2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA
2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK
ARTZIBAR
Aldaketa xehakatua Udal Planean, Azparrengo 17. poligonoko
34. lurzatian. Behin betiko onespena
Artzibarko Udalak, 2016ko maiatzaren 31n egin osoko bilkuran eta legez eskatutako gehiengo osoaren quoruma zuela, xedapen zatian honela dioen erabakia hartu zuen:
Lehenbizikoa.–Behin betiko onestea Artzibarko Udal Planeko determinazio xehakatuen aldaketa puntuala, Azparrengo 17. poligonoko 34. lurzatian, María Jesús Les Delgadok sustatua, 2015eko abuztuaren 20ko data duen dokumentuari jarraituz.
Bigarrena.–Behin betiko onetsitako agiria, behar bezala eginbidetua, Lurraldearen Antolamendu eta Hirigintza Zerbitzura igortzea, egindako gainerako txostenekin batera, hura kontrolatzeko, Nafarroako Toki Administrazioari buruzko uztailaren 2ko 6/1990 Foru Legean xedatuarekin bat.
Hirugarrena.–Erabaki hau jakinaraztea María Jesús Les Delgadori eta bidezkoak diren errekurtsoak aipatzea.
Toki Araubidearen Oinarriak arautzen dituen apirilaren 2ko 7/1985 Legearen 70.2 artikuluan eta Lurraldearen Antolamenduari eta Hirigintzari buruzko abenduaren 20ko 35/2002 Foru Legearen 81.1 artikuluan ezarritakoari jarraikiz, behin betiko onespena eta onetsitako hirigintzako araudia argitaratzen dira.
Artzibarren, 2016ko ekainaren 7an.–Alkatea, Carlos Oroz Torrea.
ERANSKINA
Aldaketa, Azparrengo 17. poligonoko 34. lurzatian (PDF).
Iragarkiaren kodea: L1607192