2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA
2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK
BERRIOBEITI
Aldaketa xehakatua eta aldaketa puntuala, Berriobeitiko Udal Planeko eta Artikako “Mogotes” sektoreko Plan Partzialeko araudiaren zenbait artikulutan. Hasierako onespena
Berriobeitiko Udalak, 2016ko ekainaren 7an egin bilkuran, erabaki zuen hasiera batean onestea aldaketa xehakatua eta aldaketa puntuala, Berriobeitiko Udal Planeko eta Artikako “Mogotes” sektoreko Plan Partzialeko araudiaren zenbait artikulutan.
Lurraldearen Antolamenduari eta Hirigintzari buruzko abenduaren 20ko 35/2002 Foru Legearen 74.1.a) artikuluan xedatua aplikatuz, espedientea hilabetez egonen da jendaurrean, iragarki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratzen denetik hasita; epe horretan, interesdunek eskura izanen dute espedientea Udalaren bulegoetan, egokiak iruditzen zaizkien alegazioak aurkez ditzaten.
Berriobeitin, 2016ko ekainaren 10ean.–Alkatea, Juan María Albizu Andueza.
Iragarkiaren kodea: L1607332