117. ALDIZKARIA - 2016ko ekainaren 17a

1. NAFARROAKO FORU KOMUNITATEA

1.1. XEDAPEN OROKORRAK

1.1.3. Foru Aginduak

67/2016 FORU AGINDUA, ekainaren 6koa, Hezkuntzako kontseilariak emana. Honen bidez oinarriak onesten dira ikasleak onartzeko ikastetxe publikoetan, pribatu itunduetan eta erakundeetan, oinarrizko lanbide heziketako heziketa zikloak eta Lanbide Lantegiak egiteko, Nafarroako Foru Komunitatean.

Apirilaren 2ko 31/2007 Foru Dekretuak Nafarroako Foru Komunitatean unibertsitatez kanpoko ikasketak ematen dituzten ikastetxe publikoetan eta pribatu itunduetan ikasleak onartzeko prozedura arautzen du. Horren arabera, beharrezkoa da aipatutako foru dekretuak behar dituen prozedurari buruzko alderdiak garatzea.

Hezkuntzari buruzko maiatzaren 3ko 2/2006 Lege Organikoak, Hezkuntzaren Kalitatea Hobetzeko abenduaren 9ko 8/2013 Lege Organikoak emandako idazketaren arabera, 39. artikuluan ezartzen ditu Oinarrizko Lanbide Heziketako zikloak. 41.1 artikuluak adierazten duenez, 15 eta 17 urte bitarteko ikasleendako zikloak dira, bermatzeko etengabeko ikaskuntzako gaitasunak eskuratuko dituztela eta, gainera, Lanbide Kualifikazioen Katalogo Nazionalaren 1. mailako kualifikazioa gutxienez lortuko dutela. 127/2014 Errege Dekretuaren bidez arautu ziren Oinarrizko Lanbide Heziketako irakaskuntzak (otsailaren 28ko 127/2014 Errege Dekretua, Oinarrizko Lanbide Heziketako berariazko alderdiak arautzen dituena). Errege Dekretu horren V. kapituluan ezartzen dira ikasleak Oinarrizko Lanbide Heziketan sartzeko eta onartuak izateko zehaztapenak.

Otsailaren 28ko 127/2014 Errege Dekretuaren laugarren xedapen gehigarriak dioenez, lanbide heziketako beste prestakuntza programa batzuk egonen dira hezkuntza premia bereziak dituzten ikasleentzat. Nafarroan prestakuntza programa horien ezarpena arautu da “Lanbide Lantegiak” izenekoen bidez. LL1 modalitatea 17 urte –salbuespenez, 16 urte– eta 21 urte arteko ikasleendako da, helburua izanik bermatu dadila ikasleek eskuratzea etengabeko ikaskuntzako beharrezko gaitasunak lanpostu bat lortzeko eta gizartean aktiboki parte hartzeko, eta, horretaz gain, Lanbide Kualifikazioen Katalogo Nazionalaren 1. mailako kualifikazioa erdiestea.

Oinarrizko lanbide heziketako zikloak eta Lanbide Lantegiak 2014-2015 ikasturtean ezarri ziren. Azken bi ikasturteetan pilatutako esperientzia ikusirik, bidezko da ikasleak onartzeko prozesurako araudi bat prestatzea, antzeko ezaugarriak dituzten ikasleendako ikaskuntza hauetarako.

Nafarroako Gobernuari eta Lehendakariari buruzko abenduaren 3ko 14/2004 Foru Legearen 41. artikuluko 1. idatz-zatiko g) letran ematen zaizkidan ahalmenak erabiliz,

AGINDU DUT:

Artikulu bakarra. Oinarrien onespena, ikasleak onartzeko ikastetxe publikoetan, pribatu itunduetan eta erakundeetan, oinarrizko lanbide heziketako heziketa zikloak eta Lanbide Lantegiak egiteko, Nafarroako Foru Komunitatean.

Foru agindu honen eranskineko oinarriak onesten dira.

Lehenbiziko xedapen gehigarria.–Hezkuntza Departamentuaren eskumenak.

Oinarriotan Hezkuntza Departamentuaren esku uzten diren eskolatze eginkizunak Hezkuntzako Ikuskapen Zerbitzuko Eskolatze Arloak kudeatuko ditu.

Xedapen indargabetzaile bakarra.–Arauak indargabetzea.

Indarrik gabe gelditzen dira 53/2015 Foru Aginduaren 9. artikulutik 18.era, biak barne (53/2015 Foru Agindua, maiatzaren 22koa, Hezkuntzako kontseilariak emana, Oinarrizko Lanbide Heziketaren antolaketa, onarpena eta garapena arautzen dituena Nafarroako Foru Komunitatean).

Azken xedapen bakarra.–Indarra hartzea.

Foru agindu honek Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta biharamunean hartuko du indarra.

Iruñean, 2016ko ekainaren 6an.–Hezkuntzako Kontseilaria, José Luis Mendoza Peña.

ERANSKINA

Oinarriak, ikasleak onartzeko ikastetxe publikoetan, pribatu itunduetan eta erakundeetan, oinarrizko lanbide heziketako heziketa zikloak eta Lanbide Lantegiak egiteko, Nafarroan

1. oinarria.–Prozedura.

1. Ikasleak onartzeko prozedura apirilaren 2ko 31/2007 Foru Dekretuaren 4. artikuluko 1., 2., 4. eta 5. ataletan ezarritakoaren arabera eginen da. Foru dekretu horren bidez Nafarroako Foru Komunitatean unibertsitatez kanpoko irakaskuntza ematen duten ikastetxe publikoetan eta pribatu itunduetan ikasleak onartzeko arauak onetsi ziren.

2. Ikasleak oinarrizko lanbide heziketan eta Lanbide Lantegietan onartzeko prozeduran inskribatzeko, Nafarroan ikaskuntza horietarako dagoen araudiari jarraituko zaio.

2. oinarria.–Onarpen prozesuaren garapena, jarraibideak eta taldeak osatzeko irizpideak.

1. Oinarrizko lanbide heziketako zikloetan eta Lanbide Lantegietan, onarpen prozesuak epe bakarra du, epe arrunta deitua, eta hartan aplikatzekoa izanen da foru agindu honen 10. oinarrian aipatutako ikaspostuen erreserba. Ikasturtearen gainerakoa epetik kanpokotzat joko da.

Onarpen prozesuko epe arrunta fase bakarrean gauzatuko da, eta hartan parte hartuko dute epe arruntean inskribatutako pertsonek, baldin frogatzen badute sarbiderako baldintzak betetzen dituztela ekainean. Foru agindu honen 4. oinarriko 7. atalean eta 5. eta 6. oinarrietako ataletan xedatutakoarekin bat garatuko da.

2. Onarpen prozesuko epe arrunta bukatu ondoren, hutsik gelditzen diren postuak multzokaturik eskainiko dira, postu hutsak esleitzeko prozedura baten bidez.

Epe arruntean inskribaturik, posturik gabe gelditu direnek har dezakete parte, baita epe arruntean inskribatu ez zirenek eta epe arruntean inskribaturik eta onartuak izanik, matrikula egin ez dutenek edo postuari uko egin diotenek ere.

Foru agindu honen 4. oinarriko 9. atalean eta 5. eta 6. oinarrietako ataletan xedatutakoarekin bat garatuko da.

3. Hezkuntza Zuzendaritza Nagusiaren ebazpen batean finkatuko dira, ikasturte bakoitzerako, onarpen prozesuaren epe arruntaren datak eta jarraibideak eta postu hutsak esleitzeko ondoko prozedurarenak, baita horiek garatzeko beste puntu batzuk ere.

4. Oinarrizko lanbide heziketako zikloen araudiarekin bat, oro har, hamalau ikasle sartu berrirekin eta errepikatzen dutenekin antolatuko dira, eta gehienez ere hamasei ikasle izanen dituzte guztira. Ikastetxeko edo erakundeko zuzendaritzaren iritziz, errepikatzen duten ikasleen kopuruak galarazten badu hamalau ikasle sartu berri egotea, proposatzen ahal da sartu berrien postuen kopurua murriztea, 2. oinarri honetako 6. atalean ezarritakoarekin bat.

5. Lanbide Lantegien araudiarekin bat, Lanbide Lantegien 1. modalitatea –LL1– oro har, hamalau ikasle sartu berrirekin eta errepikatzen dutenekin antolatuko dira, eta gehienez ere hamasei ikasle izanen dituzte guztira. Ikastetxeko edo erakundeko zuzendaritzaren iritziz, errepikatzen duten ikasleen kopuruak galarazten badu hamalau ikasle sartu berri egotea, proposatzen ahal da sartu berrien postuen kopurua murriztea, 2. oinarri honetako 6. atalean ezarritakoarekin bat.

6. Ikastetxeko eta erakundeko zuzendaritzak adierazi behar du, Hezkuntza Departamentuak zehazten duen prozeduraren bidez, zenbat diren ikasle berriak eskaintzen dituen oinarrizko lanbide heziketako ziklo bakoitzean eta Lanbide Lantegietan. Ikasle sartu berrien kopurua handiagoa edo txikiagoa izan daiteke aurreko ataletan oro har ezarritakoa baino.

Ikasle sartu berrien kopurua oro har ezarritakoa baino txikiagoa bada, Hezkuntza Departamentuaren adostasuna beharko da.

3. oinarria.–Tramitazioa.

Ikastetxeek eta erakundeek EDUCA informatika-aplikazioaren bidez eginen dute eskolatze prozesuaren tramitazio osoa.

4. oinarria.–Eskaerak aurkeztea onarpen prozesuan. Onarpen prozesuaren epe arrunteko onartutakoen zerrenda. Postu hutsak esleitzeko prozedura.

1. Onarpen prozesuaren epe arruntean, eskatzaile bakoitzak eskaera bakarra aurkeztu beharko du oro har, behar bezala betea eta eredu ofizialaren araberakoa, ondoko maila hauetako bakoitzerako:

a) Oinarrizko lanbide heziketako heziketa zikloak.

b) Lanbide Lantegiak.

c) Oinarrizko lanbide heziketako heziketa zikloak eta Lanbide Lantegiak.

2. Eskaera bat baino gehiago aurkeztuz gero, bertan behera geratuko dira guztiak eta, ondorioz, ez dira tramitatuko.

3. Eskaera epe arruntean aurkeztu beharko da, foru agindu honen 2. oinarriko 3. atalean aipatzen den ebazpenean ikasturte bakoitzerako zehazten diren egun eta tokietan. Bertan, honako hauek jaso behar dira, besteak beste:

–Lehentasun ordenaren arabera, kasuan kasuko eskaerak. Eskaera bakoitzean, beti agertuko dira Oinarrizko Lanbide Heziketa edo Lanbide Lantegia, ikastetxea eta hizkuntza. Eskatzaile bakoitzak gehienez ere 6 eskaera egin ditzake eskabidean.

4. Baliorik gabe geldituko dira osatu gabeko eskaerak, existitzen ez direnak, datuak behar ez diren laukitxoetan dituztenak edo parte-hartzaileak eskatzen ahal dituen postuekin bat ez datozenak.

5. Eskatzaileak daturen bat oker eman edo eman gabe uzten badu, ezin izanen du halakorik alegatu geroko erreklamazioetan, ez eta uste izan ere hargatik bere interesak eta eskubideak urratu direla.

6. Inskripzioaren eskabideak aurkezteko epe arrunta bukatu ondoan, ezin izanen da inolako arrazoirengatik beste eskaerarik egin edo eskaerak aldatu, ezta bertan eskatutako postuen lehentasun ordena ere.

7. Onarpen prozesuko epe arruntean, uztailean argitaratuko dira, gutxienez, onartutakoen ondoz ondoko bi zerrenda behin betiko. Zerrenda horietako bakoitzak bere matrikulazio epea ekarriko du.

Zerrenda horietan aplikatzekoak dira erreserba portzentajeak eta lehentasun irizpideak, foru agindu honen 5. eta 6. oinarrietan fase horretarako ezarritakoak.

Behar den ikasturteko onarpen prozesuko egutegia eta jarraibideak onesten dituen urteko ebazpen batean zehaztuko eta finkatuko dira onartutakoen behin betiko zerrenden kopurua eta egutegia.

8. Pertsona onartuen uztaileko azkeneko zerrendari dagokion matrikulazio epearen ondoren bukatuko dira onarpen prozesuko epe arruntari dagozkion jarduketak.

9. Onarpen prozesuko epe arrunta bukatutakoan hutsik gelditzen diren postuak multzokaturik eskainiko dira postu hutsak esleitzeko prozedura batean. Horretarako, eskatzaile bakoitzak eskabide bakarra aurkeztu beharko du, eredu ofizialaren araberakoa. Bertan, 10 eskaera egin daitezke gehienez, lehentasun ordenaren arabera.

Eskabide bat baino gehiago aurkeztuz gero, bertan behera geratuko dira guztiak eta, ondorioz, ez dira tramitatuko.

Baliorik gabe geldituko dira osatu gabeko eskaerak, existitzen ez direnak, datuak behar ez diren laukitxoetan dituztenak edo parte-hartzaileak eskatzen ahal dituen postuekin bat ez datozenak.

Eskatzaileak daturen bat oker eman edo eman gabe uzten badu, ezin izanen du halakorik alegatu geroko erreklamazioetan, ez eta uste izan ere hargatik bere interesak eta eskubideak urratu direla.

Postu hutsak esleitzeko prozedurarako eskabideak aurkezteko epea bukatu ondoan, ezin izanen da inolako arrazoirengatik beste eskaerarik egin edo eskaerak aldatu, ezta bertan eskatutako postuen lehentasunezko hurrenkera ere.

Foru agindu honen 5. eta 6. oinarrietan horretarako ezarritako irizpideak betez eginen da postu hutsak esleitzeko prozedura.

Behar den ikasturteko onarpen prozesuko egutegia eta jarraibideak onesten dituen urteko ebazpen batean zehaztu eta finkatuko da egutegia.

10. Nafarroako Eskolatze Batzorde Nagusiak baimena eman dezake bukatu ez den ikasturtean ikastetxea aldatzeko, behar bezala frogatutako arrazoi bereziak daudenean. Ikastetxea aldatzeko, Hezkuntzako Ikuskapen Zerbitzuko Eskolatze Arloari igorri behar zaio eskabide bat.

5. oinarria.–Oinarrizko lanbide heziketako heziketa zikloetako 1. kurtsorako baremazioa eta onartzeko irizpideak. Ikasleak onartzeko epe arrunta. Postu hutsak esleitzeko prozedura.

1. Oinarrizko lanbide heziketako ziklo horietara sartzeko, otsailaren 28ko 127/2014 Errege Dekretuaren 15.1 artikuluan ezartzen den bezala, ondoko baldintza hauek batera bete beharko dira:

a) Hamabost, hamasei edo hamazazpi urte betetzea kurtsoaren urte naturalean.

b) DBHko hirugarren maila egin izana, edo Ikaskuntza eta Errendimendua Hobetzeko Programa baten 3. maila, edo, salbuespenez, Curriculum Egokituko Programa bat, Ikaskuntza eta Errendimendua Hobetzeko Programa baten 2. maila, edo DBHko bigarren maila.

c) Irakasle-taldeak gurasoei edo legezko tutoreei hezkuntza sistemako lanbide heziketako irakaskuntzen Oinarrizko Lanbide Heziketako ziklo batean sartzea proposatu izana, Hezkuntzaren kalitatea hobetzeko abenduaren 9ko 8/2013 Lege Organikoak aldatutako maiatzaren 3ko 2/2006 Lege Organikoaren 30. artikuluan adierazitakoarekin bat.

2. Ikasleak onartzeko prozesuaren epe arruntean, egindako ikasmailei dagozkien baldintzak multzokatu dira, hain zuzen ere 5. oinarriko 1.b) atalean adierazitako ikasmailei dagozkienak. Sarrerako bi talde egin dira, bakoitzak ikaspostuen erreserba kuota duela, honako irizpideekin bat:

a) Sarrerako 1. taldea: DBHko hirugarren maila egin duten ikasleak, edo Ikaskuntza eta Errendimendua Hobetzeko Programa baten 3. maila, betiere 5. oinarri honetako 1. ataleko beste bi baldintzak betetzen badituzte.

b) Sarrerako 2. taldea: salbuespenez, Curriculum Egokituko Programa egin duten ikasleak, edo Ikaskuntza eta Errendimendua Hobetzeko Programa baten 2. maila, edo DBHko bigarren maila, betiere 5. oinarri honetako 1. ataleko beste bi baldintzak betetzen badituzte.

3. Foru agindu honen 2. oinarriko 3. atalean aipatzen den urteko ebazpenean zehaztuko da ikaspostuen portzentajea eta ikaspostu erreserbatuen kopurua aurreko atalean adierazitako bi sarrera taldeetako bakoitzerako, ikasle sartu berrien kopuruaren arabera.

4. Ezartzen den ikaspostuen erreserbari eutsiko zaio harik eta ikasleak onartzeko epe arrunta bukatzen den arte.

5. Epe arruntean, oinarrizko lanbide heziketako heziketa zikloetan modalitate orokor arruntean sartzeko eskatzen duten ikasleen hurrenkera-zerrenda ezartzeko, lehentasun irizpide hauek hartuko dira kontuan, bi sarrera taldeetako bakoitzerako:

a) Sarrerako 1. taldea:

–Lehenik: inskripzioa egiten den ikasturtean DBHko 3. maila egiten ari direnak edo Ikaskuntza eta Errendimendua Hobetzeko Programaren 3. maila, betiere bertaratze ziurtagiri bat aurkezten badute, azaltzen duena egindako ikasmailako eskolen %80tan gutxienez izan direla.

–Bigarren: inskripzioa egiten den ikasturtean DBHko 4. maila egiten ari direnak, betiere bertaratze ziurtagiri bat aurkezten badute, azaltzen duena egindako ikasmailako eskolen %80tan gutxienez izan direla.

–Hirugarren: inskripzioa egiten den ikasturtean DBHko 3. maila egiten ari direnak edo Ikaskuntza eta Errendimendua Hobetzeko Programaren 3. maila, betiere bertaratze ziurtagiri bat aurkezten badute, azaltzen duena egindako ikasmailako eskolen %80tan baino gutxiagotan izan direla.

–Laugarren: inskripzioa egiten den ikasturtean DBHko 4. maila egiten ari direnak, betiere bertaratze ziurtagiri bat aurkezten badute, azaltzen duena egindako ikasmailako eskolen %80tan baino gutxiagotan izan direla.

b) Sarrerako 2. taldea:

–Lehenik: inskripzioa egiten den ikasturtean Curriculum Egokituko Programa egiten ari direnak edo Ikaskuntza eta Errendimendua Hobetzeko Programaren 2. maila, betiere bertaratze ziurtagiri bat aurkezten badute, azaltzen duena egindako ikasmailako eskolen %80tan gutxienez izan direla.

–Bigarren: inskripzioa egiten den ikasturtean DBHko 2. maila egiten ari direnak, betiere bertaratze ziurtagiri bat aurkezten badute, azaltzen duena egindako ikasmailako eskolen %80tan gutxienez izan direla.

–Hirugarren: inskripzioa egiten den ikasturtean Curriculum Egokituko Programa egiten ari direnak edo Ikaskuntza eta Errendimendua Hobetzeko Programaren 2. maila, betiere bertaratze ziurtagiri bat aurkezten badute, azaltzen duena egindako ikasmailako eskolen %80tan baino gutxiagotan izan direla.

–Laugarrena: inskripzioa egiten den ikasturtean DBHko 2. maila egiten ari direnak, betiere bertaratze ziurtagiri bat aurkezten badute, azaltzen duena egindako ikasmailako eskolen %80tan baino gutxiagotan izan direla.

Absentismo justifikatuak eskolara bertaratu izana bezala kontatuko dira bertaratze ziurtagirirako, hots, atal honen 1. eta 2. sarrera taldeetan aipatu den horretarako.

6. Aurreko atalean adierazitako irizpideak aplikatuta ateratzen den azpitalde bakoitza irizpide hauei jarraikiz ordenatuko da:

a) Lehenik: oinarrizko lanbide heziketan sartzeko notaren arabera (ikasketa espedientetik edo ziurtagiri akademikotik hartua), handienetik txikienera, foru agindu honen 8. oinarriko atalen arabera.

Espedientetik edo ziurtagiritik sarrerako nota ateratzerik ez dutenak beren azpitaldeko azken tokian jarriko dira.

b) Bigarren: berdinketa badago, Nafarroako Eskolatze Batzorde Nagusian, behar den ikasturteko onarpen prozeduran, egindako zozketaren emaitza aplikatuz ebatziko da.

7. Ikasturte bakoitzean onartzeko prozeduraren jarraibideak eta egutegia onesten dituen urteko ebazpenean ezarriko dira ateratzen diren ikaspostu hutsak zehaztuko dituzten jarraibideak; haiek ikaspostu hutsak esleitzeko prozeduran eskainiko dira, eta aukera izanen dute eskaera aurkezteko bai epe arruntean inskribatu eta ikasposturik gabe daudenek, bai epe arruntean inskribatu ez zirenek.

8. Ikaspostu hutsak esleitzeko prozeduran, lehentasun irizpide hauek kontuan hartuta ezarriko da oinarrizko lanbide heziketako heziketa zikloetan sartzea eskatzen duten ikasleen hurrenkera-zerrenda:

a) Lehenik: epe arruntean inskribatu eta ikasposturik lortu ez zutenak.

b) Bigarren: epe arruntean inskribatu, ikaspostua lortu eta matrikularik egin ez zutenak, edo ikaspostuari uko egin ziotenak.

c) Hirugarren: epe arruntean inskribatu ez eta frogatzen dutenak betetzen dituztela oinarrizko lanbide heziketako zikloetan sartzeko baldintzak.

9. Aurreko atalean adierazitako irizpideak aplikatuta ateratzen den azpitalde bakoitza irizpide hauei jarraikiz ordenatuko da:

a) Lehenik: inskripzioa egiten den ikasturtean DBHko 3. maila egiten ari direnak, edo Curriculum Egokituko Programako 3. maila, edo Ikaskuntza eta Errendimendua Hobetzeko Programaren 2. maila, betiere bertaratze ziurtagiri bat aurkezten badute, azaltzen duena egindako ikasmailako eskolen %80tan gutxienez izan direla.

b) Bigarren: inskripzioa egiten den ikasturtean DBHko 2. edo 4. maila egiten ari direnak, betiere bertaratze ziurtagiri bat aurkezten badute, azaltzen duena egindako ikasmailako eskolen %80tan gutxienez izan direla.

c) Hirugarren: inskripzioa egiten den ikasturtean DBHko 3. maila egiten ari direnak, edo Curriculum Egokituko Programako 3. maila, edo Ikaskuntza eta Errendimendua Hobetzeko Programaren 2. maila, betiere bertaratze ziurtagiri bat aurkezten badute, azaltzen duena egindako ikasmailako eskolen %80tan baino gutxiagotan izan direla.

d) Laugarren: inskripzioa egiten den ikasturtean DBHko 2. edo 4. maila egiten ari direnak, betiere bertaratze ziurtagiri bat aurkezten badute, azaltzen duena egindako ikasmailako eskolen %80tan baino gutxiagotan izan direla.

10. Aurreko atalean adierazitako irizpideak aplikatuta ateratzen den azpitalde bakoitza 5. oinarri honen 6. atalean adierazitako irizpideei jarraikiz ordenatuko da.

Ikaspostu hutsak esleitzeko prozedura horren bidez ikaspostua lortzen dutenek bi eguneko epean egin beharko dute matrikula, Hezkuntza Departamentuak ikaspostuaren esleipena iragartzen duenetik zenbatzen hasita. Matrikula egin ezean, esleitutako ikasposturako eskubidea galduko dute.

6. oinarria.–Lanbide Lantegien 1. modalitatean onartua izateko irizpideak eta baremazioa. Ikasleak onartzeko prozesuaren araudia. Ikaspostu hutsak esleitzeko prozedura.

1. Lanbide Lantegien 1. modalitatean sartzeko honako baldintza hauek bete beharko dira aldi berean:

a) Derrigorrezko Bigarren Hezkuntzako graduatu titulua ez izatea, ezta Oinarrizko Lanbide Heziketako titulu bat ere, ezta pareko hezkuntzako titulazio ofizialik edo maila goragokorik ere.

b) Lanbide Lantegian inskribatzen diren urte naturalean hamazazpi urtetik hogeita batera bitarte eginak izatea; edo, salbuespenez, Lanbide Lantegian inskribatzen diren urte naturalean hamasei urte eginak izatea, eta honako egoeretako batean egotea:

–Curriculum Egokituko Programa bat egiten aritzea, edo Ikaskuntza eta Errendimendua Hobetzeko Programa bat, Lanbide Lantegirako inskripzioa egiten den ikasturte berean.

–Oinarrizko Lanbide Heziketako ziklo bat egiten aritzea Lanbide Lantegirako inskripzioa egiten den ikasturte berean.

–Beste hezkuntza sistema batzuetatik etorria izatea.

2. Ikasleak onartzeko prozesuaren epe arruntean, adinei dagozkien baldintzak multzokatu dira, hain zuzen ere 6. oinarriko 1.b) atalean adierazitako adinei dagozkienak. Sarrerako bi talde egin dira, bakoitzak ikaspostuen erreserba kuota duela, honako irizpideekin bat:

a) Sarrerako 1. taldea: inskripzioaren urte naturalean hamazazpitik hogeita bat urtera bitarte duten ikasleak, 6. oinarri honen 1.a) atalean adierazitako titulazioa ez izatearen betebeharra betetzen dutenak.

b) Sarrerako 2. taldea: salbuespenez, Lanbide Lantegian inskribatzeko urte naturalean hamasei urte betetzen dituztenak, eta 6. oinarri honetako 1.b) ataletako egoera batean daudenak. Horretaz gain, aipatutako oinarriaren 1.a) atalean adierazitako titulazioa ez izatearen betebeharra bete behar dute.

3. Foru agindu honen 2. oinarriko 3. atalean aipatzen den urteko ebazpenean zehaztuko da ikaspostuen portzentajea eta ikaspostu erreserbatuen kopurua aurreko atalean adierazitako bi sarrera taldeetako bakoitzerako, ikasle sartu berrien kopuruaren arabera.

4. Ezartzen den ikaspostuen erreserbari eutsiko zaio harik eta ikasleak onartzeko epe arrunta bukatzen den arte.

5. Epe arruntean, Lanbide Lantegien 1. modalitatean modalitate orokor arruntean sartzeko eskatzen duten ikasleen hurrenkera-zerrenda ezartzeko, lehentasun irizpide hauek hartuko dira kontuan bi sarrera taldeetako bakoitzerako:

a) Sarrerako 1. taldea:

–Lehenik: Gazteen Bermearen Sisteman inskribaturik daudenak.

–Bigarren: Gazteen Bermearen Sisteman inskribaturik ez daudenak.

b) Sarrerako 2. taldea:

–Lehenik: Gazteen Bermearen Sisteman inskribaturik daudenak.

–Bigarren: Gazteen Bermearen Sisteman inskribaturik ez daudenak.

6. Aurreko atalean adierazitako irizpideak aplikatuta ateratzen den azpitalde bakoitza irizpide hauei jarraikiz ordenatuko da:

a) Sarrerako 1. taldea:

–Ordena alfabetikoa, kontuan izanik Nafarroako Eskolatze Batzorde Nagusian, behar den ikasturteko onarpen prozeduran, egindako zozketaren emaitza.

b) 2. sarrera taldea:

–Lehenik: Lanbide Lantegietan sartzeko notaren arabera (ikasketa espedientetik edo ziurtagiri akademikotik hartua), handienetik txikienera, foru agindu honen 8. oinarriko atalen arabera.

Espedientetik edo ziurtagiritik sarrerako nota ateratzerik ez dutenak beren azpitaldeko azken tokian jarriko dira.

–Bigarren: berdinketa badago, Nafarroako Eskolatze Batzorde Nagusian, behar den ikasturteko onarpen prozeduran, egindako zozketaren emaitza aplikatuz ebatziko da.

7. Ikasturte bakoitzean onarpen prozeduraren jarraibideak eta egutegia onesten dituen urteko ebazpenean ezarriko dira ateratzen diren ikaspostu hutsak zehaztuko dituzten jarraibideak; haiek ikaspostu hutsak esleitzeko prozeduran eskainiko dira, eta aukera izanen dute eskaera aurkezteko bai epe arruntean inskribatu eta ikasposturik gabe daudenek, bai epe arruntean inskribatu ez zirenek.

8. Ikaspostu hutsak esleitzeko prozeduran, lehentasun irizpide hauek kontuan hartuta ezarriko da Lanbide Lantegietan sartzea eskatzen duten ikasleen hurrenkera-zerrenda:

a) Lehenik: epe arruntean inskribatu eta ikasposturik lortu ez zutenak.

b) Bigarren: epe arruntean inskribatu, ikaspostua lortu eta matrikularik egin ez zutenak, edo ikaspostuari uko egin ziotenak.

c) Hirugarren: epe arruntean inskribatu ez eta frogatzen dutenak betetzen dituztela Lanbide Lantegien 1. modalitatean sartzeko baldintzak.

9. Aurreko atalean adierazitako irizpideak aplikatuta sortzen den azpitalde bakoitza lehentasun-irizpide hauei jarraikiz ordenatuko da:

a) Lehenik: inskripzioaren urte naturalean hamazazpitik hogeita bat urtera bitarte duten ikasleak, 6. oinarri honen 1.b) atalean adierazitako titulazioa ez izatearen betebeharra beterik, Gazteen Bermearen Sisteman inskribaturik egonik.

b) Bigarren: Lanbide Lantegian inskribatzen diren urte naturalean hamasei urte betetzen dituztenak, 6. oinarri honetako 1.b) ataletako egoera batean egonda. Horretaz gain, aipatutako oinarriaren 1.a) atalean adierazitako titulazioa ez izatearen betebeharra bete behar dute, eta Gazteen Bermearen Sisteman inskribaturik egon.

c) Hirugarren: inskripzioaren urte naturalean hamazazpitik hogeita bat urtera bitarte duten ikasleak, 6. oinarri honen 1.a) atalean adierazitako titulazioa ez izatearen betebeharra beteta, Gazteen Bermearen Sisteman inskribaturik egon gabe.

d) Laugarren: Lanbide Lantegian inskribatzen diren urte naturalean hamasei urte betetzen dituztenak, 6. oinarri honetako 1.b) ataletako egoera batean egonik, aipatutako oinarriaren 1.a) atalean adierazitako titulazioa ez izatearen betebeharra beteaz, eta Gazteen Bermearen Sisteman inskribaturik egon gabe.

10. Aurreko atalean adierazitako irizpideak aplikatuta sortzen den azpitalde bakoitza alfabetikoki ordenatuko da, Nafarroako Eskolatze Batzorde Nagusian, behar den ikasturteko onarpen prozeduran, egindako zozketaren emaitza aplikatuz.

Ikaspostu hutsak esleitzeko prozedura horren bidez ikaspostua lortzen dutenek bi eguneko epean egin beharko dute matrikula, Hezkuntza Departamentuak ikaspostuaren esleipena iragartzen duenetik zenbatzen hasita. Matrikula egin ezean, esleitutako ikasposturako eskubidea galduko dute.

7. oinarria.–Onarpena.

1. Ikaslea ikastetxe jakin bateko ziklo edo lantegi batean onartutzat joko da horrela agertzen denean ikasle onartuen behin betiko zerrendetan, edo Hezkuntza Departamentuak ikaspostua esleitzen dionean.

Ikasturteko onarpen prozesuko jarraibideak eta egutegia onesten dituen urteroko ebazpenean zehaztuko dira onartutako ikasleen behin betiko zerrendak noiz argitaratuko diren.

2. Ikasle bat Oinarrizko Lanbide Heziketako ziklo batean onartzeak, edo Lanbide Lantegien 1. modalitatean, eskolatuta dagoen ikastetxean ez baizik eta beste batean, ekarriko du jatorrizko ikastetxeko ikaspostua zuzenean galtzea, ikasturtea bukatzen den unetik aurrera.

8. oinarria.–Sarrerako nota.

1. Onarpen talde bakoitzean ikasleen hurrenkera ezartzeko, ikasle bakoitzak sarrerako nota bat izanen du oinarrizko lanbide heziketarako eta sarrerako nota bat Lanbide Lantegien 1. modalitaterako, ikasketa espedientean oinarrituta.

2. Ikaslearen ikasketen historiala, kalifikazio liburua edo norberaren ikasketa ziurtagiria izanen dira sarrerako nota kalkulatzeko erabiliko diren dokumentuak.

3. Ikasleen jatorrizko ikastetxeak kalkulatu beharko du sarrerako nota, eta EDUCA informazio aplikazioan adierazi beharko du, esan diren datetan, ikasturteko onarpen prozeduraren jarraibideak eta egutegia onesten duen urteroko ebazpenean zehazten denaren arabera.

4. Honela lortuko da oinarrizko lanbide heziketako heziketa zikloetan sartzeko nota:

a) DBHko 2., 3. edo 4. mailetatik etorritako ikasleak: ikasmaila horietan ikasitako irakasgaietan lortutako kalifikazioen batez besteko aritmetikoa.

b) Ikaskuntza eta Errendimendua Hobetzeko Programatik, Curriculum Aniztasunetik etorritako ikasleak: ikasmaila horietan ikasitako irakasgai, eremu edo proiektuetan lortutako kalifikazioen batez besteko aritmetikoa.

c) Curriculum Egokituko Programatik datozen ikasleak: programa horietan ikasitako irakasgai, eremu edo proiektuetan lortutako kalifikazioen batez besteko aritmetikoa.

Sarrerako nota bi dezimalekin adieraziko da, ehunen hurbilenera biribilduta eta, erdian izanez gero, gora biribilduta. Behar izatera, Hezkuntzako kontseilariak abenduaren 18an emandako 217/2007 Foru Aginduan agertzen den kalifikazioen taula erabiliko da. Sarrerako notarik aurkeztu ezean, ikaslea taldearen azken postura pasatuko da.

5. Oinarrizko Lanbide Heziketarako sarreran, ikasleak eskoletara izan duen bertaratze portzentajea egiaztatzeko, ikaslearen ikastetxeko zuzendariak ziurtagiri bat eginen du. Ziurtagiri horretan berariaz agertuko da ea ikaslea, inskripzioa egin duen ikasturtean, egindako ikasmailako eskolen %80tan gutxienez izan den.

Bertaratzearen ziurtagiria aurkeztu ezean, ikasmailako eskolen %80tan baino gutxiagotan izan direnen artean sailkatuko da ikaslea.

6. Honela lortuko da Lanbide Lantegien 1. modalitatean sartzeko nota:

a) Curriculum Egokituko Programatik datozen ikasleak: programa horietan ikasitako irakasgai, eremu edo proiektuetan lortutako kalifikazioen batez besteko aritmetikoa.

b) Oinarrizko Lanbide Heziketatik etorritako ikasleak: egindako ikasmailako lanbide moduluetan izandako kalifikazioen batez besteko aritmetikoa izanen da.

c) Beste hezkuntza sistemetatik datozen ikasleak: Jatorrizko herrialdean egindako azkeneko ikasmailan, DBHko ikasmailen parekotzat hartutakoan, izandako kalifikazioen batez besteko aritmetikoa.

Sarrerako nota bi dezimalekin adieraziko da, ehunen hurbilenera biribilduta eta, erdian izanez gero, gora biribilduta. Behar izatera, Hezkuntzako kontseilariak abenduaren 18an emandako 217/2007 Foru Aginduan agertzen den kalifikazioen taula erabiliko da. Sarrerako notarik aurkeztu ezean, ikaslea taldearen azken postura pasatuko da.

7. Lanbide Lantegien 1. modalitatean sartzeko, norbera Gazteen Bermearen Sisteman inskribaturik dagoela frogatzeko, hango erabiltzaile-ziurtagiria erabiliko da.

9. oinarria.–Matrikulazioa. Aukera hobetzea.

1. Ikasturteko onarpen prozeduraren jarraibideak eta egutegia onesten duen urteroko ebazpenean adierazitako datetan egin beharko dute matrikula ikastetxe jakin bateko zikloan edo lantegian onartuak izan diren ikasleek, argitara emanen diren onartutako ikasleen behin betiko zerrendetako bakoitzerako.

Aurreko lerroaldean aipatutako ebazpenean zehaztuko den dokumentazioa aurkeztu beharko da matrikula egiteko unean.

Ikastetxearen iragarki oholean ikasketa bakoitzerako eskatu behar den dokumentazioa agertuko da.

2. Ikasle batek bere lehen hautuan lortu badu ikaspostua eta horrela ematen bada aditzera onartutakoen behin betiko zerrendetan argitaratuta, aukera hauek izanen ditu:

a) Matrikula egitea zerrenda bakoitzerako adierazitako datetan.

b) Matrikula ez egitea adierazitako datetan; orduan, abisu eman beharko du ikaspostua lortu duen ikastetxean. Kasu horretan, onarpen prozeduratik baztertua izanen da.

3. Ikasle batek bere lehen hautuan ez beste batean lortu badu ikaspostua eta horrela ematen bada aditzera onartutakoen behin betiko zerrendetan argitaratuta, aukera hauek izanen ditu:

a) Matrikula egitea zerrenda bakoitzerako adierazitako datetan. Bertan, bi aukera hauetako bat hautatu beharko du:

–Aukera hobetzea. Hautaketa horren bidez, ikasleak lortu duen ikaspostuan egiten du matrikula eta, aldi berean, badu modua ikaspostu bat lortzeko onarpen prozesuaren epe arruntean hobetsitako aukeretako batean.

–Aukera ez hobetzea. Hautaketa horren bidez, ikasleak lortu duen ikaspostuan egiten du matrikula eta, aldi berean, uko egiten dio ikaspostu bat lortzeari onarpen prozesuaren epe arruntean hobetsitako aukeretako batean.

b) Matrikula ez egitea adierazitako datetan; orduan, abisu eman beharko du ikaspostua lortu duen ikastetxean. Kasu horretan, onarpen prozeduratik baztertua izanen da.

4. Matrikula egin eta, aldi berean, aukera hobetzeko eskatu duten ikasleen kasuan, behar den ikasturteko onarpen prozeduraren jarraibideak eta egutegia arautzen duen urteroko ebazpenean ezarritakoaren arabera jokatuko da.

5. Oinarri honen 2. eta 3. ataletan deskribatu den prozesua errepikatu eginen da onarpenaren epe arruntean argitaratzen den onartutako ikasleen behin betiko zerrenda bakoitzean, salbu onartutako ikasleen azkeneko behin betiko zerrendaren kasuan.

6. Kasu guztietan, ez bada matrikula egiten onartutako ikasleen behin betiko zerrenda bakoitzerako adierazitako epeetan, ikasleak dagokion ikasposturako eskubidea galduko du.

7. Oinarrizko heziketa zikloan edo Lanbide Lantegietan matrikula egin duten ikasleak, arrazoirik azaldu gabe, 15 eguneko epean klaseetan hasten ez badira, ikasmaila hasten denetik, ikastetxeak ofizioz baja emanen die eta matrikularen ondoriozko eskubide guztiak galduko dituzte.

10. oinarria.–Ikaspostuak erreserbatzea.

1. Hezkuntzari buruzko maiatzaren 3ko 2/2006 Lege Organikoaren 75.2 artikuluan xedatutakoarekin bat, ikaspostu bat gordeko da talde bakoitzeko desgaitasunen bat dutenentzat Oinarrizko Lanbide Heziketako heziketa zikloetan eta Lanbide Lantegien 1. modalitatean, onarpen prozesuaren epe arruntean. Ikaspostu hori sarrera taldea kontuan hartuta beteko da, desgaitasunen bat duen pertsonari dagokion sarrera taldearentzat gordetako ikaspostuetako bat esleituko baitzaio.

Desgaitasunen bat dutela frogatzen duten pertsona bat baino gehiago izanez gero, sarrera talde berean izan edo ez, sarrera nota handia duenarentzat gordeko da ikaspostua. Berdinketa badago, Nafarroako Eskolatze Batzorde Nagusian, behar den ikasturteko onarpen prozeduran, egindako zozketaren emaitza aplikatuz ebatziko da.

2. Oinarrizko Lanbide Heziketako zikloetan eta Lanbide Lantegietan, ikaspostu bat gordeko da talde bakoitzean goi mailako edo goi errendimenduko ikasle kirolarientzat, onarpen prozesuaren epe arruntean. Ikaspostu hori sarrera taldea kontuan hartuta beteko da, goi mailako edo goi errendimenduko kirolariari esleituko baitzaio dagokion sarrera talderako gordetako ikaspostuetako bat.

Goi mailako edo goi errendimenduko kirolari bat baino gehiago izanez gero, ikaspostua gordeko zaio kirol maila handiena duenari, Goi mailako eta goi errendimenduko kirolariei buruzko uztailaren 13ko 971/2007 Errege Dekretuaren 2. artikuluan ezarritakoari jarraituz. Kirol maila berdina izanez gero, notarik onena duenari gordeko zaio ikaspostua, ikasketa espedienteko nota izan nahiz sarrera probakoa izan. Berdinketa badago, Nafarroako Eskolatze Batzorde Nagusian, behar den ikasturteko onarpen prozeduran, egindako zozketaren emaitza aplikatuz ebatziko da.

3. Hezkuntzari buruzko maiatzaren 3ko 2/2006 Lege Organikoaren 87.2 artikuluan ezarritakoa aplikatuz, onarpen prozesuaren epe arruntean, ikaspostu bat gordeko da talde bakoitzeko hezkuntza laguntzako berariazko beharrak dituzten ikasleentzat, Oinarrizko Lanbide Heziketako heziketa zikloetan eta Lanbide Lantegien 1. modalitatean. Ikaspostu hori sarrera taldea kontuan hartuta beteko da, hezkuntza laguntzako berariazko beharrak dituen pertsonari dagokion sarrera taldearentzat gordetako ikaspostuetako bat esleituko baitzaio.

Hezkuntza laguntzako berariazko beharrak dituela frogatzen duten pertsona bat baino gehiago izanez gero, sarrera talde berean izan edo ez, sarrera nota handiena duenarentzat gordeko da ikaspostua. Berdinketa badago, Nafarroako Eskolatze Batzorde Nagusian, behar den ikasturteko onarpen prozeduran, egindako zozketaren emaitza aplikatuz ebatziko da.

4. Ikasturteko onarpen prozeduraren jarraibideak eta egutegia onesten dituen urteroko ebazpenean beste alderdi batzuk garatuko dira 10. oinarri honetan zehaztu den ikaspostuen erreserbari buruz.

11. oinarria.–Informazioa.

Ikastetxeek eta Departamentuko zerbitzuek beren eginkizunei buruzko txostenak emanen dizkiote Nafarroako Eskolatze Batzorde Nagusiari, eskatzen dizkienean.

12. oinarria.–Argitaratzea.

Foru agindu hau eta bere 2. oinarriko 3. atalean aipatzen den urteroko ebazpena ikastetxe guztietako iragarki oholean jarriko dira, argitaratzen diren egunetik onarpen eta matrikulazio prozesua bukatzen den arte, interesdun guztiek horien berri izan dezaten.

Iragarkiaren kodea: F1607173