116. ALDIZKARIA - 2016ko ekainaren 16a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

ARTZIBAR

2. aldaketa 2016ko aurrekontuan. Hasierako onespena

Artzibarko Udalak, 2016ko maiatzaren 31n egin osoko bilkuran, 2. aldaketa onetsi zuen, hasiera batean, Udalaren 2016ko aurrekontuan.

Espedientea Idazkaritzan egonen da ikusgai hamabost egun baliodunean, iragarki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta biharamunetik hasita, bizilagun edo interesdunek azter dezaten eta egokiak iruditzen zaizkien erreklamazioak aurkez ditzaten; hori guztia, irailaren 21eko 270/1998 Foru Dekretuaren 33. artikuluan xedatuari jarraikiz (haren bidez garatu zen Nafarroako Toki Ogasunei buruzko martxoaren 10eko 2/1995 Foru Legea, aurrekontuen eta gastu publikoaren alorretan).

Artzibarren, 2016ko ekainaren 7an.–Alkatea, Carlos Oroz Torrea.

Iragarkiaren kodea: L1607194