117. ALDIZKARIA - 2016ko ekainaren 17a

1. NAFARROAKO FORU KOMUNITATEA

1.4. DIRU-LAGUNTZAK, LAGUNTZAK ETA BEKAK

Laburpena, Hezkuntzako zuzendari nagusiaren maiatzaren 23ko 183/2016 Ebazpenarena. Ebazpen hori Nafarroako Gobernuaren menpeko ikastetxe publikoetako Lanbide Heziketako eta Arte Plastikoetako eta Diseinuko Irakaskuntzetako ikasle eta irakasleen atzerriko prestakuntza egonaldietarako laguntzen deialdiari buruzkoa da.

Oharra: testu osoa Diru-laguntzen Datu Base Nazionalean kontsulta daiteke (http://www.pap.minhap.gob.es/bdnstrans/GE/eu/index). BDNS (identifikazioa): 307289.

Zenbatekoa:

gehieneko zenbatekoak honako hauek izanen dira: 2016. urtean, 80.000,00 euro erdi mailako ikasleentzat eta irakasleentzat, eta 30.000,00 euro goi mailako ikasleentzat eta irakasleentzat; 2017. urtean, 200.000,00 euro erdi mailako ikasleentzat eta irakasleentzat eta 70.000,00 euro goi mailako ikasleentzat eta irakasleentzat.

Iruñean, 2016ko maiatzaren 25ean.–Hezkuntzako zuzendari nagusia, Estebe Petrizan Iriarte.

Iragarkiaren kodea: F1607250