118. ALDIZKARIA - 2016ko ekainaren 20a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

LIZARRA

Hirigintzako Udal Planeko U.E.3 exekuzio unitateko Konpentsazio Batzordearen Estatutuen proiektua (Oncineda)
Hasierako onespena

Lizarrako Udalaren Gobernu Batzarrak, 2016ko maiatzaren 19an egindako bilkura arruntean, erabaki zuen hasiera batez onestea Hirigintzako Udal Planeko U.E.3 unitateko Konpentsazio Batzordearen Estatutuen proiektua, unitate horretako Konpentsazio Batzordeak aurkeztua.

Espedientea interesdunen eskura dago Udaleko Hirigintza Bulegoan eta, Lurraldearen Antolamenduari eta Hirigintzari buruzko abenduaren 20ko 35/2002 Foru Legearen 161 eta 76. artikuluei jarraikiz, jendaurrean egonen da hogei egunean, iragarki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta biharamunetik hasita, azter dadin eta bidezko alegazioak aurkez daitezen. Administrazio bidean behin betikoa ez denez, haren kontra ez da errekurtsorik paratzen ahal, tramite egintza bat baita, Araubide Juridikoari eta Administrazio Prozedura Erkideari buruzko azaroaren 26ko 30/1992 Legearen 107.1 artikuluaren bukaerak erraten duenagatik ere.

Jendaurrean dagoen bitartean alegaziorik aurkezten ez bada, espedientea organo eskudunari igorriko zaio behin betiko onets dezan.

Lizarran, 2016ko ekainaren 8an.–Alkatea, Koldo Leoz Garciandia.

Iragarkiaren kodea: L1607289