118. ALDIZKARIA - 2016ko ekainaren 20a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

BUÑUEL

Jarduera sailkaturako udal lizentzia aldatzeko eskaera

Ingurumena Babesteko Esku-hartzeari buruzko martxoaren 22ko 4/2005 Foru Legea garatzen duen Erregelamenduaren 68. artikuluan xedatua bete dadin, aditzera ematen da Udal honetako bulegoetan jendaurrean egonen dela hamabost egunean, iragarki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta biharamunetik hasita, ondotik zehazten den espedientea, jarduerak ukituak gertatzen direnek epe horretan bidezko alegazio eta oharrak egin ditzaten.

Jarduera: produktu izoztuen eta lehorren biltegiaren lizentzia aldatzea. Sustatzailea: Congelados Ariza, SL. Kokalekua: industrialdea, B karrika, 4 (katastroko erref.: 2/920). Udalerria: Buñuel (Nafarroa).

Buñuelen, 2016ko ekainaren 8an.–Jarduneko alkatea, Santiago Chueca Morales.

Iragarkiaren kodea: L1607238