118. ALDIZKARIA - 2016ko ekainaren 20a

1. NAFARROAKO FORU KOMUNITATEA

1.4. DIRU-LAGUNTZAK, LAGUNTZAK ETA BEKAK

138/2016 FORU AGINDUA, maiatzaren 3koa, Landa Garapeneko, Ingurumeneko eta Toki Administrazioko kontseilariak emana, apirilaren 1eko 104/2016 Foru Agindua aldatzeko prozedura hasten duena. Haren bidez, araubide orokorra ezartzen da Nekazaritza, ingurumen eta klimaren laguntzak (10. neurria) eta nekazaritza ekologikoarena (11. neurria) eman, kudeatu eta kontrolatzeko Nafarroako Landa Garapenerako 2014-2020 Programaren barrenean.

Nafarroak, bere foru araubideari esker, eskumen osoa du nekazaritza eta abeltzaintza gaietan, ekonomiaren antolamendu orokorrarekin bat, Nafarroako Foru Eraentza Berrezarri eta Hobetzeari buruzko abuztuaren 10eko 13/1982 Lege Organikoaren 50.1.a) artikuluak ezartzen duenez.

2016ko 77. Nafarroako Aldizkari Ofizialean, apirilaren 22an, Landa Garapeneko, Ingurumeneko eta Toki Administrazioko kontseilariaren apirilaren 1eko 104/2016 Foru Agindua argitaratu zen, araubide orokorra ezartzen duena Nekazaritza, ingurumen eta klimaren laguntzak (10. neurria) eta nekazaritza ekologikoarena (11. neurria) eman, kudeatu eta kontrolatzeko. Laguntza horiek Nafarroako Landa Garapenerako 2014-2020 Programaren barrenean daude.

Bidezko da 104/2016 Foru Agindua aldatzea, 2016ko kanpainarako eta hurrengoetarako irizpideen puntuazio baremoak ezartzeko, hainbat eragiketa eta neurri hautatzearren.

Horrenbestez, eta Nafarroako Gobernuari eta Lehendakariari buruzko abenduaren 3ko 14/2004 Foru Legearen 59. artikuluak xedatzen duenarekin bat,

AGINDU DUT:

1. Landa Garapeneko, Ingurumeneko eta Toki Administrazioko kontseilariaren apirilaren 1eko 104/2016 Foru Agindua aldatzea. Horren bidez, araubide orokorra ezartzen da Nekazaritza, ingurumen eta klimaren laguntzak (10. neurria) eta nekazaritza ekologikoarena (11. neurria) eman, kudeatu eta kontrolatzeko Nafarroako Foru Komunitatean. Laguntza horiek Nafarroako Foru Komunitateko Landa Garapenerako 2014-2020 Programaren barrenean daude.

2. Nekazaritza Zerbitzua izendatzea, Idazkaritza Tekniko Nagusiarekin batera, hura prestatu eta tramitatzeaz arduratuko den organo gisa.

3. Foru agindu hau Nekazaritza Zerbitzuari eta Departamentuko Idazkaritza Tekniko Nagusiko Araubide Juridikoaren Atalari igortzea, behar diren ondorioak izan ditzan.

Iruñean, 2016ko maiatzaren 3an.–Landa Garapeneko, Ingurumeneko eta Toki Administrazioko kontseilaria, Isabel Elizalde Arretxea.

Iragarkiaren kodea: F1605759