118. ALDIZKARIA - 2016ko ekainaren 20a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

OLTZA ZENDEA

Eskumena aldi baterako bereganatzea

Oltza Zendeako Udaleko alkateak ebazpena eman zuen 2016ko maiatzaren 20an. Hona testu osoa:

Maiatzaren 20ko 183/2016 Ebazpena, Oltza Zendeako Udaleko alkateak emana.

Honen bidez eraikuntzako eta lurzoruaren erabileretako esku-hartze eskumena aldi baterako bereganatuko ditu Lizasoaingo Kontzejuak, Lizasoaingo 8. poligonoko 253. lurzatiko eraikuntza garbitzeko eta sasiak eta hondakinak kentzeko obren lizentziaren espedientea ezagutzeko eta ebazteko. Reyes Latienda Martinezek sustatu du.

Oltza Zendeako Udaleko alkate udalburu Moisés Garjon Villanuevak.

Ikusirik Alkatetzaren 2015eko ekainaren 16ko 157/2015 Ebazpena, ebatzi zen M.ª Reyes Latienda Martinez zinegotziaren esku utziko zirela honako eskudantzia hauek: “Lizentziak ematea eta Oltzako Zendeako Kontzejuek obra lizentziak emateko aldeko edo kontrako txostenak ematea, salbu lege sektorialek Osoko Bilkurari edo Tokiko Gobernu Batzordeari berariaz egozten badie. Eskuordetzak bere baitan biltzen ditu bai zuzendaritza eta kudeaketako ahalmenak, bai eta hirugarrenengan eragina duten egintza administratiboen bitartez ebazteko ahalmena ere”.

Ikusirik Reyes Latienda Martínezek obren lizentzia eskatu duela Lizasoaingo 8. poligonoko 253. lurzatiko eraikuntza garbitzeko eta sasiak eta hondakinak kentzeko.

Ikusirik badirela inguruabarrak zeinengatik komeni baiten eraikuntzako eta lurzoruaren erabileretako esku-hartze eskumena aldi baterako uztea beste baten eskuetan, obren lizentziaren espedientea ezagutzeko eta ebazteko.

Aintzat harturik lehen xedatutakoa eta indarreko antolamendu juridikoak ematen dizkidan ahalmenak erabiliz eta bat etorririk Herri Administrazioen Araubide Juridikoari eta Administrazio Prozedura Erkideari buruzko Legearen 14. artikuluarekin eta Antolaketaren eta Funtzionamenduaren gaineko Erregelamenduaren 116. artikuluarekin,

EBATZI DUT:

Lehena.–Eraikuntzako eta lurzoruaren erabileretako esku-hartze eskumena aldi baterako bereganatzea Lizasoaingo Kontzejuak, Lizasoaingo 8. poligonoko 253. lurzatiko eraikuntza garbitzeko eta sasiak eta hondakinak kentzeko obren lizentziaren espedientea ezagutzeko eta ebazteko. Reyes Latienda Martinezek sustatu du.

Bigarrena.–Ebazpen hau interesdunari jakinaraztea, ohartaraziz honen kontra ezin dela inolako errekurtsorik jarri, baina aurkara daitekeela prozeduraren ebazpenaren kontra jartzen den –hala bada– errekurtsoaren bidez.

Hirugarrena.–Ebazpen hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean eta Udalaren iragarki oholean argitara dadila agintzea.

Laugarrena.–Udaleko osoko bilkurari ebazpen honen berri ematea, egiten den lehenbiziko bilkura arruntean.

Jakinarazten da orok jakin dezan eta behar diren ondorioak izan ditzan. Ebazpen hau tramiteko egintza denez, ezin zaio errekurtsorik jarri bereizirik, salbu Herri Administrazioen Araubide Juridikoari eta Administrazio Prozedura Erkideari buruzko azaroaren 26ko 30/1992 Legearen 107.1 artikuluan aurreikusitako kasuetan.

Oltza Zendean, 2016ko maiatzaren 23an.–Alkatea, Moisés Garjon Villanueva.

Iragarkiaren kodea: L1606392