2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA
2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK
LIZARRA
Laburpena, gizarte ekintzako jarduerak gauzatzen dituzten elkarteendako diru-laguntzak emateko 2016ko deialdiarena
Oharra: Testu osoa Diru-laguntzen Datu Base Nazionalean kontsulta daiteke (http://www.pap.minhap.gob.es/bdnstrans/index). BDNS (Identifikazioa): 308827.
Laburpena, gizarte ekintzako jarduerak gauzatzen dituzten irabazi asmorik gabeko entitate eta elkarteendako diru-laguntzak emateko 2016ko deialdiarena
Oinarri arautzaileak, gizarte ekintzako jarduerak gauzatzen dituzten irabazi asmorik gabeko entitate eta elkarteendako diru-laguntzak emateko 2016an.
Deialdi honen xedea da diruz laguntzea gizarte ekintzaren arloan herritarren ongizate soziala bultzatzeko jarduera puntualak garatzen dituzten proiektuak. Ekintza edo jarduerak Gizarte Zerbitzuen esku hartzeko eremuari dagozkionak izanen dira, eta, hain zuzen, arlo hauetakoak: prebentzioa, asistentzia, gizarteratze-lana, eta herritarren parte-hartzearen sustapena eta sentsibilizazioa.
Diru-laguntza eska dezakete irabazi asmorik gabeko entitateek, baldin eta jarduerak Lizarran egin eta egoitza edo helbidea bertan badute.
Eskabideak aurkezteko 20 eguneko epea izanen da, deialdi hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratzen denetik hasita.
Lizarran, 2016ko ekainaren 10ean.–Alkate udalburua, Koldo Leoz Garciandia.
Iragarkiaren kodea: L1607309