118. ALDIZKARIA - 2016ko ekainaren 20a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

ARTZIBAR

1/2016 aldaketa aurrekontuan. Behin betiko onespena

2016ko 84. Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu zen, maiatzaren 3an, 2016ko aurrekontuan 1. aldaketa egiteko erabakiaren hasierako onespena. Jendaurreko epean inork alegaziorik aurkeztu ez duenez, aurrekontuan egin den aldaketa hori behin betiko onetsi eta argitara ematen da, behar diren ondorioak izan ditzan; hori guztia, irailaren 21eko 270/1998 Foru Dekretuaren 33. artikuluan xedatuari jarraikiz (haren bidez garatu zen Nafarroako Toki Ogasunei buruzko martxoaren 10eko 2/1995 Foru Legea, aurrekontuen eta gastu publikoaren alorretan).

GASTUAK:

1. kapitulua: 10.500 euro.

2. kapitulua: 1.000 euro.

6. kapitulua: 11.707 euro.

Guztira: 23.207 euro.

SARRERAK:

7. kapitulua: 2.997 euro.

8. kapitulua: 20.210 euro.

Guztira: 23.207 euro.

Artzibarren, 2016ko maiatzaren 24an.–Alkatea, Carlos Oroz Torrea.

Iragarkiaren kodea: L1606411