2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA
2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK
BERBINTZANA
Alkatetzaren eginkizunetarako ordeztea
Toki Entitateen Antolaketaren, Funtzionamenduaren eta Araubide Juridikoaren gaineko Erregelamenduaren 47. artikuluan eta ondokoetan xedatzen da alkateordeei dagokiela alkatea ordeztea haren eginkizun guztietan, izendapenaren ordenaren arabera, hura Udaletik kanpo dagoenean, eta ahalmenak beste baten eskuetan uztea espresuki egin behar dela horretarako.
Aipatu legeriak emandako eskudantziak erabiliz,
EBATZI DUT:
1. Ignacio Fernández de Esteban zinegotzia nire ordezkoa izanen da, alkatearen eginkizun guztietan, 2016ko maiatzaren 24tik 27ra bitartean, biak barne, Berbintzanako udalerritik kanpo nagoen bitartean.
2. Honako hau Ignacio Fernández De Estebani jakinaraztea eta Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitara dadila agintzea.
3. Osoko Bilkurari ebazpen honen berri ematea, egiten den lehen bilkura arruntean.
Berbintzanan, 2016ko maiatzaren 23an.–Alkatea, José Hilario Chocarro Martín.
Iragarkiaren kodea: L1606568