2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA
2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK
MONCAYOKO UR MANKOMUNITATEA
Aldaketa puntuala 2016ko plantilla organikoan.
Hasierako onespena
Moncayoko Ur Mankomunitateko Zuzendaritza Kontseiluak, 2016ko ekainaren 2an egin bilkuran, hasiera batean onetsi zuen aldaketa puntuala Mankomunitatearen 2016ko plantilla organikoan, entitatearen arduradun lanpostuetan lanpostuko lansari osagarria ezarri baitu.
Nafarroako Toki Administrazioari buruzko uztailaren 2ko 6/1990 Foru Legearen 271. artikuluak 236.ari dagokionez xedatuari jarraikiz, onetsitako plantilla Idazkaritzan egonen da ikusgai hamabortz egun baliodunean, iragarki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta biharamunetik hasita, bizilagun edo interesdunek espedientea azter dezaten eta egokiak iruditzen zaizkien erreklamazioak aurkez ditzaten.
Corellan, 2016ko ekainaren 7an.–Mankomunitateko burua, Mariano Herrero Ibáñez.
Iragarkiaren kodea: L1607202