117. ALDIZKARIA - 2016ko ekainaren 17a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

ETXALAR

Oihan enkantea

Etxalarko Udalak, behar bezala baimenduta, enkante publikoa eginen du, gutun-azal itxien prozedura erabiliz, honako oihan aprobetxamendu hau saltzeko:

–1. lotea: Gorospil-Baxtan Borda alderdian, 2.377 oinez osatua (alertzea), 741 m³ zur eta 494 m³ enbor txiki egiten dutenak. Hasierako prezioa: 17.000,00 euro, BEZa kanpo.

–2. lotea: Etxaburu alderdian, 674 oinez osatua (insignis pinua), 584 m³ zur eta 149 m³ enbor txiki egiten dutenak. Hasierako prezioa: 20.600,00 euro, BEZa kanpo.

Proposamen ekonomikoak Etxalarko Erregistro Orokorrean aurkeztu beharko dira 2016ko uztailaren 8ko eguerdiko 12:00ak baino lehen; hasierako prezioaren %2 utzi izanaren gordekina ere aurkeztuko da proposamenarekin batera, eta onartutako ereduari lotuko zaio.

Eskaintza ekonomikoak Udalaren osoko bilkuren aretoan irekiko dira, 2016ko uztailaren 11n, 19:00etan.

Iragarkien gastuak: iragarki ofizialen eta prentsako iragarkien gastuak esleipen hartzailearen kontura izanen dira.

Klausula ekonomiko-administratibo partikularren eta baldintza teknikoen agiriak interesdunen eskura daude Udal Idazkaritzan eta Etxalarko Udalaren web atarian (www.etxalar.eus).

Etxalarren, 2016ko ekainaren 9an.–Alkatea, Miguel María Irigoien Sanzberro.

Iragarkiaren kodea: L1607278