116. ALDIZKARIA - 2016ko ekainaren 16a

1. NAFARROAKO FORU KOMUNITATEA

1.7. BESTELAKOAK

212/2016 EBAZPENA, ekainaren 10ekoa, Hezkuntzako zuzendari nagusiak emana. Horren bidez jarraibideak eta egutegia onesten dira ikasleak onartzeko ikastetxe publikoetan, pribatu itunduetan eta erakundeetan, Oinarrizko Lanbide Heziketako heziketa zikloak eta Lanbide Lantegien 1. modalitatea egiteko, Nafarroako Foru Komunitatean, 2016-2017 ikasturtean.

Oinarrizko Lanbide Heziketako heziketa zikloak eta Lanbide Lantegiak egiteko Nafarroako Foru Komunitatean 2016-2017 ikasturtean ikastetxe publikoetako, pribatu itunduetako eta erakundeetako ikasleak onartzeko prozedura arautzeko oinarriak onetsi zituen ekainaren 6ko 67/2016 Foru Aginduaren 2. oinarriaren 3. atalean ezartzen den gisan, Hezkuntza Zuzendaritza Nagusiaren ebazpen batean finkatuko dira 2016-2017 ikasturteko prozesua zehaztuko duten datak eta jarraibideak.

Hori horrela, Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioari buruzko abenduaren 3ko 15/2004 Foru Legearen 22.1 d) artikuluak ematen dizkidan ahalmenak erabiliz,

EBATZI DUT:

1. Jarraibideak eta egutegia onestea ikasleak onartzeko ikastetxe publikoetan, pribatu itunduetan eta erakundeetan, Oinarrizko Lanbide Heziketako heziketa zikloak eta Lanbide Lantegiak egiteko, 2016-2017 ikasturtean. Ebazpen honen 1.etik 3.era bitarteko eranskinetan agertzen dira.

2. Ebazpen hau eta eranskinak igortzea Antolamenduaren eta Aukera Berdintasunaren Zerbitzura, Hezkuntzako Ikuskapen Zerbitzura, Hizkuntzen eta Arte Ikasketen Zerbitzura, Lanbide Heziketaren Zerbitzura, Baliabide Ekonomikoen Zerbitzura, Hezkuntzako Azpiegituren Zerbitzura, Ebaluazioaren, Kalitatearen, Prestakuntzaren eta Bizikidetzaren Zerbitzura, Hezkuntzako Plangintzaren Zerbitzura, Nafarroako Eskolatze Batzorde Nagusira, Eskolatze Bulegora eta Argibide Bulegora, behar diren ondorioak izan ditzaten.

3. Ebazpen honen aurka gora jotzeko errekurtsoa jartzen ahalko da, Hezkuntzako kontseilariari zuzendua, hilabeteko epean, Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta biharamunetik hasita.

4. Ebazpen hau eta eranskinak Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratzea.

Iruñean, 2016ko ekainaren 10ean.–Hezkuntzako Zuzendari Nagusia, Estebe Petrizan Iriarte

1. ERANSKINA

Oinarrizko lanbide heziketarako jarraibideak

Ikaspostua eskatzea.

1. Eskatzaile bakoitzak izena emateko eskabide bakarra aurkeztuko du, behar den moduan betea, eta gehienez ere lehentasun hurrenkeraren arabera zehaztutako sei aukera dakartzala. Izena emateko eskabidea eredu ofizialaren araberakoa izanen da, zein jasota baitago Nafarroako Gobernuaren tramiteen katalogoko Oinarrizko Lanbide Heziketan izena emateko tramiteen fitxan, helbide honetan:

http://www.navarra.es/home_es/Servicios/ficha/5334/Inscriipcion-Formacion-Profesional-Basica.

2. Izena emateko eskabidea aurkezteko epea ebazpen honen 3. eranskinean dago jasota: 2016ko ekainaren 13tik 17ra bitarte (14:00ak arte).

3. Lehenik aukeratutako Oinarrizko Lanbide Heziketako zikloa ematen duen ikastetxeko bulego administratiboetan aurkeztuko da izena emateko eskabidea.

Ikastetxeek eskabide orriaren fotokopia zigilatua emanen diete ikasle eskatzaileei, eskabidea zein egunetan sartu den adierazita.

4. Izena emateko eskabidean Oinarrizko Lanbide Heziketako zikloak baizik ez dira adieraziko, edo Oinarrizko Lanbide Heziketako zikloak eta Lanbide Lantegiak, betiere bi irakaskuntzetan sartzeko baldintzak betez gero, gehienez ere sei aukera izanik.

5. Ezin da izena emateko eskabide bat egin Oinarrizko Lanbide Heziketako zikloetarako eta beste bat Lanbide Lantegietarako. Izena emateko eskabide bat baino gehiago aurkezten bada Oinarrizko Lanbide Heziketako zikloetarako eta/edo Lanbide Lantegietarako, bertan behera geratuko dira guztiak eta, ondorioz, ez da bat ere tramitatuko.

6. Izena emateko eskabideak jasotzen dituzten ikastetxeek EDUCA bidez sartuko dituzte denak, horretarako ezarritako epean, puntu guztiak beteta dituztela.

7. Izena emateko eskabideak jasotzen dituzten ikastetxeek nahitaez igorri eta jakinarazi behar dute matrikularako aurreikuspena horretarako ezarritako epean, EDUCA programako “Ikastetxearen eskaintza (VII. eranskina)” delakoaren bitartez.

Ikasle adingabeek izena emateko eskabideak aurkeztea eta banantze eta dibortzio kasuetakoak.

1. Ikasle adingabeek izena emateko eskabideak eta banantze eta dibortzio kasuetakoak baliagarriak eta eraginkorrak izateko, baldintza hauetakoren bat bete beharko dute:

–Bi gurasoen sinadura eraman behar du izena emateko eskabideak.

–Gurasoetako baten sinadura eramaten badu izena emateko eskabideak, laukitxo honek markatuta egon behar du: “zin egiten dut gurasoak/tutoreak bat gatozela eskabide honekin”.

–Gurasoetako baten sinadura eramaten badu izena emateko eskabideak, laukitxo honek markatuta egon behar du: “gurasoak/tutoreak banantzeko, dibortziatzeko edo desadostasunean gaudela deklaratzen dut, eta ebazpen judiziala edo indarra duen dokumentazioa aurkezten dut, non ondorioztatzen baita niri bakarrik dagokidala semearen edo alabaren ikastetxea aukeratzea”. Horretaz gain, aipatu dokumentazioa aurkeztu beharko du eta hartatik aterako da erabakia berari bakarrik dagokiola.

Dokumentaziotik ez bada ateratzen bati bakarrari dagokiola erabakia hartzea, eskabidea tramitatuko da baldin ulertzen bada bi gurasoek onartzen dutela, Banantze eta dibortzio kasuetan ikastetxeetarako jarraibideen arabera (eskolatzea aipatzen duen horretan, 1. idatz-zatian) eta egiaztatua gelditu bada aurkeztu den dokumentazioarekin.

2. Beste edozein kasutan, eskatzaileari izena emateko eskabidea osatzeko eskatu beharko zaio, ematen zaion epean ez badu egiten, eskabidea baliogabetuko dela ohartaraziz.

Izena emateko eskabidearekin batera aurkeztu beharreko dokumentazioa.

1. Izena emateko eskabidearen ereduan jasotzen dena izanen da, ukatu gabe atzerritarrek derrigorrezkoa ez den hezkuntza Espainiakoen baldintza berberetan erdiesteko duten eskubidea, Atzerritarrek Espainian dituzten eskubide eta askatasunei eta haien gizarteratzeari buruzko urtarrilaren 11ko 4/2000 Lege Organikoaren arabera.

2. Hona, Oinarrizko Lanbide Heziketan izena emateko eskabideari erantsi beharreko dokumentazioa:

–NANaren, AIZren, pasaportearen edo baliokidearen fotokopia.

–Oinarrizko Lanbide Heziketan izena emateko azken proposamena, Oinarrizko Lanbide Heziketako zikloak arautzen dituen foru aginduan ezarritako ereduari jarraikiz. Oinarrizko Lanbide Heziketan izena emateko azken proposamena aurkezteak berresten du onarpen prozesuan parte hartzen dela. Oinarrizko Lanbide Heziketan izena emateko azken proposamena ez aurkezteak onarpen prozesuaren epe arruntean ez parte hartzea dakar. Dokumentazio hori 2016ko ekainaren 30era arte aurkez daiteke (14:00ak arte).

–Oinarrizko Lanbide Heziketako sarrera nota frogatzen duen dokumentazioa, 2016-2017 ikasturtean Oinarrizko Lanbide Heziketako heziketa zikloetan eta Lanbide Lantegietan ikasleak onartzeko prozedura arautzeko foru aginduaren 8. oinarrian adierazitakoaren arabera.

–Azken ikasturteko asistentziaren portzentajea frogatzen duen dokumentazioa, 2016-2017 ikasturtean Oinarrizko Lanbide Heziketako zikloetan eta Lanbide Lantegietan ikasleak onartzeko prozedura arautzeko foru aginduaren 8. oinarrian adierazitakoaren arabera.

–2016-2017 ikasturtean Oinarrizko Lanbide Heziketako heziketa zikloetan eta Lanbide Lantegietan ikasleak onartzeko prozedura arautzeko foru aginduaren 10. oinarrian ikaspostuak gordetzeko ezarritako hiru kasuetako baten bidez eskatzen bada ikaspostua, dagokion dokumentazioa aurkeztu beharko da: desgaitasuna frogatzen duen dokumentazioa, goi mailako edo errendimendu handiko kirolariaren ziurtagiria, berariazko hezkuntza premiak dituen ikasle izatearen ziurtagiria.

3. Oinarrizko Lanbide Heziketako sarrera nota frogatzen duen dokumentazioa, azken ikasturteko asistentziaren portzentajea frogatzen duen dokumentazioa eta, ikaspostuak gordetzeko kasuren batean egonez gero, hori frogatzen duen dokumentazioa aurkezten ahalko da:

a) Izena emateko eskabidea aurkezten den unean (2016ko ekainaren 13tik 17ra, 14:00ak arte).

b) 2016ko ekainaren 30eko 14:00ak baino lehen.

4. Oinarrizko Lanbide Heziketako sarrera nota frogatzen duen dokumentazioa aurkeztu ezean, ikasleak betiere parte hartuko du, baina sarrera nota zero izanen da.

Asistentziaren portzentajea frogatzen duen dokumentazioa aurkeztu ezean, ikasmailako eskolen %80tan baino gutxiagotan izan direnen artean sailkatuko da ikaslea.

Izena ematearen berrespena. Oinarrizko Lanbide Heziketan izena emateko azken proposamena

1. Oinarrizko Lanbide Heziketako zikloetan izena ematea berresteko beharrezkoa da ikasleak Oinarrizko Lanbide Heziketan izena emateko azken proposamena aurkeztea izena emateko eskabidea aurkezten duen ikastetxean.

Hori honela aurkez daiteke:

a) Izena emateko eskabidea aurkezten den unean (2016ko ekainaren 13tik 17ra, 14:00ak arte).

b) 2016ko ekainaren 30eko 14:00ak baino lehen.

Ikasleak ikastetxearen ziurtagiri bat jasoko du, izena ematearen berrespena frogatzen duena.

2. Izena ematea ez berresteak onarpen prozesuaren lehenbiziko fasean parte ez hartzea ekarriko du.

3. Derrigorrezko Bigarren Hezkuntzako irakaskuntzak ematen dituzten ikastetxeek ahalbidetu beharko dute bertan matrikulaturik egon den ikasleak, Oinarrizko Lanbide Heziketako zikloetan izena ematea berretsi ahal izatea. Horretarako, ikastetxeek beren ikasleei emanen diete, jarraibide honen 1. atalean adierazten diren data eta orduak etorri behar bezain lehenago, Oinarrizko Lanbide Heziketan izena emateko azken proposamena.

Lanbide Heziketako heziketa zikloetan izena ematen duten ikasleen sarrerako nota.

1. Nafarroan 2016-2017 ikasturtean Oinarrizko Lanbide Heziketako heziketa zikloetan eta Lanbide Lantegietan ikasleak onartzeko prozedura arautzeko foru aginduaren 8. oinarrian ezarritakoaren arabera kalkulatuko da onarpen prozeduran erabiliko diren sarrerako notak.

2. Ikasleak non egon diren matrikulaturik izena eman duten ikasturtean, ikastetxe hartan kalkulatu beharko da sarrera nota.

3. Asistentziaren portzentajea kalkulatuko da Nafarroan 2016-2017 ikasturtean Oinarrizko Lanbide Heziketako zikloetan eta Lanbide Lantegietan ikasleak onartzeko prozedura arautzeko foru aginduaren 8. oinarrian ezarritakoari jarraikiz. Asistentziaren portzentajea frogatzeko, hutsegite justifikatuak klasera joatea bezala kontatuko dira.

4. Derrigorrezko Bigarren Hezkuntzako irakaskuntzak ematen dituzten ikastetxeek ahalbidetu beharko dute bertan matrikulaturik egon den ikasleak, Oinarrizko Lanbide Heziketako zikloetan izena eman badu, eskatzen den dokumentazioa entregatu ahal izatea 2016ko ekainaren 30eko 14:00ak baino lehen. Horretarako, ikastetxeek honako hauek jarri beharko dituzte beren ikasleen eskutan:

a) Bakoitzaren sarrera nota daraman dokumentazioa.

b) Asistentziaren portzentajea frogatzen duen dokumentazioa.

Ikaspostuak gordetzeko aurkeztu beharreko dokumentazioa, desgaitua, goi mailako edo errendimenduko kirolaria eta hezkuntza laguntzako berariazko beharrak izateagatik.

1. Desgaitasuna edukitzeagatik, goi mailako edo errendimendu handiko kirolaria edo berariazko hezkuntza premiak dituen ikaslea izategatik ikaspostuak gordetzeko aukera egiten duten ikasleek aurkeztu beharreko dokumentazioa eta gorde beharreko ikaspostuak esleitzeko ebazpenaren irizpideak izanen dira Nafarroako Gobernuaren tramiteen katalogoko Oinarrizko Lanbide Heziketan izena emateko tramiteen fitxan jasota daudenak, helbide honetan:

http://www.navarra.es/home_es/Servicios/ficha/5334/Inscriipcion-Formacion-Profesional-Basica

2. Ikaspostuak gordetzeko eskatzen duten ikasleek haiek nolakoak diren frogatzen duen dokumentazioa aurkeztu beharko dute 2016ko ekainaren 30eko 14:00ak baino lehen izena emateko eskabidea aurkeztu zuten ikastetxean.

Dokumentazio hori adierazitako datan aurkezten ez bada, ez da aukerarik izanen eskatutako ikaspostuak gordetzeko.

3. Norbaitek kasu batengatik baino gehiagotik eskatuz gero ikaspostua gordetzeko, hurrengo ordenaren arabera hartuko dira kontuan gordetzeko eskatu diren ikaspostuak:

–Lehena: ikaspostua gordetzea desgaitasunagatik.

–Bigarrena: ikaspostua gordetzea hezkuntza laguntzako berariazko beharragatik.

–Hirugarrena: ikaspostua gordetzea goi mailako edo goi errendimenduko kirolaria izateagatik.

Jaiegunak.

1. Ebazpen honen 3. eranskinean adierazitako datak aginduzkoak dira. “Bukaera egunen bat” jaieguna bada ikastetxe batean, jai ez den hurrengo egunera aldatuko da, eta behar duen publizitatea emanen zaio.

Onartzeko baremoa.

1. Barematzeko irizpideek eta erreklamazioren bat egin ahal izateko ezarritako prozedurak jendaurrean egon beharko dute.

2. Baremoaren ondorioetarako, bakarrik onartuko dira dokumentuekin egiaztatu ahal diren irizpideak.

Zozketa.

1. Nafarroako Eskolatze Batzorde Nagusian egin zen berdinketak hausteko zozketa, 2016-2017 ikasturterako Oinarrizko Lanbide Heziketan eta Lanbide Lantegietan onartzeko prozesua arautzen duen foru aginduaren oinarrietan aipatzen dena, eta haren emaitza besterik gabe aplikatuko da zerrendetan, EDUCA aplikazioan, behar den kasuetan.

Oinarrizko Lanbide Heziketako heziketa zikloetan sartu berrien ikaspostuak banatzea.

1. Oinarrizko Lanbide Heziketako heziketa zikloetan, ondoko hau da sartu berrien 14 ikaspostuen banaketa 2 sarrera taldeetako bakoitzean:

IKASLE SARTU BERRIAK

1. SARRERA TALDEA

2. SARRERA TALDEA

Hamalau

9

5

2. Oinarrizko Lanbide Heziketako heziketa ziklo bateko lehen mailan ikasle sartu berrien kopurua 14tik beherakoa denean, honako hau izanen da postuen banaketa 2 sarrera taldeetako bakoitzean:

IKASLE SARTU BERRIAK

1. SARRERA TALDEA

2. SARRERA TALDEA

Hamahiru

8

5

Hamabi

8

4

Hamaika

7

4

Hamar

7

3

Bederatzi

6

3

Zortzi

5

3

Zazpi

5

2

3. Oinarrizko Lanbide Heziketako heziketa zikloetan sartu berrien ikaspostuen kopurua 14tik gorakoa denean, 16 ikasle izan arte gehienez, honako hau izanen da ikaspostuen banaketa 2 sarrera taldeetako bakoitzean:

IKASLE SARTU BERRIAK

1. SARRERA TALDEA

2. SARRERA TALDEA

Hamabost

10

5

Hamasei

10

6

Sartu berrientzako ikaspostuak aditzera ematea.

1. 2016-2017 ikasturtean Oinarrizko Lanbide Heziketako zikloetan eta Lanbide Lantegietan onartzeko prozesua arautzen duen foru aginduaren 2. oinarriko 6. atalean ezarritakoa garatuz, ikastetxeetako zuzendaritzek 2016ko ekainaren 24ko 14:00ak baino lehen eman beharko dute aditzera zenbat diren, eskaintzen duten ziklo eta talde bakoitzean, sartu berrientzako ikaspostuak. Horretarako EDUCAn prestatutako prozedura erabiliko da.

Ikasleak onartzeko epe arrunta. Onartuen behin-behineko eta behin betiko zerrendak.

1. Onartuen zerrendak, behin-behinekoak eta behin betikoak, izanen dira onarpen prozeduraren emaitzen berri emateko baliabide ofiziala. Zerrenda horiek EDUCAtik ateratako zerrenda erabiliz emanen dira aditzera, eta ikastetxean erakutsiko dira, ikusteko moduko toki batean.

2. Onartuen behin-behineko zerrenda 2016ko uztailaren 5ean argitaratuko da.

3. Zer ikastetxetan aurkeztu den izena emateko eskabidea, hango zuzendaritzari igorri beharko zaizkio behin-behineko zerrendari egiten zaizkion erreklamazioak, 2016ko uztailaren 5etik 11ra bitarte (14:00ak arte).

4. Onartuen behin betiko zerrenda hauek onarpen prozesuaren epe arruntean argitaratuko dira. Behin betiko zerrenda horietako bakoitzak bere matrikulazio epea izanen du:

a) Onartuen behin betiko 1. zerrenda: 2016ko uztailaren 13an argitaratuko da.

Behin betiko 1. zerrendaren arabera ikaspostua lortu duten ikasleen matrikula: 2016ko uztailaren 14tik 19ra bitarte (14:00ak arte).

b) Onartuen behin betiko 2. zerrenda: 2016ko uztailaren 21ean argitaratuko da.

Behin betiko 2. zerrendaren arabera ikaspostua lortzen duten ikasleen matrikula: 2016ko uztailaren 22tik 28ra bitarte (22:00ak arte).

5. Onartuen aipatu zerrendetako batean ikaspostua lortzen duten ikasleek ekainaren 6ko 67/2016 Foru Aginduaren 9. oinarrian ezarritakoaren arabera beharko dute jokatu.

Matrikula egiteko, “Matrikula. Matrikularen dokumentazioa” izeneko atalean adierazitako dokumentazioa beharko da aurkeztu.

6. Ikaspostua adierazitako aukeretako batean lortu eta dagozkien datetan matrikula egiten ez duten ikasleak onarpen prozesuko epe arruntetik baztertuko dira, Nafarroan 2016-2017 ikasturtean Oinarrizko Lanbide Heziketako heziketa zikloetan eta Lanbide Lantegietan onartzeko prozedura arautzen duen ekainaren 6ko 67/2016 Foru Aginduaren 9. oinarriak ezartzen duen moduan.

7. Onartuen 1. edo 2. behin betiko zerrendan, hautatutako lehenbiziko aukera ez den ikaspostua lortu duten ikasleek, matrikula egitean, ondokoen artean aukeratzen ahal dute:

a) “Aukera ez hobetzea” aukera. Aukera hau hautatzeak dakar uko egitea ikaspostua lortzeari hobetsitako aukeretako batean epe arrunteko onarpen prozesuan onartuak izan direnen hurrengo behin betiko zerrendetan.

b) “Aukera hobetzea” aukera. Aukera hau hautatzeak dakar hobetsitako aukeretako batean ikaspostua lortzeko aukera izatea epe arrunteko onarpen prozesuan onartu izan direnen 2. behin betiko zerrendan eta ikaspostu hutsak esleitzeko prozedurarako diren ikaspostu hutsen berri eman baino lehenagoko onartuen behin betiko 3. zerrendan.

Ikaspostu bat lortuz gero aitzineko paragrafoan adierazitako onartuen behin betiko zerrendetan hobetsitako aukeretako batean, ikasleek matrikula berri bat egin behar dute ikaspostu berria eskuratu duten ikastetxean eta ziklo edo lantegian, ikaspostua onartuen zer zerrendatan lortu duten, hari dagokion matrikula egunetan.

Matrikula berria egiten ez bada, ikasle horiek zer ikaspostutan egina duten matrikula, hura galduko dute, bai eta matrikularen ondoriozko eskubide guztiak ere.

Matrikula berria eginez gero, ziklo edo lantegi berrian eta, hala behar badu, ikastetxe berrian eskatzen zaien dokumentazioa aurkeztu beharko dute. Kasu horietan, ikasleak zer ikastetxetan egiten duen matrikula, hark hura egiterakoan aurkeztu duen dokumentazio guztia itzuli beharko dio, bai eta egin dituen ordainketak ere, halakorik bada.

Matrikula. Matrikula egiteko dokumentazioa.

1. Matrikula egiteko, hurrengo dokumentazioa ekartzeko eskatuko zaie ikasleei:

–NANaren, AIZaren, AITaren, ikasle txartelaren edo horien baliokide baten fotokopia.

Izena emateko eta matrikulatzeko tramiteei dagozkien prozesu eta dokumentazio guztietan, ikaslearen izen-deiturak bat etorriko dira aipatu dokumentazioan agertzen direnekin.

Atzerritarrek ikasketa hauek Espainiakoen baldintza berberetan egiteko duten eskubidea galarazi gabe, Atzerritarrek Espainian dituzten eskubide eta askatasunei eta haien gizarteratzeari buruzko urtarrilaren 11ko 4/2000 Lege Organikoaren arabera.

–Behar bezala justifikatutako egoeratan, eskatzaileei Osasun Txartelaren fotokopia eskatzen ahalko zaie.

–Egindako osasun azterketen txostena, ikasleak desgaitasunik, gaixotasunik edo beste osasun arazorik baldin badu, ikastetxeak jakin beharrekoa.

–Ikaspostua lortu den ikastetxean eskatzen zaion beste edozein dokumentazio.

Hutsik dauden ikaspostuak aditzera eman aitzineko jarduketa, Ikaspostu Hutsak Esleitzeko Prozedurarako.

1. Onarpen prozesuaren epe arrunta bukatu ondoan, Oinarrizko Lanbide Heziketako zikloetan eta Lanbide Lantegietan ikasleak onartzeko prozedura aratzen duen Foru Aginduaren 5. eta 6. oinarrien 7. atalean ezarritakoa garatu beharrez, eta Ikaspostu Hutsak Esleitzeko Prozedurarako hutsik dauden ikaspostuak aditzera eman aitzin, ondotik ematen diren jarraibideen arabera jokatuko da.

2. Onarpen prozesuaren epe arruntean esleipenik eta matrikularik izan ez duten ikaspostuak, zein ere den haien sarrerako taldea, esleipenerako multzokatuko dira.

Ikaspostuen esleipen horretan parte hartuko dute epe arruntean izena emanik ikasposturik erdietsi ez dutenek, irailean sartzeko baldintzak betetzen dituztela frogatzen badute (izena emateko azken proposamenaren aurkezpena Oinarrizko Lanbide Heziketan) edo matrikulaturik egonik “aukera hobetzea” hautatu badute.

Epe arruntean izena emanik Oinarrizko Lanbide Heziketan izena emateko azken proposamena aurkeztu ez badute, irailean egiten ahalko dute irailaren 6tik 8ra bitarte (14:00ak arte).

3. Irailean Oinarrizko Lanbide Heziketako zikloetan onartuen 3. zerrenda argitaratuko da, bere matrikulazio epea barne.

Multzokaturik eskainitako ikaspostu horiek esleitzeko lehenespen zerrenda lehentasun irizpide hauen arabera ezarriko da:

a) Lehenik: izena eman den ikasturtean DBHko 3. maila, Ikaskuntza eta Errendimendua Hobetzeko Programa (IEHP) bateko 3. maila, Curriculum Egokituko Programa, edo IEHP bateko 2. maila egiten ari direnak, betiere asistentzia ziurtagiri bat aurkezten badute, azaltzen duena egindako ikasmailako eskolen %80tan gutxienez izan direla.

b) Bigarren: izena eman den ikasturtean DBHko 2. edo 4. maila egiten ari direnak, betiere asistentzia ziurtagiri bat aurkezten badute, azaltzen duena egindako ikasmailako eskolen %80tan gutxienez izan direla.

c) Hirugarren: izena eman den ikasturtean DBHko 3. maila, IEHP bateko 3. maila, Curriculum Egokituko Programa, edo IEHP bateko 2. maila egiten ari direnak, betiere asistentzia ziurtagiri bat aurkezten badute, azaltzen duena egindako ikasmailako eskolen %80tan baino gutxiagotan izan direla.

d) Laugarren: izena eman den ikasturtean DBHko 2. edo 4. maila egiten ari direnak, betiere asistentzia ziurtagiri bat aurkezten badute, azaltzen duena egindako ikasmailako eskolen %80tan baino gutxiagotan izan direla.

4. Aitzineko atalean xedatutako irizpideak aplikatuta ateratzen den azpitalde bakoitza irizpide hauei jarraikiz ordenatuko da:

a) Lehenbizikoa: Oinarrizko Lanbide Heziketako sarrera notaren arabera.

b) Bigarrena: berdinketa badago, Nafarroako Eskolatze Batzorde Nagusian, 2016-2017 ikasturteko onarpen prozeduran, egindako zozketaren emaitza aplikatuz ebatziko da.

5. Ikaspostu hutsak esleitzeko prozeduraren aitzineko onartuen behin betiko 3. zerrenda hau 2016ko irailaren 12an argitaratuko da.

Ikaspostu hutsak esleitzeko prozeduraren aitzineko behin betiko 3. zerrendaren arabera ikaspostua lortzen duten ikasleen matrikula 2016ko irailaren 13an eta 14an eginen da (14:00ak arte).

Matrikula egiteko, “Matrikula. Matrikularen dokumentazioa” izeneko atalean adierazitako dokumentazioa beharko da aurkeztu.

6. Ikaspostu hutsak esleitzeko prozeduraren aitzineko behin betiko 3. zerrenda honetan ikaspostua erdietsi duten ikasleak onarpen prozeduratik kanpo geldituko dira matrikula dagozkien egunetan egiten ez badute.

Matrikulan adierazitako “aukera hobetzearen” ondorioz ikaspostua hobetsitako aukeretariko batean erdietsirik, matrikula ziklo / lantegi berrian egiten ez bada, ikasleak ikaspostua galduko du matrikulaturiko tokian, baita egindako matrikularen ondoriozko eskubideak ere.

Matrikula berria eginez gero, ziklo berrian eta, zein den kasu, ikastetxean eskatzen zaien dokumentazioa aurkeztu beharko dute. Kasu horietan, ikasleak zer ikastetxetan egiten duen matrikula, hark hura egiterakoan aurkeztu duen dokumentazio guztia itzuli beharko dio, bai eta egin dituen ordainketak ere, halakorik bada.

7. Jarraibide honetan aipatzen den onartuen zerrendari dagokion matrikula bukatuta, ikastetxeak egonen dira ikaspostu hutsak zenbat diren zehazteko maneran; horiek Ikaspostu Hutsak Esleitzeko prozeduran eskainiko dira.

Hutsik dauden ikaspostuak aditzera ematea Ikaspostu Hutsak Esleitzeko Prozedurarako.

1. Ikastetxeetako zuzendaritzek 2016ko irailaren 15eko 13:00ak baino lehen eman beharko dute aditzera zenbat ikaspostu huts dauden eskaintzen duten ziklo / lantegi eta talde bakoitzean, EDUCAn horretarako prestatutako prozedura baliatuz.

2. Hutsik dauden ikaspostu horiek Ikaspostu Hutsak Esleitzeko Prozedura baten bidez eskainiko dira, Nafarroan Oinarrizko Lanbide Heziketako zikloetan eta Lanbide Lantegietan ikasleak onartzeko prozedura arautzen duen Foru Aginduan ezarritakoari jarraikiz.

Oinarrizko Lanbide Heziketako heziketa zikloetan ikaspostu hutsak esleitzeko prozedura.

1. Honako hauek aurkezten ahalko dute eskabidea Ikaspostu Hutsak Esleitzeko Prozeduran:

–Izena emateko eskabidea ekainean aurkezturik, ikaspostua erdietsi ez dutenek.

–Izena emateko eskabidea ekainean aurkeztu ez dutenek.

–Onarpen prozeduran onartuak izanik, matrikula formalizatu ez edo erdietsitako ikaspostuari uko egin diotenek.

2. Ikasleek ez dute Ikaspostu Hutsak Esleitzeko Prozeduran parte hartzen ahalko, Oinarrizko Lanbide Heziketako zikloetan edo Lanbide Lantegietan ikaspostua erdietsi badute 2016-2017 ikasturteko onarpen prozeduran eta bertan matrikulaturik badaude.

3. Eskabidea eredu ofizialaren araberakoa izanen da, zein jasota baitago Nafarroako Gobernuaren tramiteen katalogoko Oinarrizko Lanbide Heziketan izena emateko tramiteen fitxan, helbide honetan:

http://www.navarra.es/home_es/Servicios/ficha/5334/Inscriipcion-Formacion-Profesional-Basica

4. Ikaspostu Hutsak Esleitzeko Prozedurarako eskabidea aurkezteko epea ebazpen honen 3. eranskinean dago jasota: 2016ko irailaren 19tik 20ra bitarte (14:00ak arte).

5. Lehenik aukeratutako zikloa ematen duen ikastetxeko bulego administratiboetan aurkeztuko da ikaspostu hutsak esleitzeko prozeduraren eskaera.

Ikastetxeek eskabide orriaren fotokopia zigilatua emanen diete ikasle eskatzaileei, eskabidea zein egunetan sartu den adierazita.

6. Izena emateko eskabidean Oinarrizko Lanbide Heziketako zikloak baizik ez dira adieraziko, edo Oinarrizko Lanbide Heziketako zikloak eta Lanbide Lantegiak, betiere bi irakaskuntzetan sartzeko baldintzak betez gero, gehienez ere 10 aukera izanik.

7. Ezin da izena emateko eskabide bat egin Oinarrizko Lanbide Heziketako zikloetarako eta beste bat Lanbide Lantegietarako. Izena emateko eskabide bat baino gehiago aurkezten bada Oinarrizko Lanbide Heziketako zikloetarako eta/edo Lanbide Lantegietarako, bertan behera geratuko dira guztiak eta, ondorioz, ez da bat ere tramitatuko.

8. Ezin da eskabiderik aurkeztu ziklo / lantegi edo ikastetxe batean ez badago ikaspostu hutsik.

9. Izena emateko eskabideak jasotzen dituzten ikastetxeek EDUCA bidez sartuko dituzte denak, horretarako ezarritako epean, puntu guztiak beteta dituztela.

10. Epe arruntean izena eman eta parte hartu duten ikasleek ez dute izena emateko eskabidean dokumentazio osagarririk erantsi beharko.

11. Epe arruntean izena emanik eskatutako baldintzak ez egiaztatzeagatik horretan parte hartu ez duten ikasleek ondokoa erantsi beharko diote eskabideari Ikaspostu Hutsak Esleitzeko Prozeduran:

12. Epe arruntean izena eman ez duten ikasleek, ondoko dokumentazioa erantsi beharko diote eskabideari ikaspostu hutsak esleitzeko prozeduran:

–NANaren, AIZren, pasaportearen edo baliokidearen fotokopia.

–Oinarrizko Lanbide Heziketan izena emateko azken proposamena, Oinarrizko Lanbide Heziketako zikloak arautzen dituen foru aginduan ezarritako ereduari jarraikiz.

–Oinarrizko Lanbide Heziketako sarrera nota frogatzen duen dokumentazioa, 2016-2017 ikasturtean Oinarrizko Lanbide Heziketako heziketa zikloetan eta Lanbide Lantegietan ikasleak onartzeko prozedura arautzeko foru aginduaren 8. oinarrian adierazitakoaren arabera.

–Azken ikasturteko asistentziaren portzentajea frogatzen duen dokumentazioa, 2016-2017 ikasturtean Oinarrizko Lanbide Heziketako zikloetan eta Lanbide Lantegietan ikasleak onartzeko prozedura arautzeko foru aginduaren 8. oinarrian adierazitakoaren arabera.

Ikaspostu hutsak esleitzeko prozeduran onartu direnen behin betiko zerrendak.

1. Onartuen behin betiko zerrendak izanen dira ikaspostu hutsak esleitzeko prozeduraren emaitzen berri emateko baliabide ofiziala. Zerrenda horiek EDUCAtik ateratako zerrenda erabiliz emanen dira aditzera, eta ikastetxean erakutsiko dira, ikusteko moduko toki batean.

2. Onartuen behin betiko zerrenda hauek argitaratuko dira. Behin betiko zerrenda horietako bakoitzak bere matrikulazio epea izanen du:

a) Ikaspostu hutsak esleitzeko prozeduran onartu direnen behin betiko 1. zerrenda: 2016ko irailaren 22an argitaratuko da.

Ikaspostu Hutsak Esleitzeko Prozeduran behin betiko 1. zerrendaren arabera ikaspostua erdietsi duten ikasleen matrikula: 2016ko irailaren 23tik 26ra (14:00ak arte).

b) Kasua bada, ikaspostu hutsak esleitzeko prozeduran onartu direnen behin betiko 2. zerrenda: 2016ko irailaren 27an argitaratuko da.

Ikaspostu hutsak esleitzeko prozeduraren behin betiko 2. zerrendaren arabera ikaspostua erdietsi duten ikasleen matrikula: 2016ko irailaren 28an eta 29an (14:00ak arte).

3. Ikaspostu hutsak esleitzeko prozeduraren 1. zerrendan ikaspostua lortu duten ikasleek, lehenbizikoa ez den aukera batean matrikulatzen badira, “aukera hobetzea” hautatzen ahal dute. Hala jaso behar da matrikula egitean.

4. Ikaspostu hutsak esleitzeko prozeduran lortutako ikaspostuan zerrenda bakoitzerako ezarritako matrikula egunetan matrikulatzen ez diren ikasleek lortu duten ikasposturako eskubidea galduko dute, eta baztertuta geldituko dira, matrikula ez egitegatik.

5. Ikasleek ikaspostu bat lortzen badute ikaspostu hutsak esleitzeko prozeduraren behin betiko 2. zerrendan aukera hobetsietako batean, matrikula berri bat egin beharko dute ikaspostu berria lortu duten ikastetxean eta ziklo / lantegian, dagokien egunetan.

Matrikula berria egiten ez bada, ikasle horiek zer ikaspostutan egina duten matrikula, hura galduko dute, bai eta matrikularen ondoriozko eskubide guztiak ere.

Matrikula berria eginez gero, ziklo berrian eta, zein den kasu, ikastetxean eskatzen zaien dokumentazioa aurkeztu beharko dute. Kasu horietan, ikasleak zer ikastetxetan egiten duen matrikula, hark hura egiterakoan aurkeztu duen dokumentazio guztia itzuli beharko dio, bai eta egin dituen ordainketak ere, halakorik bada.

6. “Matrikula. Matrikula egiteko dokumentazioa” atalean zehaztutako dokumentazioa da matrikula egiteko aurkeztu behar dena.

Oinarrizko Lanbide Heziketako heziketa zikloetarako eskaintza.

1. Izena eman dutenak hamar baino gutxiago badira, Hezkuntza Departamentuak erabakiko du eskaintza honi eustea edo ez.

Epe arruntetik kanpo eskolatzea.

1. Ikaspostua lortzen ez duten ikasleak hasita dagoen kurtsoan txertatzen ahalko dira irailean eta urrian. Data horiek iraganik, ikastetxeak badu ahala ikasle berriak sar daitezkeen edo ez erabakitzeko. Irakaskuntza bera eskaintzen duen beste ikastetxe batetik matrikula tokiz aldatzeko eskatzen duen ikasleak, ikasturteko edozein unetan egiten ahal du hori, baldin eta ikastetxeak ikaspostu hutsik badu eta, aldi berean, baldintza hauek betez gero:

–Pertsona horrek sartzeko baldintzak betetzen baditu.

–Eskaera justifikatzen duen bizileku aldaketa badago.

2. Horretarako, eskatzaileak dagokion ikastetxean egin beharko du eskaera, eta horrek Hezkuntza Departamentuari jakinaraziko dio, matrikula egiteko baimena eman dezan, hala behar izatera.

Nafarroako Eskolatze Batzorde Nagusiak ere baimena eman dezake ikasturtean ikastetxez aldatzeko, behar bezala frogatutako arrazoi bereziak daudenean.

2015-2016 ikasturtean irabazi-asmorik gabeko erakunde batean Curriculum Egokituko Programan ikasten duten ikasleak: Oinarrizko Lanbide Heziketako zikloetarako onarpen prozesuan izena emateko prozeduraren egokitzapena.

1. Ikasle hauek Hezkuntza sistemako Lanbide Heziketako irakaskuntzen Oinarrizko Lanbide Heziketako zikloetan onartua izateko prozesuan izena emateko, prozedura honi jarraituko zaio:

a) Ebaluazio akademikoa: ikasturtearen bigarren ebaluazioa bukatutakoan, hau da, azken hiruhilekoan eta ikasturtearen azken ebaluazioa burutu arte, CEP gauzatzen ari den entitateko irakasle-taldeak adostuko du nola egin izena emateko proposamen-txostena. Txostenean justifikatu beharko da zergatik den neurri egokia Oinarrizko Lanbide Heziketako zikloetarako proposatu bezala izena ematea, ikasleak gaitasunak eskura ditzan. Tutoreak eginen du proposamen-txostena, Nafarroan Oinarrizko Lanbide Heziketa arautzen duen foru aginduaren 1. eranskineko ereduaren arabera, eta CEP gauzatzen ari den entitateko zuzendariari bidaliko zaio.

Entitateko zuzendaria harremanetan jarri beharko da ikaslea matrikulaturik dagoen ikastetxeko zuzendariarekin, Oinarrizko Lanbide Heziketan onartua izateko prozesuan izena emateko prozeduraren hasieraren berri emateko.

b) Aholku orientatzailea: entitateko zuzendariak orientatzaileari eskatuko dio aholku orientatzailea egin dezan. Aholkuaren helburua izanen da zehaztea ikaslea proposatutako neurrira egokitzen den ala ez, Oinarrizko Lanbide Heziketako zikloak arautzen dituen foru aginduaren 2. eranskineko ereduaren arabera, eta entitateko zuzendariari bidaliko zaio. Ikaslea matrikulaturik dagoen ikastetxeko orientatzaileak ere sinatzen ahalko du aholku orientatzaile hori.

c) Guraso edo legezko tutoreentzako informazioa: entitateko zuzendariak irakasle-taldearen proposamen-txostena eta aholku orientatzailea aztertu ondoren, entitateko edo ikaslea matrikulaturik dagoen ikastetxeko zuzendaritza-taldeko kide bat eta tutorea gurasoekin edo legezko tutoreekin bilduko dira ikaslea Oinarrizko Lanbide Heziketako zikloetan onartzeko prozeduran izena ematearen komenigarritasuna adierazteko. Bilera bukatzean, gurasoek edo legezko tutoreek idazki bat sinatuko dute, Nafarroan Oinarrizko Lanbide Heziketa arautzen duen foru aginduaren 3. eranskineko ereduaren arabera, helburu hauekin:

–Aurkeztutako proposamenaren eta Oinarrizko Lanbide Heziketako zikloen ezaugarrien berri eman dietela adierazteko.

–Proposamena onartzen dutenetz adierazteko.

–Proposamenarekin lotura duten alderdien gaineko alegazioak egiteko.

d) Hezkuntza Departamentuaren esku-hartzea: entitateko zuzendariak ikaslea matrikulaturik dagoen ikastetxeko zuzendariarekin batera sinatutako proposamena, Nafarroan Oinarrizko Lanbide Heziketa arautzen duen foru aginduaren 4. eranskineko ereduaren araberakoa, igorriko dio entitateko ikuskatzaileari eta horrek egiaztatuko du indarrean dagoen araudian sartzeko zehaztutako baldintzak betetzen ote diren, bertan adierazten den prozedurari jarraituz, baita aholku orientatzaileak proposatzen ote duen ikasleari izena ematea eta gurasoek edo legezko tutoreek onartzen ote duten ere Oinarrizko Lanbide Heziketako zikloetan onartzeko prozeduran izena emateko proposamena. Izena emateko azken proposamena aztertuta eta Oinarrizko Lanbide Heziketako zikloetarako ikaslea den zehaztuta, ikuskatzaileak entitateko zuzendariari eta ikaslea matrikulaturik dagoen ikastetxeko zuzendariari jakinaraziko die onartu den ala ez izena emateko azken proposamen hori.

2. Entitateko zuzendariak ikasleari emanen dio, eta, hala balegokio, gurasoei edo legezko ordezkariei, Oinarrizko Lanbide Heziketako zikloetan izena emateko azken proposamenaren agiria. Prozedurak garaiz bukatu behar du, kontuan hartuta ikasleak denbora behar duela kasuan kasuko ikasturterako ezarritako epean izena emateko.

Komunikazio bideak.

–Helbide elektronikoak: nescolar@navarra.es eta ordenafp@navarra.es

–Gurasoei eta ikasleei informazioa eta aholkua ematea: 848 42 66 17.

–Tramitazio eta onarpen kontuak, ikastetxeentzat: 848 42 69 77.

–Eskolatze Arloko koordinatzailea: 848 42 65 57.

–Lanbide Heziketaren Plangintza, Antolamendu eta Garapenerako Atala: 848 42 66 28 - 848 42 65 49 - 848 42 32 32 - 848 42 61 30.

–Faxa: 848 42 69 87.

2. ERANSKINA

Lanbide lantegien 1. modalitaterako jarraibideak

Ikaspostua eskatzea.

1. Eskatzaile bakoitzak izena emateko eskabide bakarra aurkeztuko du, behar den moduan betea, eta gehienez ere lehentasun hurrenkeraren arabera zehaztutako sei aukera dakartzala. Izena emateko eskabidea eredu ofizialaren araberakoa izanen da, zein jasota baitago Nafarroako Gobernuaren tramiteen katalogoko Lanbide Lantegietan izena emateko tramiteen fitxan, helbide honetan:

http://www.navarra.es/home_es/Servicios/ficha/5354/Inscripcion-Talleres-profesionales.

2. Izena emateko eskabidea aurkezteko epea ebazpen honen 3. eranskinean dago jasota: 2016ko ekainaren 13tik 17ra bitarte (14:00ak arte).

3. Lehenik aukeratutako lanbide lantegia eskaintzen duen ikastetxeko bulego administratiboetan aurkeztuko da izena emateko eskaera.

Ikastetxeek eskabide orriaren fotokopia zigilatua emanen diete ikasle eskatzaileei, eskabidea zein egunetan sartu den adierazita.

4. Izena emateko eskabidean Lanbide Lantegiak baizik ez dira adieraziko, edo Lanbide Lantegiak eta Oinarrizko Lanbide Heziketako zikloak, betiere bi irakaskuntzetan sartzeko baldintzak betez gero, gehienez ere sei aukera izanik.

5. Ezin da eskabide bat egin Lanbide Lantegietarako eta beste eskabide bat Oinarrizko Lanbide Heziketako zikloetarako. Lanbide Lantegietarako eta/edo Oinarrizko Lanbide Heziketako zikloetarako eskabide bat baino gehiago aurkeztuz gero, bertan behera geratuko dira guztiak eta, ondorioz, ez dira tramitatuko.

6. Izena emateko eskabideak jasotzen dituzten ikastetxeek EDUCA bidez sartuko dituzte denak, horretarako ezarritako epean, puntu guztiak beteta dituztela.

7. Izena emateko eskabideak jasotzen dituzten ikastetxeek nahitaez igorri eta jakinarazi behar dute matrikularako aurreikuspena horretarako ezarritako epean, EDUCA programako “Ikastetxearen eskaintza (VII. eranskina)” delakoaren bitartez.

Ikasle adingabeek izena emateko eskabideak aurkeztea eta banantze eta dibortzio kasuetakoak.

1. 1. eranskinean Oinarrizko Lanbide Heziketako zikloetarako aipatzen diren jarraibideak aplikatuko dira.

Izena emateko eskabidearekin batera aurkeztu beharreko dokumentazioa.

1. Izena emateko eskabidearen ereduan jasotzen dena izanen da, ukatu gabe atzerritarrek derrigorrezkoa ez den hezkuntza Espainiakoen baldintza berberetan erdiesteko duten eskubidea, Atzerritarrek Espainian dituzten eskubide eta askatasunei eta haien gizarteratzeari buruzko urtarrilaren 11ko 4/2000 Lege Organikoaren arabera.

2. Hona, Lanbide Lantegien 1. modalitatean izena emateko eskabideari erantsi beharreko dokumentazioa:

–NANaren, AIZren, pasaportearen edo baliokidearen fotokopia.

–Izena eman den urte naturalean 17tik 21 urte bitarte beteak izanik, 2015-2016 ikasturtean eskolatutako ikasleentzat: Lanbide Lantegien 1. modalitatean izena emateko azken proposamena, Nafarroan Lanbide Lantegiak arautzen dituen foru aginduaren 1. eranskinean ezarritako ereduari jarraikiz.

Lanbide Lantegien 1. modalitatean izena emateko azken proposamen hau aurkezteak berresten du onarpen prozesuan parte hartzen dela. Oinarrizko Lanbide Heziketan izena emateko azken proposamena ez aurkezteak onarpen prozesuaren epe arruntean ez parte hartzea dakar.

Dokumentazio hori 2016ko ekainaren 30era arte aurkez daiteke (14:00ak arte).

–Izena eman den urte naturalean 16 urte beteak izanik, 2015-2016 ikasturtean IEHP batean, CEP batean edo Oinarrizko Lanbide Heziketako ziklo batean eskolatutako ikasleentzat: Lanbide Lantegien 1. modalitatean izena emateko azken proposamena, Nafarroan Lanbide Lantegiak arautzen dituen foru aginduaren 5. eranskinean ezarritako ereduari jarraikiz.

–2015-2016 ikasturtean eskolatu gabeko 17tik 21 urte bitarteko ikasleentzat eta beste hezkuntza sistemetatik heldu diren 16tik 21 urte bitarteko ikasleentzat: Zinpeko aitorpena, Nafarroan Lanbide Lantegiak arautzen dituen foru aginduaren 6. eranskinean ezarritako ereduaren araberakoa.

Zinpeko aitorpen hori aurkezteak berresten du onarpen prozesuan parte hartzen dela. Zinpeko aitorpena ez aurkezteak onarpen prozesuaren epe arruntean parte ez hartzea ekarriko du.

Dokumentazio hori 2016ko ekainaren 30era arte aurkez daiteke (14:00ak arte).

–Gazteen Bermearen Sisteman izena emanda dagoela frogatzen duen dokumentazioa.

–Lanbide Lantegien 1. modalitateko sarrera nota frogatzen duen dokumentazioa, 2016-2017 ikasturtean Oinarrizko Lanbide Heziketako heziketa zikloetan eta Lanbide Lantegietan ikasleak onartzeko prozedura arautzeko foru aginduaren 8. oinarrian adierazitakoaren arabera.

–2016-2017 ikasturtean Oinarrizko Lanbide Heziketako heziketa zikloetan eta Lanbide Lantegietan ikasleak onartzeko prozedura arautzeko foru aginduaren 10. oinarrian ikaspostuak gordetzeko ezarritako hiru kasuetako baten bidez eskatzen bada ikaspostua, dagokion dokumentazioa aurkeztu beharko da: desgaitasuna frogatzen duen dokumentazioa, goi mailako edo errendimendu handiko kirolariaren ziurtagiria, berariazko hezkuntza premiak dituen ikasle izatearen ziurtagiria.

3. Gazteen Bermearen Sisteman izena emanda dagoela frogatzen duen dokumentazioa, Lanbide Lantegietako sarrera nota frogatzen duen dokumentazioa, halakorik bada, eta, ikaspostuak gordetzeko kasuren batean egonez gero, hori frogatzen duen dokumentazioa aurkezten ahalko da:

a) Izena emateko eskabidea aurkezten den unean (2016ko ekainaren 13tik 17ra, 14:00ak arte).

b) 2016ko ekainaren 30eko 14:00ak baino lehen.

4. Lanbide Lantegietako sarrera nota frogatzen duen dokumentazioa aurkeztu ezean, ikasleak betiere parte hartuko du, baina sarrera nota zero izanen da.

Gazteen Bermearen Sisteman izena emanda dagoela frogatzen duen dokumentazioa aurkeztu ezean, ikasleak parte hartuko du Gazteen Bermearen Sistema horretan izena eman ez dutenen taldean.

Izena ematearen berrespena.

1. Lanbide Lantegietarako izena ematea berresteko beharrezkoa da ikasleak dokumentazio hau aurkeztea izena emateko eskabidea aurkezten duen ikastetxean, nork eta horrela:

a) Lanbide Lantegien 1. modalitatean izena emateko azken proposamena (Nafarroan Lanbide Lantegiak arautzen dituen foru aginduaren 1. eranskina), 2015-2016 ikasturtean eskolatutako 17tik 21 urte bitarteko ikasleen kasuan.

b) Zinpeko aitorpena (Nafarroan Lanbide Lantegiak arautzen dituen foru aginduaren 6. eranskina), 2015-2016 ikasturtean eskolatu gabeko 17tik 21 urte bitarteko ikaslee kasuan eta beste hezkuntza sistemetatik heldu diren 16tik 21 urte bitarteko ikasleen kasuan.

c) Lanbide Lantegien 1. modalitatean izena emateko azken proposamena (Nafarroan Lanbide Lantegiak arautzen dituen foru aginduaren 5. eranskina), 2015-2016 ikasturtean IEHP batean, CEP batean edo Oinarrizko Lanbide Heziketako ziklo batean eskolatutako ikasleen kasuan.

Hori honela aurkez daiteke:

–Izena emateko eskabidea aurkezten den unean (ekainaren 13tik 17ra, 14:00ak arte).

–2016ko ekainaren 30eko 14:00ak baino lehen.

Ikasleak ikastetxearen ziurtagiri bat jasoko du, izena ematearen berrespena frogatzen duena.

2. Izena ematea ez berresteak onarpen prozesuaren lehenbiziko fasean parte ez hartzea ekarriko du.

3. Derrigorrezko Bigarren Hezkuntzako irakaskuntzak ematen dituzten ikastetxeek ahalbidetu beharko dute bertan matrikulaturik egon den ikasleak, Lanbide Lantegietarako izena ematea berretsi ahal izatea. Horretarako, ikastetxeek beren ikasleei emanen diete, jarraibide honen 1. atalean adierazten diren data eta orduak etorri behar bezain lehenago, bertan adierazten den dokumentazioa, kasuan kasukoa.

4. Orobat, izena emateko epean, ekainaren 13tik 17ra, eta 2016ko ekainaren 30eko 14:00ak arte, ondoko dokumentazioa aurkezten ahalko da:

a) Lanbide Lantegietarako sarrera nota frogatzen duen dokumentazioa, halakorik bada. Sarrera nota frogatzen duen dokumentazioa aurkeztu ezean, ikasleak betiere parte hartuko du, baina sarrera nota zero izanen da.

b) Gazteen Bermearen Sisteman izena emanda dagoela frogatzen duen dokumentazioa. Dokumentazio hori aurkeztu ezean, ikasleak parte hartuko du Gazteen Bermearen Sisteman izena eman ez dutenen taldean.

Ikaspostuak gordetzeko aurkeztu beharreko dokumentazioa, desgaitua, goi mailako edo errendimenduko kirolaria eta hezkuntza laguntzako berariazko beharrak izateagatik.

1. Desgaitasuna edukitzeagatik, goi mailako edo errendimendu handiko kirolaria edo berariazko hezkuntza premiak dituen ikaslea izategatik ikaspostuak gordetzeko aukera egiten duten ikasleek aurkeztu beharreko dokumentazioa eta gorde beharreko ikaspostuak esleitzeko ebazpenaren irizpideak izanen dira Nafarroako Gobernuaren tramiteen katalogoko Lanbide Lantegietan izena emateko tramiteen fitxan jasota daudenak, helbide honetan:

http://www.navarra.es/home_es/Servicios/ficha/5354/Inscripcion-Talleres-profesionales

2. Ikaspostuak gordetzeko eskatzen duten ikasleek haiek nolakoak diren frogatzen duen dokumentazioa aurkeztu beharko dute 2016ko ekainaren 30eko 14:00ak baino lehen izena emateko eskabidea aurkeztu zuten ikastetxean.

Dokumentazio hori adierazitako datan aurkezten ez bada, ez da aukerarik izanen eskatutako ikaspostuak gordetzeko.

3. Norbaitek kasu batengatik baino gehiagotik eskatuz gero ikaspostua gordetzeko, hurrengo ordenaren arabera hartuko dira kontuan gordetzeko eskatu diren ikaspostuak:

–Lehena: ikaspostua gordetzea desgaitasunagatik.

–Bigarrena: ikaspostua gordetzea hezkuntza laguntzako berariazko beharragatik.

–Hirugarrena: ikaspostua gordetzea goi mailako edo goi errendimenduko kirolaria izateagatik.

Jaiegunak.

1. Ebazpen honen 3. eranskinean adierazitako datak aginduzkoak dira. “Bukaera egunen bat” jaieguna bada ikastetxe batean, jai ez den hurrengo egunera aldatuko da, eta behar duen publizitatea emanen zaio.

Onartzeko baremoa.

1. Barematzeko irizpideek eta erreklamazioren bat egin ahal izateko ezarritako prozedurak jendaurrean egon beharko dute.

2. Baremoaren ondorioetarako, bakarrik onartuko dira dokumentuekin egiaztatu ahal diren irizpideak.

Zozketa.

1. Nafarroako Eskolatze Batzorde Nagusian egin zen berdinketak hausteko zozketa, 2016-2017 ikasturterako Oinarrizko Lanbide Heziketan eta Lanbide Lantegietan onartzeko prozesua arautzen duen foru aginduaren oinarrietan aipatzen dena, eta haren emaitza besterik gabe aplikatuko da zerrendetan, EDUCA aplikazioan, behar den kasuetan.

Lanbide Lantegien 1. modalitatean sartu berrien ikaspostuak banatzea.

1. Lanbide Lantegien 1. modalitatean, ondoko hau da sartu berrien 14 ikaspostuen banaketa 2 sarrera taldeetako bakoitzean:

IKASLE SARTU BERRIAK

1. SARRERA TALDEA

2. SARRERA TALDEA

Hamalau

9

5

2. 1. modalitateko lanbide lantegi batean ikasle sartu berrien kopurua 14tik beherakoa denean, honako hau izanen da ikaspostuen banaketa 2 sarrera taldeetako bakoitzean:

IKASLE SARTU BERRIAK

1. SARRERA TALDEA

2. SARRERA TALDEA

Hamahiru

8

5

Hamabi

8

4

Hamaika

7

4

Hamar

7

3

Bederatzi

6

3

Zortzi

5

3

Zazpi

5

2

3. Lanbide Lantegien 1. modalitatean sartu berrien ikaspostuen kopurua 14tik gorakoa denean, 16 ikasle izan arte gehienez, honako hau izanen da ikaspostuen banaketa 2 sarrera taldeetako bakoitzean:

IKASLE SARTU BERRIAK

1. SARRERA TALDEA

2. SARRERA TALDEA

Hamabost

10

5

Hamasei

10

6

Sartu berrientzako ikaspostuak aditzera ematea.

1. 2016-2017 ikasturtean Oinarrizko Lanbide Heziketako zikloetan eta Lanbide Lantegietan onartzeko prozesua arautzen duen foru aginduaren 2. oinarriko 6. atalean ezarritakoa garatuz, ikastetxeetako zuzendaritzek 2016ko ekainaren 24ko 14:00ak baino lehen eman beharko dute aditzera zenbat diren sartu berrientzako ikaspostuak eskaintzen duten 1. modalitateko lanbide lantegi bakoitzean, horretarako EDUCAn prestatutako prozeduraren bidez.

Ikasleak onartzeko epe arrunta. Onartuen behin-behineko eta behin betiko zerrendak.

1. Onartuen zerrendak, behin-behinekoak eta behin betikoak, izanen dira onarpen prozeduraren emaitzen berri emateko baliabide ofiziala. Zerrenda horiek EDUCAtik ateratako zerrenda erabiliz emanen dira aditzera, eta ikastetxean erakutsiko dira, ikusteko moduko toki batean.

2. Onartuen behin-behineko zerrenda 2016ko uztailaren 5ean argitaratuko da.

3. Zer ikastetxetan aurkeztu den izena emateko eskabidea, hango zuzendaritzari igorri beharko zaizkio behin-behineko zerrendari egiten zaizkion erreklamazioak, 2016ko uztailaren 5etik 11ra bitarte (14:00ak arte).

4. Onartuen behin betiko zerrenda hauek onarpen prozesuaren epe arruntean argitaratuko dira. Behin betiko zerrenda horietako bakoitzak bere matrikulazio epea izanen du:

a) Onartuen behin betiko 1. zerrenda: 2016ko uztailaren 13an argitaratuko da.

Behin betiko 1. zerrendaren arabera ikaspostua lortu duten ikasleen matrikula: 2016ko uztailaren 14tik 19ra bitarte (14:00ak arte).

b) Onartuen behin betiko 2. zerrenda: 2016ko uztailaren 21ean argitaratuko da.

Behin betiko 2. zerrendaren arabera ikaspostua lortzen duten ikasleen matrikula: 2016ko uztailaren 22tik 28ra bitarte (22:00ak arte).

5. Onartuen aipatu zerrendetako batean ikaspostua lortzen duten ikasleek ekainaren 6ko 67/2016 Foru Aginduaren 9. oinarrian ezarritakoaren arabera beharko dute jokatu.

Matrikula egiteko, “Matrikula. Matrikularen dokumentazioa” izeneko atalean adierazitako dokumentazioa beharko da aurkeztu.

6. Ikaspostua adierazitako aukeretako batean lortu eta dagozkien datetan matrikula egiten ez duten ikasleak onarpen prozesuko epe arruntetik baztertuko dira, Nafarroan 2016-2017 ikasturtean Oinarrizko Lanbide Heziketako heziketa zikloetan eta Lanbide Lantegietan onartzeko prozedura arautzen duen ekainaren 6ko 67/2016 Foru Aginduaren 9. oinarriak ezartzen duen moduan.

7. Onartuen 1. edo 2. behin betiko zerrendan, hautatutako lehenbiziko aukera ez den ikaspostua lortu duten ikasleek, matrikula egitean, ondokoen artean aukeratzen ahal dute:

a) “Aukera ez hobetzea” aukera. Aukera hau hautatzeak dakar uko egitea ikaspostua lortzeari hobetsitako aukeretako batean epe arrunteko onarpen prozesuan onartuak izan direnen hurrengo behin betiko zerrendetan.

b) “Aukera hobetzea” aukera. Aukera hau hautatzeak dakar hobetsitako aukeretako batean ikaspostua lortzeko aukera izatea epe arrunteko onarpen prozesuan onartu izan direnen 2. behin betiko zerrendan eta ikaspostu hutsak esleitzeko prozedurarako diren ikaspostu hutsen berri eman baino lehenagoko onartuen behin betiko 3. zerrendan.

Ikaspostu bat lortuz gero aitzineko paragrafoan adierazitako onartuen behin betiko zerrendetan hobetsitako aukeretako batean, ikasleek matrikula berri bat egin behar dute ikaspostu berria eskuratu duten ikastetxean eta ziklo edo lantegian, ikaspostua onartutakoen zer zerrendatan lortu duten, hari dagokion matrikula egunetan.

Matrikula berria egiten ez bada, ikasle horiek zer ikaspostutan egina duten matrikula, hura galduko dute, bai eta matrikularen ondoriozko eskubide guztiak ere.

Matrikula berria eginez gero, ziklo edo lantegi berrian eta, hala behar badu, ikastetxe berrian eskatzen zaien dokumentazioa aurkeztu beharko dute. Kasu horietan, ikasleak zer ikastetxetan egiten duen matrikula, hark hura egiterakoan aurkeztu duen dokumentazio guztia itzuli beharko dio, bai eta egin dituen ordainketak ere, halakorik bada.

Matrikula. Matrikula egiteko dokumentazioa.

1. Matrikula egiteko, hurrengo dokumentazioa ekartzeko eskatuko zaie ikasleei:

–NANaren, AIZren, AITren, ikasle txartelaren edo horien baliokide baten fotokopia.

Izena emateko eta matrikulatzeko tramiteei dagozkien prozesu eta dokumentazio guztietan, ikaslearen izen-deiturak bat etorriko dira aipatu dokumentazioan agertzen direnekin.

Atzerritarrek ikasketa hauek Espainiakoen baldintza berberetan egiteko duten eskubidea galarazi gabe, Atzerritarrek Espainian dituzten eskubide eta askatasunei eta haien gizarteratzeari buruzko urtarrilaren 11ko 4/2000 Lege Organikoaren arabera.

–Behar bezala justifikatutako egoeratan, eskatzaileei Osasun Txartelaren fotokopia eskatzen ahalko zaie.

–Egindako osasun azterketen txostena, ikasleak desgaitasunik, gaixotasunik edo beste osasun arazorik baldin badu, ikastetxeak jakin beharrekoa.

–Ikaspostua lortu den ikastetxean eskatzen zaion beste edozein dokumentazio.

Hutsik dauden ikaspostuak aditzera eman aitzineko jarduketa, Ikaspostu Hutsak Esleitzeko Prozedurarako.

1. Onarpen prozesuaren epe arrunta bukatu ondoan, Oinarrizko Lanbide Heziketako zikloetan eta Lanbide Lantegietan ikasleak onartzeko prozedura aratzen duen Foru Aginduaren 5. eta 6. oinarrien 7. atalean ezarritakoa garatu beharrez, eta Ikaspostu Hutsak Esleitzeko Prozedurarako hutsik dauden ikaspostuak aditzera eman aitzin, ondotik ematen diren jarraibideen arabera jokatuko da.

2. Lanbide Lantegietan onartzeko prozesuaren epe arruntean esleipenik eta matrikularik izan ez duten ikaspostuak, zein ere den haien sarrerako taldea, esleipenerako multzokatuko dira.

Ikaspostuen esleipen horretan parte hartuko dute epe arruntean izena emanik ikasposturik erdietsi ez dutenek, irailean sartzeko baldintzak betetzen dituztela frogatzen badute (izena emateko azken proposamenaren aurkezpena Lanbide Lantegien 1. modalitatean, edo zinpeko aitorpena, kasuan kasukoa) edo matrikulaturik egonik “aukera hobetzea” hautatu badute.

Epe arruntean izena emanik behar diren datetan aitzineko paragrafoan sartzeko baldintzak betetzen direla frogatzeko zehaztutako dokumentazioa aurkeztu ez badute, irailean egiten ahalko dute, irailaren 6tik 8ra bitarte (14:00ak arte).

3. Irailean Lanbide Lantegien 1. modalitatean onartu direnen 3. zerrenda argitaratuko da, bere matrikulazio epea barne.

Multzokaturik eskainitako ikaspostu horiek esleitzeko lehenespen zerrenda lehentasun irizpide hauen arabera ezarriko da:

a) Lehenbizikoa: Gazteen Bermearen Sisteman izena emanik daudenak eta 17tik 21 urte bitarte dituztenak.

b) Bigarrena: Gazteen Bermearen Sisteman izena emanik daudenak eta 16 urte dituztenak, izena eman duten ikasturtean CEP batean, IEHP batean, edo Oinarrizko Lanbide Heziketako ziklo batean matrikulaturik egon badira edo beste hezkuntza sistemetatik heldu badira.

c) Hirugarrena: Gazteen Bermearen Sisteman izena emanik ez daudenak eta 17tik 21 urte bitarte dituztenak.

d) Laugarrena: Gazteen Bermearen Sisteman izena emanik ez daudenak eta 16 urte dituztenak, izena eman duten ikasturtean IEHP batean, CEP batean edo Oinarrizko Lanbide Heziketako ziklo batean matrikulaturik egon badira edo beste hezkuntza sistemetatik heldu badira.

4. Aitzineko atalean xedatutako irizpideak aplikatuta ateratzen den azpitalde bakoitza irizpide hauei jarraikiz ordenatuko da:

a) Lehenbizikoa eta hirugarrena: Nafarroako Eskolatze Batzorde Nagusian, 2016-2017 ikasturteko onarpen prozeduran, egindako zozketaren emaitza aplikatuz.

b) Bigarrena eta laugarrena: Lanbide Lantegietako sarrera notari jarraikiz. Berdinketa badago, Nafarroako Eskolatze Batzorde Nagusian, 2016-2017 ikasturteko onarpen prozeduran, egindako zozketaren emaitza aplikatuz ebatziko da.

5. Lanbide Lantegien 1. modalitatean onartu direnen behin betiko 3. zerrenda hau, ikaspostu hutsak esleitzeko prozeduraren aitzinekoa, 2016ko irailaren 12an argitaratuko da.

Ikaspostu hutsak esleitzeko prozeduraren aitzineko zerrenda honen arabera ikaspostua lortzen duten ikasleen matrikula 2016ko irailaren 13an eta 14an eginen da (14:00ak arte).

Matrikula egiteko, “Matrikula. Matrikularen dokumentazioa” izeneko atalean adierazitako dokumentazioa beharko da aurkeztu.

6. Ikaspostu hutsak esleitzeko prozeduraren aitzineko behin betiko 3. zerrenda honetan ikaspostua erdietsi duten ikasleak onarpen prozeduratik kanpo geldituko dira matrikula dagozkien egunetan egiten ez badute.

Matrikulan adierazitako “aukera hobetzearen” ondorioz ikaspostua hobetsitako aukeretariko batean erdietsirik, matrikula lantegi / ziklo berrian egiten ez bada, ikasleak ikaspostua galduko du matrikulaturiko tokian, baita egindako matrikularen ondoriozko eskubideak ere.

Matrikula berria eginez gero, lantegi edo ziklo berrian eta, zein den kasua, ikastetxean eskatzen zaien dokumentazioa aurkeztu beharko dute. Kasu horietan, ikasleak zer ikastetxetan egiten duen matrikula, hark hura egiterakoan aurkeztu duen dokumentazio guztia itzuli beharko dio, bai eta egindako ordainketak ere, halakorik bada.

7. Jarraibide honetan aipatzen den onartuen zerrendari dagokion matrikula bukatuta, ikastetxeak egonen dira Lanbide Lantegietan ikaspostu hutsak zenbat diren zehazteko maneran; horiek Ikaspostu Hutsak Esleitzeko prozeduran eskainiko dira.

Hutsik dauden ikaspostuak aditzera ematea Ikaspostu Hutsak Esleitzeko Prozedurarako.

1. Ikastetxeetako zuzendaritzek 2016ko irailaren 15eko 13:00ak baino lehen eman beharko dute aditzera zenbat ikaspostu huts dauden eskaintzen duten ziklo / lantegi eta talde bakoitzean, EDUCAn horretarako prestatutako prozedura baliatuz.

2. Hutsik dauden ikaspostu horiek Ikaspostu Hutsak Esleitzeko Prozedura baten bidez eskainiko dira, Nafarroan Oinarrizko Lanbide Heziketako zikloetan eta Lanbide Lantegietan ikasleak onartzeko prozedura arautzen duen Foru Aginduan ezarritakoari jarraikiz.

Lanbide Lantegietan Ikaspostu Hutsak Esleitzeko Prozedura.

1. Honako hauek aurkezten ahalko dute eskabidea Ikaspostu Hutsak Esleitzeko Prozeduran:

–Izena emateko eskabidea ekainean aurkezturik, ikaspostua erdietsi ez dutenek.

–Izena emateko eskabidea ekainean aurkeztu ez dutenek.

–Onarpen prozeduran onartuak izanik, matrikula formalizatu ez edo erdietsitako ikaspostuari uko egin diotenek.

2. Ikasleek ez dute Ikaspostu Hutsak Esleitzeko Prozeduran parte hartzen ahalko, Lanbide Lantegietan edo Oinarrizko Lanbide Heziketako zikloetan ikaspostua erdietsi badute 2016-2017 ikasturteko onarpen prozeduran eta bertan matrikulaturik badaude.

3. Eskabidea eredu ofizialaren araberakoa izanen da, zein jasota baitago Nafarroako Gobernuaren tramiteen katalogoko Lanbide Lantegietan izena emateko tramiteen fitxan, helbide honetan:

http://www.navarra.es/home_es/Servicios/ficha/5354/Inscripcion-Talleres-profesionales

4. Ikaspostu Hutsak Esleitzeko Prozedurarako eskabidea aurkezteko epea ebazpen honen 3. eranskinean dago jasota: 2016ko irailaren 19tik 20ra bitarte (14:00ak arte).

5. Lehenik aukeratutako lanbide lantegia eskaintzen duen ikastetxeko bulego administratiboetan aurkeztuko da Ikaspostu Hutsak Esleitzeko Prozedurarako eskabidea.

Ikastetxeek eskabide orriaren fotokopia zigilatua emanen diete ikasle eskatzaileei, eskabidea zein egunetan sartu den adierazita.

6. Izena emateko eskabidean Lanbide Lantegiak baizik ez dira adieraziko, edo Lanbide Lantegiak eta Oinarrizko Lanbide Heziketako zikloak, betiere bi irakaskuntzetan sartzeko baldintzak betez gero, gehienez ere 10 aukera izanik.

7. Ezin da eskabide bat egin Lanbide Lantegietarako eta beste eskabide bat Oinarrizko Lanbide Heziketako zikloetarako. Lanbide Lantegietarako eta/edo Oinarrizko Lanbide Heziketako zikloetarako eskabide bat baino gehiago aurkeztuz gero, bertan behera geratuko dira guztiak eta, ondorioz, ez dira tramitatuko.

8. Ezin da eskabiderik aurkeztu lantegi / ziklo batean ez badago ikaspostu hutsik.

9. Izena emateko eskabideak jasotzen dituzten ikastetxeek EDUCA bidez sartuko dituzte denak, horretarako ezarritako epean, puntu guztiak beteta dituztela.

10. Epe arruntean izena eman eta parte hartu duten ikasleek ez dute izena emateko eskabidean dokumentazio osagarririk erantsi beharko.

11. Epe arruntean izena emanik eskatutako baldintzak ez egiaztatzeagatik horretan parte hartu ez duten ikasleek ondokoa erantsi beharko diote eskabideari Ikaspostu Hutsak Esleitzeko Prozeduran:

12. Epe arruntean izena eman ez duten ikasleek, ondoko dokumentazioa erantsi beharko diote eskabideari ikaspostu hutsak esleitzeko prozeduran:

–NANaren, AIZren, pasaportearen edo baliokidearen fotokopia.

–Izena eman den urte naturalean 17tik 21 urte bitarte beteak izanik, 2015-2016 ikasturtean eskolatutako ikasleentzat: Lanbide Lantegien 1. modalitatean izena emateko azken proposamena, Nafarroan Lanbide Lantegiak arautzen dituen foru aginduaren 1. eranskinean ezarritako ereduari jarraikiz.

–Izena eman den urte naturalean 16 urte beteak izanik, 2015-2016 ikasturtean IEHP batean, CEP batean edo Oinarrizko Lanbide Heziketako ziklo batean eskolatutako ikasleentzat: Lanbide Lantegien 1. modalitatean izena emateko azken proposamena, Nafarroan Lanbide Lantegiak arautzen dituen foru aginduaren 5. eranskinean ezarritako ereduari jarraikiz.

–2015-2016 ikasturtean eskolatu gabeko 17tik 21 urte bitarteko ikasleentzat eta beste hezkuntza sistemetatik heldu diren 16tik 21 urte bitarteko ikasleentzat: Zinpeko aitorpena, Nafarroan Lanbide Lantegiak arautzen dituen foru aginduaren 6. eranskinean ezarritako ereduaren araberakoa.

–Gazteen Bermearen Sisteman izena emanda dagoela frogatzen duen dokumentazioa.

–Lanbide Lantegien 1. modalitaterako sarrera nota frogatzen duen dokumentazioa, halakorik bada.

Ikaspostu hutsak esleitzeko prozeduran onartu direnen behin betiko zerrendak.

1. Onartuen behin betiko zerrendak izanen dira ikaspostu hutsak esleitzeko prozeduraren emaitzen berri emateko baliabide ofiziala. Zerrenda horiek EDUCAtik ateratako zerrenda erabiliz emanen dira aditzera, eta ikastetxean erakutsiko dira, ikusteko moduko toki batean.

2. Lanbide Lantegietan onartu direnen behin betiko zerrenda hauek argitaratuko dira. Behin betiko zerrenda horietako bakoitzak bere matrikulazio epea izanen du:

a) Ikaspostu hutsak esleitzeko prozeduran onartu direnen behin betiko 1. zerrenda: 2016ko irailaren 22an argitaratuko da.

Ikaspostu hutsak esleitzeko prozeduraren behin betiko 1. zerrendaren arabera ikaspostua erdietsi duten ikasleen matrikula: 2016ko irailaren 23tik 26ra (14:00ak arte).

b) Kasua bada, ikaspostu hutsak esleitzeko prozeduran onartu direnen behin betiko 2. zerrenda: 2016ko irailaren 27an argitaratuko da.

Ikaspostu hutsak esleitzeko prozeduraren behin betiko 2. zerrendaren arabera ikaspostua erdietsi duten ikasleen matrikula: 2016ko irailaren 28a eta 29a (14:00ak arte).

3. Ikaspostu hutsak esleitzeko prozeduraren 1. zerrendan ikaspostua lortu duten ikasleek, lehenbizikoa ez den aukera batean matrikulatzen badira, “aukera hobetzea” hautatzen ahal dute. Hala jaso behar da matrikula egitean.

4. Ikaspostu hutsak esleitzeko prozeduran lortutako ikaspostuan zerrenda bakoitzerako ezarritako matrikula egunetan matrikulatzen ez diren ikasleek lortu duten ikasposturako eskubidea galduko dute, eta baztertuta geldituko dira, matrikula ez egitegatik.

5. Ikasleek ikaspostu bat lortzen badute ikaspostu hutsak esleitzeko prozeduraren behin betiko 2. zerrendan aukera hobetsietako batean, matrikula berri bat egin beharko dute ikaspostu berria lortu duten ikastetxean eta lantegi / zikloan, dagokien egunetan.

Matrikula berria egiten ez bada, ikasle horiek zer ikaspostutan egina duten matrikula, hura galduko dute, bai eta matrikularen ondoriozko eskubide guztiak ere.

Matrikula berria eginez gero, lantegi edo ziklo berrian eta, zein den kasua, ikastetxean eskatzen zaien dokumentazioa aurkeztu beharko dute. Kasu horietan, ikasleak zer ikastetxetan egiten duen matrikula, hark hura egiterakoan aurkeztu duen dokumentazio guztia itzuli beharko dio, bai eta egin dituen ordainketak ere, halakorik bada.

6. “Matrikula. Matrikula egiteko dokumentazioa” atalean zehaztutako dokumentazioa da matrikula egiteko aurkeztu behar dena.

Lanbide lantegien eskaintza.

1. Izena eman dutenak hamar baino gutxiago badira, Hezkuntza Departamentuak erabakiko du eskaintza honi eustea edo ez.

Epe arruntetik kanpo eskolatzea.

1. Ikaspostua lortzen ez duten ikasleak hasita dagoen kurtsoan txertatzen ahalko dira irailean eta urrian. Data horiek iraganik, ikastetxeak badu ahala ikasle berriak sar daitezkeen edo ez erabakitzeko. Irakaskuntza bera eskaintzen duen beste ikastetxe batetik matrikula tokiz aldatzeko eskatzen duen ikasleak, ikasturteko edozein unetan egiten ahal du hori, baldin eta ikastetxeak ikaspostu hutsik badu eta, aldi berean, baldintza hauek betez gero:

–Pertsona horrek sartzeko baldintzak betetzen baditu.

–Eskaera justifikatzen duen bizileku aldaketa badago.

2. Horretarako, eskatzaileak dagokion ikastetxean egin beharko du eskaera, eta horrek Hezkuntza Departamentuari jakinaraziko dio, matrikula egiteko baimena eman dezan, hala behar izatera.

Nafarroako Eskolatze Batzorde Nagusiak ere baimena eman dezake ikasturtean ikastetxez aldatzeko, behar bezala frogatutako arrazoi bereziak daudenean.

2015-2016 ikasturtean 16 urte beteak izanik, Curriculum Egokituko Programan irabazi-asmorik gabeko erakunde batean ikasten duten ikasleak: Lanbide Lantegien 1. modalitatetan onartua izateko prozesuan izena emateko prozeduraren egokitzapena.

1. Ikasle hauek Lanbide Lantegien 1. modalitatetan onartuak izateko prozeduran izena emateko, prozedura honi jarraituko zaio:

a) Ebaluazio akademikoa: ikasturtearen bigarren ebaluazioa bukatutakoan, hau da, azken hiruhilekoan eta ikasturtearen azken ebaluazioa burutu arte, CEPa gauzatzen den ikastetxeko irakasle-taldeak izena emateko proposamen-txostena nola egin adostuko du. Txostenean justifikatu beharko da zergatik den neurri egokia Lanbide Lantegien 1. modalitatean proposatu bezala izena ematea, ikasleak gaitasunak eskura ditzan. Tutoreak eginen du proposamen-txostena, Nafarroan Lanbide Lantegiak arautzen dituen foru aginduaren 2. eranskineko ereduaren arabera, eta CEPa gauzatzen ari den entitateko zuzendariari bidaliko zaio.

Entitateko zuzendaria harremanetan jarri beharko da ikaslea matrikulaturik dagoen ikastetxeko zuzendariarekin, Lanbide Lantegietan onartua izateko prozesuan izena emateko prozeduraren hasieraren berri emateko.

b) Aholku orientatzailea: entitateko zuzendariak orientatzaileari eskatuko dio aholku orientatzailea egin dezan. Aholkuaren helburua izanen da zehaztea ikaslea proposatutako neurrira egokitzen den ala ez, Lanbide Lantegiak arautzen dituen foru aginduaren 3. eranskineko ereduaren arabera, eta entitateko zuzendariari bidaliko zaio. Ikaslea matrikulaturik dagoen ikastetxeko orientatzaileak ere sinatzen ahalko du aholku orientatzaile hori.

c) Guraso edo legezko tutoreentzako informazioa: entitateko zuzendariak irakasle-taldearen proposamen-txostena eta aholku orientatzailea aztertu ondoren, entitateko edo ikaslea matrikulaturik dagoen ikastetxeko zuzendaritza-taldeko kide bat eta tutorea gurasoekin edo legezko tutoreekin bilduko dira ikaslea Lanbide Lantegien 1. modalitatean onartzeko prozeduran izena ematearen komenigarritasuna adierazteko. Bilera bukatzean, gurasoek edo legezko tutoreek idazki bat sinatuko dute, Nafarroan Lanbide Lantegiak arautzen dituen foru aginduaren 4. eranskineko ereduaren arabera, helburu hauekin:

–Aurkeztutako proposamenaren eta Lanbide Lantegien 1. modalitatearen ezaugarrien berri eman dietela adierazteko.

–Proposamena onartzen dutenetz adierazteko.

–Proposamenarekin lotura duten alderdien gaineko alegazioak egiteko.

d) Hezkuntza Departamentuaren esku-hartzea: Entitateko zuzendariak, ikaslea matrikulaturik dagoen ikastetxeko zuzendariarekin batera sinaturik, izena emateko azken proposamena, Nafarroan Lanbide Lantegiak arautzen dituen foru aginduaren 5. eranskineko ereduaren araberakoa, igorriko dio entitateko ikuskatzaileari eta horrek egiaztatuko du indarrean dagoen araudian Lanbide Lantegien 1. modalitatean sartzeko zehaztutako baldintzak betetzen ote diren, bertan adierazten den prozedurari jarraituz, baita aholku orientatzaileak proposatzen ote duen ikasleak izena ematea eta gurasoek edo legezko tutoreek onartzen ote duten ere Lanbide Lantegien 1. modalitatean onartzeko prozeduran izena emateko proposamena. Izena emateko azken proposamena aztertuta eta Lanbide Lantegien 1. modalitaterako ikaslea den zehaztuta, ikuskatzaileak entitateko zuzendariari eta ikaslea matrikulaturik dagoen ikastetxeko zuzendariari jakinaraziko die onartu den ala ez izena emateko azken proposamen hori, eta eskutara emanen dio, behar bezala sinatua.

2. Entitateko zuzendariak ikasleari emanen dio, eta, hala balegokio, gurasoei edo legezko ordezkariei, Lanbide Lantegietan izena emateko azken proposamenaren agiria. Prozedurak garaiz bukatu behar du, kontuan hartuta ikasleak denbora behar duela kasuan kasuko ikasturterako ezarritako epean izena emateko.

Komunikazio bideak.

–Helbide elektronikoak: nescolar@navarra.es eta ordenafp@navarra.es

–Gurasoei eta ikasleei informazioa eta aholkua ematea: 848 42 66 17.

–Tramitazio eta onarpen kontuak, ikastetxeentzat: 848 42 69 77.

–Eskolatze Arloko koordinatzailea: 848 42 65 57.

–Lanbide Heziketaren Plangintza, Antolamendu eta Garapenerako Atala: 848 42 66 28 - 848 42 65 49 - 848 42 32 32 - 848 42 61 30.

–Faxa: 848 42 69 87.

3. ERANSKINA

2016-2017 ikasturtea - Oinarrizko lanbide heziketako heziketa zikloak - Lanbide lantegien 1. modalitatea

PROZESUA

HASIERAKO

BUKAERAKO EGUNA

EPE ARRUNTA

Izena emateko epea (eskabideen aurkezpena)

Ekainak 13

Ekainak 17

14:00ak arte

Azken eguna, izena emandako ikasleen datuak EDUCA bidez sartzeko

Ekainak 24

VII. eranskina (Aurreikusitako matrikula datuak) igorri eta jakinaraztea EDUCAren bidez.

Ekainak 24

Sartu berrientzako ikaspostuak, zikloaren/lantegiaren eta taldearen araberakoak, Hezkuntza Departamentuari jakitera ematea

Ekainak 24

14:00ak arte

Azken eguna, Oinarrizko LHn izena emateko azken proposamena aurkezteko

Ekainak 30

14:00ak arte

Azken eguna, Lanbide Lantegien 1. modalitatean izena emateko azken proposamena / Zinpeko aitorpena aurkezteko

Ekainak 30

14:00ak arte

Azken eguna, sarrera nota frogatzen duen dokumentazioa aurkezteko, halakorik bada

Ekainak 30

14:00ak arte

Azken eguna, Gazteen Bermearen Sisteman izena emanda dagoela frogatzen duen dokumentazioa aurkezteko

Ekainak 30

14:00ak arte

Azken eguna, ikaspostuak gordetzeko frogagiriak aurkezteko, desgaitua, goi mailako edo errendimenduko kirolaria edo hezkuntza laguntzako berariazko beharrak izateagatik

Ekainak 30

14:00ak arte

Onartuen behin-behineko zerrenda argitaratzea

Uztailak 5

Onartuen behin-behineko zerrendari buruzko erreklamazioak aurkeztea

Uztailaren 5a

Uztailak 11

14:00ak arte

Onartuen behin betiko 1. zerrenda argitaratzea

Uztailak 13

Onartuen behin betiko 1. zerrendari dagozkion matrikulazio egunak

Uztailak 14

Uztailak 19

14:00ak arte

Onartuen behin betiko 2. zerrenda argitaratzea

Uztailak 21

Onartuen behin betiko 2. zerrendari dagozkion matrikulazio egunak

Uztailak 22

Uztailak 28

14:00ak arte

VII. eranskina (Matrikulatutako ikasleen datuak) EDUCA bidez igorri eta jakinaraztea

Uztailak 28

Uztailak 29

IKASPOSTU HUTSAK ESLEITZEKO PROZEDURARAKO HUTSIK DAUDEN IKASPOSTUAK ADITZERA EMAN AITZINEKO JARDUKETAK

Sartzeko baldintzak betetzen direla frogatzen duen dokumentazioaren aurkezpena (Oinarrizko Lanbide Heziketan izena emateko azken proposamenak / Lanbide Lantegien 1. modalitatean izena emateko azken proposamena edo zinpeko aitorpena, kasuan kasukoa)

Irailak 6

Irailak 8

14:00ak arte

Onartuen behin betiko 3. zerrenda argitaratzea

Irailak 12

Onartuen behin betiko 3. zerrendari dagozkion matrikulazio egunak

Irailak 13

Irailak 14

14:00ak arte

Hutsik dauden ikaspostuak Hezkuntza Deportamentuari aditzera ematea Ikaspostu Hutsak Esleitzeko Prozedurarako

Irailak 15

13:00ak arte

IKASPOSTU HUTSAK ESLEITZEKO PROZEDURA

Ikaspostu hutsak esleitzeko prozeduran eskabideak aurkeztea

Irailak 19

Irailak 20

14:00ak arte

Azken eguna, ikaspostu hutsak esleitzeko prozeduran izena emandako ikasleen datuak EDUCA bidez sartzeko

Irailaren 21

Ikaspostu hutsak esleitzeko prozeduran onartu direnen zerrenda argitaratzea

Irailak 22

Onartu direnen 1. zerrendako ikasle onartuen matrikula

Irailak 23

Irailak 26

14:00ak arte

Ikaspostu hutsak esleitzeko prozeduran onartu direnen 2. zerrenda argitaratzea, bidezko bada

Irailak 27

Onartu direnen 2. zerrendako ikasle onartuen matrikula

Irailak 28

Irailak 29

14:00ak arte

F1607331

Iragarkiaren kodea: F1607331