117. ALDIZKARIA - 2016ko ekainaren 17a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

MONCAYOKO UR MANKOMUNITATEA

2. eta 6. arteko aldaketak 2016ko aurrekontuan.
Hasierako onespena

Moncayoko Ur Mankomunitateko Zuzendaritza Kontseiluak, 2016ko ekainaren 2an egin bilkuran, hasiera batean onetsi zituen entitatearen 2016rako aurrekontuko 2. eta 6. arteko aldaketak.

Onetsitako espedientea jendaurrean egonen da hamabost egun baliodunean, iragarki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta biharamunetik hasita, interesdunek aztertu eta egokiak iruditzen zaizkien erreklamazioak, kexak edo oharrak aurkez ditzaten; hori guztia, Nafarroako Toki Ogasunei buruzko martxoaren 10eko 2/1995 Foru Legearen 214 eta 202. artikuluak aurrekontuen eta gastu publikoaren alorretan garatzen dituen irailaren 21eko 270/1998 Foru Dekretuaren 33. artikuluan xedatuari jarraikiz.

Corellan, 2016ko ekainaren 7an.–Mankomunitateko burua, Mariano Herrero Ibáñez.

Iragarkiaren kodea: L1607201