117. ALDIZKARIA - 2016ko ekainaren 17a

1. NAFARROAKO FORU KOMUNITATEA

1.2. AGINTARIAK ETA LANGILEAK

1.2.2. Oposizioak eta lehiaketak. Lan publikoaren eskaintza

LEHENDAKARITZAKO, FUNTZIO PUBLIKOKO, BARNEKO ETA JUSTIZIAKO DEPARTAMENTUA. Iragarkia. Gora jotzeko errekurtsoa, suhiltzaile izateko deialdiko lehendabiziko ariketaren behin betiko emaitzen kontrakoa.

Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioaren eta haren erakunde autonomoen zerbitzuko suhiltzaile izateko 30 lanpostu oposizio bidez betetzeko deialdia Funtzio Publikoko zuzendari nagusiaren maiatzaren 18ko 1152/2015 Ebazpenaren bitartez (2015eko 109. Nafarroako Aldizkari Ofiziala, ekainaren 8koa) onetsi zen eta Funtzio Publikoko zuzendari nagusiaren urriaren 5eko 2404/2015 Ebazpenaren bidez aldatu zen (2015eko 206. Nafarroako Aldizkari Ofiziala, urriaren 16ekoa).

Ignacio Eguíllor Romero, Ricardo Guerra Azkona, Pascal Martínez Fernández, Urtzi Azkona Irurtzun eta Eduardo Prieto García jaunek gora jotzeko errekurtso bana jarri dute Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioaren eta haren erakunde autonomoen zerbitzuko suhiltzaile izateko 30 lanpostu oposizio bidez betetzeko deialdiko lehendabiziko ariketaren behin betiko emaitzen kontra. Deialdia Funtzio Publikoko zuzendari nagusiaren maiatzaren 18ko 1152/2015 Ebazpenaren bidez onetsi zen eta Funtzio Publikoko zuzendari nagusiaren urriaren 5eko 2404/2015 Ebazpenaren bidez aldatu zen; hortaz, Herri Administrazioen Araubide Juridikoari eta Administrazio Prozedura Erkideari buruzko azaroaren 26ko 30/1992 Legearen 59. eta 112. artikuluei jarraituz, aditzera ematen zaie interesdun guztiei, iragarki hau argitaratu eta biharamunetik gehienez ere hamar egun balioduneko epean alegazioak egin ditzaten, Erregistro Orokorrean aurkeztuz (Nafarroako Jauregia, Karlos III.aren etorbidea, 2, Iruña), edo, bestela, Herri Administrazioen Araubide Juridikoari eta Administrazio Prozedura Erkideari buruzko azaroaren 26ko 30/1992 Legearen 38. artikuluan adierazitako edozein bide erabiliz.

Aurkeztutako errekurtsoen kopia interesdunen eskura dago Funtzio Publikoko Zuzendaritza Nagusiko Araubide Juridikoaren Atalean (Karlos III.aren etorbidea, 2-2. solairua, Iruña).

Iruñean, 2016ko ekainaren 6an.–Funtzio Publikoko zuzendari nagusia, Amaia Goñi Lacabe.

Iragarkiaren kodea: F1607087