2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA
2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK
IRUÑA
Xehetasun azterlana, Urederra Errekaren kaleko 15ean igogailua paratzeko. Behin betiko onespena
Iruñeko Udalak, 2016ko ekainaren 2an egin osoko bilkuran, honako erabaki hau hartu zuen:
PLE 02-JUN-16 (3/CU).
“Urederra Errekaren kaleko 15ean igogailua paratzeko hasierako onespena (JOB, 2015-11-17koa (5/UV) argitaraturik 2016ko 10. Nafarroako Aldizkari Ofizialean (urtarrilaren 18an), jendaurreko epea iragan da; ikusirik Uxue Garcés Aranazek, Ángel Garcés Jurío ordezkatuz, 2015eko abenduaren 1ean aurkeztutako alegazioa eta erantsitako agiriak, 2016ko otsailaren 4an aurkeztuak; ikusirik Alberto Valls Blascok 2016ko apirilaren 20an aurkeztutako txostena, eta Hirigintza Gerentziako arkitektoaren 2016ko maiatzaren 19ko txostenarekin bat; ERABAKI DA:
1. Alegazioen txostena onestea, non partez baiesten baita Uxue Garcés Aranazek, Ángel Garcés Jurío ordezkatuz, aurkeztutako alegazioa.
2. Behin betiko onestea Urederra Errekaren kaleko 15ean igogailua paratzeko xehetasun azterlanaren testu bategina, Alberto Valls Blascok sustatua Urederra Errekaren kaleko 15eko jabeen elkartearen izenean, tramiterako aurkeztua 2016ko apirilaren 20an.
3. Erabaki hau, onetsitako xehetasun azterlanaren ale batekin batera, igortzea Nafarroako Gobernuko Landa Garapeneko, Ingurumeneko eta Toki Administrazioko Departamentuko Ingurumeneko eta Lurraldearen Antolamenduko Zuzendaritza Nagusiari eta ukituei, eta Nafarroako Aldizkari Ofizialean eta Udalaren iragarki oholean argitaratzea.”
Ebazpen honen kontra errekurtso hauetako bat aurkez daiteke, hautara:
–Administrazioarekiko auzi-errekurtsoa, Nafarroako Justizia Auzitegi Nagusiko Administrazioarekiko Auzien Salari zuzendua, bi hilabeteko epean, ebazpen hau jakinarazi eta biharamunetik hasita; edo bestela,
–Gora jotzeko errekurtsoa, Nafarroako Administrazio Auzitegiari zuzendua, hilabeteko epean, ebazpen hau jakinarazten denetik hasita.
Iruñean, 2016ko ekainaren 7an.–Alkatea, Joseba Asiron Saez.
ERANSKINA
Xehetasun azterlana, Urederra Errekaren kalean igogailua paratzeko(PDF).
Iragarkiaren kodea: L1607277