116. ALDIZKARIA - 2016ko ekainaren 16a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

ESTERIBAR

Hiri jarduerako plan berezia Ollokiko 1. poligonoko 1040. lurzatian. Hasierako onespena

Esteribarko Udalak, 2016ko maiatzaren 31ko osoko bilkuran, hasiera batean onetsi zuen Hiri jarduerako plan berezia Ollokiko 1. poligonoko 1040. lurzatian, Diana Aróstegui Mirandak sustatua.

Lurraldearen Antolamenduari eta Hirigintzari buruzko abenduaren 20ko 35/2002 Foru Legearen 74. artikuluan ezarritakoari jarraituz, espedientea jendaurrean egonen da hilabetean, iragarki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratzen denetik hasita, interesdunek azter dezaten eta bidezko alegazioak aurkez ditzaten.

Esteribarren, 2016ko ekainaren 6an.–Alkatea, Mikel Gastesi Zabaleta.

Iragarkiaren kodea: L1607166