan, Nafarroako Toki Administrazioari buruzko uztailaren 2ko 6/1990 Foru Legearen 276. artikuluan eta Nafarroako Toki Ogasunei buruzko martxoaren 10eko 2/1995 Foru Legearen 202. artikuluan xedatua bete beharrez.
Itzaltzun, 2016ko ekainaren 7an.–Alkate udalurua, Xabier San José Domínguez.
Iragarkiaren kodea: L1607218