117. ALDIZKARIA - 2016ko ekainaren 17a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

ETXALAR

Udalbiltza partzuergoari atxikitzea
eta estatutuekin bat egitea

2016ko ekainaren 9an Osoko Bilkurak egindako bileran, ondoan dagoen erabakia onetsi zen, besteak beste:

1. Udalbiltza Partzuergoarekin bat egiteko espedientea abiatzea, bere estatutuak onartzea eta bertan sartzeko eskaera luzatzea.

2. Udalbiltza partzuergoaren estatutuak eta espedientea hamabortz egunetako epean jendaurrean edukitzea, aldez aurretik iragarki oholean eta Nafarroako Aldizkari Ofizialean iragarkia jarrita.

Etxalarren, 2016ko ekainaren 10ean.–Alkatea, Miguel María Irigoien Sanzberro.

Iragarkiaren kodea: L1607281