1. NAFARROAKO FORU KOMUNITATEA
1.2. AGINTARIAK ETA LANGILEAK
1.2.1. Kargu-uzteak, izendapenak eta bestelako egoerak
336/2016 EBAZPENA, ekainaren 3koa, Nafarroako Zerga Ogasuneko zuzendari kudeatzaileak emana, Miren Balda Igoa andrea Nafarroako Zerga Ogasuneko Ikuskapen Jarduketak Koordinatzeko 1. Unitate Administratiboko buru izendatzen duena bitarte baterako.
Nafarroako Administrazio Publikoen Zerbitzuko Langileen Estatutuaren Testu Bategina onetsi zuen abuztuaren 30eko 251/1993 Legegintzako Foru Dekretuaren hirugarren xedapen gehigarriko bigarren zenbakiak ezartzen du bulegoburutzak eta atalburutzak bitarte baterako bete daitezkeela, organo eskudunak egindako izendapenaren bidez; burutza horiek betetzen dituztenek nahitaez Foru Komunitateko Administrazioko funtzionarioak edo hari atxikiak izan beharko dute.
Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioari buruzko abenduaren 3ko 15/2004 Foru Legean ezarritakoaren arabera, eta Nafarroako Zerga Ogasuna erakunde autonomoaren estatutu berriak onesten dituen abuztuaren 28ko 135/2015 Foru Dekretuaren bidez eskuratu ditudan ahalmenekin bat,
EBATZI DUT:
1. Miren Balda Igoa andrea, Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioko eta haren erakunde autonomoetako funtzionarioa, Nafarroako Zerga Ogasuneko Ikuskapen Jarduketak Koordinatzeko 1. Unitate Administratiboko buru izendatzea bitarte baterako.
2. Ebazpen hau interesdunari, Ikuskapen Zerbitzuari, Ikuskapen Jarduketak Koordinatzeko 1. Unitate Administratiboari eta Funtzio Publikoko Zuzendaritza Nagusiari jakinaraztea.
3. Ebazpen hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratzea, orok jakin dezan.
Iruñean, 2016ko ekainaren 3an.–Nafarroako Zerga Ogasuneko zuzendari kudeatzailea, Luis Esain Equiza.
Iragarkiaren kodea: F1607052